HIZKUNTZAK

Ikasturteari ongietorri festa

Añabitarte

2022/10/12 4:30 pm

2022/10/12 8:30 pm

2019an lehenengoz egin bezala (geroztik pandemiak ez digu horretarako aukerarik eman), langile eta hainbat batzordetako gurasoen artean antolatuta, ikasturteari ongietorria emango diogu. Izan ere, ikasturtea agurtzen dugu Ikastola Egunarekin eta polita iruditzen zaigu hasieran ere festatxo bat egitea kurtsoari ongietorria emateko. Hemen duzue programa

Etortzeko asmoa baduzue, eskertuko genizueke beheko inprimakia betetzea. Adierazi formularioan bertan joan-etorrirako autobus-zerbitzua erabiliko duzuen ala ez (Errioxa biribilgunetik aterako da 16:10ean eta bertara bueltatu festa amaitzean). Inprimakia betetzeko azken eguna urriaren 9a da.