HIZKUNTZAK

Nafarroa Oinez 2022

Tafalla

2022/10/16 12:00 am

Tafallako Garces de los Fayos Ikastola ari da aurtengo Nafarroa Oinez antolatzen, “Erdian erein” lemapean. Urriaren 16an izango da jaia eta ikastolakide zein herrikide oro gonbidatu nahi du bertan parte hartu eta egunaz gozatzera. Hemen ekitaldi-programa.

Ikastolak hara joateko autobusa antolatzeko asmoa du. Iztietako autobus-geltokitik aterako da goizeko 9:00etan eta 18:30ean abiatuko da Tafallatik bueltan herrira. XX€ (helduak) eta XX€ (haurrak) kostako da joan-etorria.

Autobus-zerbitzua jarri ahal izateko beharrezkoa dugu zenbat jendek erabiliko lukeen jakitea. Nafarroa Oinezera Ikastolak antolatutako autobusean joan nahi izanez gero, bete, beheko inprimakia datorren urriaren 11 baino lehen. Ondoren, izena ematen dutenekin zuzenean jarriko gara harremanetan.