HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (22.11.18)

 


Etapa mailakoak


Mila kilo zorion (azaroak 22: Maria Eugenia Otermin)

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

Ordezkapenak

Irakasleok, gure gelako jardunean huts egingo dugula aurreikusten dugunean (baja garelako, sendagilearengana goazelako), ordezko irakasleari  lanak prest uztea ezinbestekoa izango da. Lanak koordinatzaileari edo mailako irakasleren bati uztea eskertuko da. 

Elkar

Urtero bezalaxe, argitalpen berrien laginekin (muestrekin) etorri zaizkigu Elkarreko lagunak. Aurten ere eskaera pertsonalak egiteko aukera izango dugu. Eskaera egiteko azken eguna azaroaren 25a  izango da. Kafe-gelan izango dituzue liburuak ikusgai.

Jarraipen Batzordea

Datorren astelehenean, azaroak 21, 18:30ean, Linon, guraso ordezkariekin bilduko gara. Honako gaiak jorratuko ditugu:

  • Etxeko lanak (geletan irizpide desberdinak omen)
  • Autobusa eta txangoak (ikasturte amaierakoak, BUS irteerak, prezioak, noiz egin…)
  • Guraso ordezkaririk gabeko gelen kudeaketa (4A, 4D, 6A, 6C)
  • Irakasleen jarduera (Olentzeroa familia giroan)
  • Jangela eta eskuen garbiketa
  • LH1eko guraso bilerak (ziklo aldaketaren informazioa)

Euskaraldia “photocall”

Herriko ikastetxe guztietan argazkia ateratzeko abian jarri den ekimena burutuko dugu datorren asteartean, arratsaldez, LH etapan. Hauxe da lotu dugun ordutegia:

15:00etan 1A 15:10ean 2A 15:20ean 3A
15:02ean 1B 15:12ean 2B 15:22ean 3B
15:04ean 1C 15:14ean 2C 15:24ean 3C
15:06ean 1D 15:16ean 2D 15:26ean 3D
15:30ean 4A 15:40ean 5A 15:50ean 6A
15:32ean 4B 15:42ean 5B 15:52ean 6B
15:34ean 4C 15:44ean 5C 15:54ean 6C
15:36ean 4D 15:46ean 5D 15:56ean 6D

Eskuen garbiketa

Lehenengo txandan jangelara doazen haurrak, jangelako ilarara bidali aurretik, eskuak garbitzera bidaliko ditugu, bestela jangelan ez baitute eskuak garbitzeko modurik.

Asteko kantak

Aste honetan hiru kanta entzungo ditugu:

  • Euskaraldia
    2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazagoa izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da.
    https://www.youtube.com/watch?v=PAAV-Do0QzY
  • Azaroaren 19tik 27ra hondakinak murrizteko astea ospatzen da.
    Ekintza ezberdinak egitera animatzen dituzte ikastetxeak hondakinen kudeaketa egokia egiten hasteko eta jendartea kontzientziatzeko. Honen harira, Kantu koloreren “Esna zaitez” kanta entzungo dugu.
    https://www.youtube.com/watch?v=nMEdU1YqcZU
  • Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Yogurina Borobaren “Eraso sexistarik ez” kanta entzungo dugu.
    https://www.youtube.com › watch

Ikastola mailakoak


Prestakuntza: ikastaro berriak

Enpatiari eta autismoari buruzko bi ikastaroren berri izan dugu. Interesik izanez gero, langile atarian topatuko dituzue xehetasunak.

Hezkuntza Legea: egoeraren nondik norakoez, eta Ikastolen irakurketaz eta asmoez

Pasa den astean aurreratu bezala, asteazkenean (azaroren 16an) izan genuen Ikastolen Elkarteak antolatutako “gure” eskualdekako bilera.

