HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (22.10.07)

 


Etapa mailakoak


Mila kilo zorion!

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

 

https://youtu.be/cCqS1IVX5ko

Urriak 15: Oñatz Gonzalez

 

Gau Beltza

Iaz egin zen bezala, Gau Beltza ospakizunari heltzeko apustua egin du Ikastolak. Beraz, urriaren 31n, astelehenean, Ikastolak herrian parte hartuko du, beste eragileekin batera, egingo den festan. Bestalde, Ikastolan bertan ere gai horri lotutako saioak izango dira.

NJP

HIBPtik NJPra doan bidea egiteko, trantsizioa bideratzeko, orientazio taldearen laguntza eta lau orduko poltsa esleitzea adostu dugu urrian seiko klaustroan. Urriaren 20ko data da, NJP guztiak gauzatzeko jarri dugun epemuga. Arazorik izanez gero zuzendaritzarekin jarri harremanetan.

Komitearekin egindako bilera

2022-2023ko plangintzaren inguruko desadostasunak partekatzeko balio izan du urriaren 6an egindako bilerak.

Guraso bilerak ditugun egunetako eguerdiak bilera prestatzeko erreserbatzea izan da zuzendaritzak jarritako irizpidea. Hau da, koordinazio bilerak bertan behera uztea. Halere, irakaslen batek eguerdi jakin hori ikastolatik kanpo egitea erabakiko balu, eguerdi hori ikastolatik kanpo bizitzea erabakiko balu, aukera hori baimentzea adostu da; baldin eta 1,5 ordu horiek noiz beteko dituen jakinarazten badu. 

Txertoa

Urriaren 27an etorriko dira LH6. mailako neskei txertoa jartzera.

Tinko: zinema euskaraz

Tinkokoekin hizketan aritu da Maialen Iribarren eta hauxe da adostutakoa:

  • LH 1: Iaz bezala, filma areto nagusian ikusiko dute (aurrerago erabakiko dugu zein filma ikusiko duten).
  • LH 2 eta LH 3: azaroaren 7an ZUTIK filma ikusiko dute Niessenen. Filmak 15:15 aldera hasi beharko duela adostu dugu, jangelakoek jaisteko denbora izan dezaten.
  • LH 4:  iaz bezala, filma areto nagusian ikusiko dute (aurrerago erabakiko dugu zein filma ikusiko duten).
  • LH 5 eta LH 6: apirilaren 24ean  NIRE ZIRKUA filma ikusiko dute Niessenen. Filmak 100 minutu irauten duenez, ez du arratsaldeko ordu eta erdian ikusteko denborarik ematen eta, beraz, zinemara goizean joatea erabaki dugu. Ikasleekin goizeko 9:00etan egingo dugu hitzordua Xabier Olaskoaga plazan. Goizeko zaintzan gelditzen diren ikasleak autobusez jaitsiko dira irakasle batekin. Filma bukatzen denean, ikasleak autobusez igoko dira ikastolara.

Asteko kanta

Garcés de los Fayos Ikastolak datorren igandean, urriak 16, Nafarroako ikastolen jaia hartzeko azken xehetasunak prestatzen ari da. Nafarroa Oinez antolatzeak dakarren erronkaz jabetuta, urduritasunez eta ilusioz itxaroten du hitzordua, eta herritarrak animatzen ditu antolatutako ekitaldi ugaritan parte hartzera. Aurten, berrikuntza gisa, asteburu osoan zehar luzatuko dira ekitaldi horiek, nahiz eta egun nagusiak igandean izaten jarraituko duen.

Tafallarentzat, laugarren Oinez da hau. Lehena 1986an egin zen, eta ondoren, 1997an eta 2011n. Garcés de los Fayos Ikastola (aurten 50+2. urteurrena ospatu duena) 223 familiak, 35 langilek eta 318 ikaslek osatzen dute; horiek, besteak beste, Amatriain, Amunarrizketa, Artaxoa, Artariain, Barasoain, Beire, Garinoain, Iratxeta, Larraga, Miranda, Erriberri, Puiu, San Martin Unx eta Tafallakoak dira. Eta, dagoeneko, 644 ikasle ohik amaitu dituzte ikasketak ikastolan.

ERDIAN EREIN – Nafarroa Oinez 2022 Tafalla

 


Ikastola mailakoak


Kilometroak 2023: batzorde iraunkorrak osatzeko deia

Hartu dugu Kilometroak 2023 antolatzeko testigua Uzturpe Ikastolaren eskutik.

Beste ezer esan aurretik, gure eskerrik beroena eman nahi dizuegu pasa den asteburuan Ibarran boluntario gisa lanean aritu zinetenei, Erronkan modu batera edo bestera parte hartu zenutenei, igandean familian zein lagunartean Ibarrara joan eta zuen ekarpena egin zenutenei… Den-denei, eskerrik asko bihotzez.