Pasa den apirilaren 7an Legebiltzarrean gehiengo zabalez adostu zen Hezkuntza Lege berrirako akordioa eta orain, udazkenean, Hezkuntza Sailak aurkeztu duen Legearen aurreproiektua (apirileko akordioa oinarri izan behar duena) ez datoz bat: galerak izan dira bidean; eta zehaztasun falta ere bai garatu eta definitu behar diren hainbat puntutan. Ikastolok akordioa ontzat eman genuen; Legearen aurreproiektua, ez.

Aste honetan amaituko diren eskualdekako bilerak; besteak beste, hausnarketarako eta ekarpenak jasotzeko izaten ari dira. Hortik abiatuta, posizioa hartu eta ekintzarako garaia helduko da. Bide horretan hurrengo pausoa azaroaren 22an, asteartea, egingo den prentsa agerraldia izango da. EHIk egingo duen bideaz gain, Ikastola bakoitzari gure eskualdean eta inguruan eragiteko eta kokatzeko eskaera ere egin zitzaigun asteazkeneko bilkuran.

Horretaz guztiaz (atzo jakin berri dugu Podemos-IUk apirileko akordioa hautsitzat eman duela) eta egoeraren nondik norako orokorrez zein eskualdekoez aritzeko, bilera baterako deia egingo dizuegu laster. Ikastolako zuzendaritza-taldearen hurrengo bileran adostuko dira langileen bilkura horren nondik norakoak, eta ostean emango dizuegu deialdiaren berri.

Eguberri bezperako kalejira: musikarien taldean parte hartzeko gonbita

Ohiturari jarraiki, aurten ere aterako gara herriko kaleetara gabon-kantak abestera Eguberri bezperan. Musikariak (trikitilariak eta txarangilla) izaten ditugu lagun egun horretan eta talde-eragiletik Ikastolako komunitate guztiari (ikasle, guraso, aitona-amona, langile…) egin nahi diote bertan parte hartzeko gonbita, Ikastolaren 60. urteurrenak eta Kilometroak 23k aukera ederra eskaintzen baitute horretarako.

Horiek horrela, zuek edota zuen inguruko norbaitek musika-tresna bat jotzen baduzue eta trikitilarien taldean edo txarangillan parte hartu nahi izango bazenute, bete, mesedez, inprimaki hau. Azaroaren 27a da horretarako azken eguna.

Jakin, txarangillaren taldeak abenduaren 3an, 12:00etan, entsegua egingo duela Ereintzaren egoitzan (Juan de Olazabal, 23 behea). Joko diren kantuak Agur Zuberoa, Atiarno, Errenteriako diana, Euskaldunak gara, Ikusi Mendizaleak eta Segurako alborada izango dira. Kantu horiek instrumentu ezberdinentzako partiturak dituzte. Izena ematen dutenei hala dagokien partitura helaraziko zaie (inprimakian adierazten duten instrumentuaren partitura, hain justu).

Errigora, Hendaiako Eguberriko txokolatezko egutegia eta Kaskaroteneako garagardoa

  • Errigora: datorren astelehenean (azaroak 21) iritsiko dira kutxak Ikastolara. Eskaera egin eta Ikastolan jaso nahi duzuela esan duzuenek hurrengo astean jaso ahal izango duzue hala dagokizuen ikas-etapan/sailean.
  • Hendaiako Eguberriko txokolatezko egutegia: heldu dira Ikastolara egutegiak. Datorren astean jaso ahal izango dituzue hala dagokizuen ikas-etapan/sailean. Jasotzean ordaindu beharko dira eskudirutan (10€/egutegia).
  • Ziburuko Kaskarotenea Ikastolako garagardoa: Zubiak Eraikiz egitasmoan bidaide dugun Ziburuko Kaskarotenea Ikastolak sei eta hamabi garagardo-botilako kutxak prestatu ditu Ikastola bera laguntzeko eta bertako garagardo-egileak ezagutzera emateko. Eskaerak: garagardo.kaska@gmail.com

Ikastola prentsan: Mari Domingiren Errepublika Magikoa

Herribizia | Oarso Bidasoko Hitza | DV | Radio Euskadi


Bestelakoak