Erronka handia dugu aurrean, eta elkarrekin, auzolanean bete nahi dugu. Kilometroak 23ren helburu nagusietako bat komunitatea indartzea da.

Horiek horrela, batzorde iraunkorrak osatzea da orain lanik behinena. Langile oro gonbidatu nahi zaituztegu horretara, elkarrekin eta elkar hartuz honi guztiari ekitera. www.oreretaikastola.eus/kilometroak23 loturan topatuko duzue batzordeei buruzko informazio xehea eta horietan apuntatzeko aukera. Eskertuko genuke, antolaketa kontuengatik, urriaren 11rako izena ematea.

Urriaren 12a iristear, komitearen eta zuzendaritza taldearen mezua euskal egutegiaz

Euskal egutegiaren bidean aurrera begirako urratsak eta ibilbidea elkarrekin marrazteko asmoz, langile ordezkari nahiz zuzendaritza taldeko ordezkariek osatutako batzorde bat eratu dugula jakinarazi nahi dizuegu. Orereta Ikastolako langileoi urriaren 12an eta abenduaren 6an lanera etortzeko eskubidea aitortzen bazaigu ere, badakigu hori erdibideko soluzioa dela; eta bide hori jorratzera dator aipatu berri dugun batzordea. Norbaitek bertan parte hartzeko interesik izango balu, jar dadila komiteko edota zuzendaritzako kideekin harremanetan.

Horiek esanda, urriaren 12a datorren astean denez, Ikastolako komiteak eta zuzendaritza taldeak lanera etortzeko gonbita egiten dizuegu, ez baitugu ezer ospatzeko. Bide batez, egunean bertan, etapa/talde bakoitzak atera talde-argazkia eta bidali Leire Agirrezabalari (komunikazio arduradunari) eskura izan ditzan.

Urriak 12: Ikasturteari ongietorri festa

2019an lehenengoz egin bezala (geroztik pandemiak ez digu horretarako aukerarik eman), aurten ere ospatuko dugu ikasturteari ongietorria egiteko festa.

Urriaren 12rako jarri dugu hitzordua. Arratsalde-pasako proposamena izango da, 16:30etik 20:30era aldera artekoa. Añabitarten egingo dugu, Baserriaren inguruan, taberna eta guzti. Hemen duzue programa. Anima zaitezte!

Oharra: herritik Añabitartera igotzeko autobusa egongo da. Errioxa biribilgunetik aterako da 16:10ean eta bertara bueltatu festa amaitzean. Erabili nahi izango bazenute, bete inprimaki hau (urriaren 9a da horretarako azken eguna).

Nafarroa Oinez 2022: joan-etorrirako autobusa

Tafallako Garces de los Fayos Ikastola ari da aurtengo Nafarroa Oinez antolatzen, “Erdian erein” lemapean. Urriaren 16an izango da festa eta Ikastolak hara joateko autobusa antolatzeko asmoa du.

Iztietako autobus-geltokitik aterako da goizeko 9:00etan eta 18:30ean abiatuko da Tafallatik bueltan herrira. 10€ (helduak) eta 5€ (adin txikikoak) kostako da joan-etorria.

Autobus-zerbitzua jarri ahal izateko beharrezkoa dugu zenbat jendek erabiliko lukeen jakitea. Nafarroa Oinezera Ikastolak antolatutako autobusean joan nahi izanez gero, bete, mesedez,inprimaki haudatorren urriaren 11 baino lehen. Ondoren, autobus zerbitzua jarriko balitz, izena ematen dutenekin zuzenean jarriko dira harremanetan Ikastolako bulegoetatik pasa daitezen tiketak jaso eta ordaintzera.

Hitzarmen berriak Touring eta AEK-rekin

Azken egunetan bi hitzarmen itxi ditu Ikastolako herriko bi eragilerekin: Touring futbol taldearekin eta AEKrekin. Lehenak Añabitarteko zelaia erabiliko du entrenamenduetarako ikasturte osoan. Bigarrenak Linoko eraikina erabiliko du eskolak emateko. Lehen hitzarmena publiko egin dugu; bigarrena, oraindik ez.

Beti egin izan eta egingo ditugu gisa honetako hitzarmenak herriko eragileekin; elkarlana eta komunitatea gure oinarrietako bi baitira.

Ikastola prentsan

https://oarsoaldea.hitza.eus/2022/10/03/kilometroak-jaiaren-lekukoa-hartu-du-orereta-ikastola


Bestelakoak


Astebururako eta hurrengo egunetarako hainbat proposamen herrian