HHko Jarraipen Batzordearen 2024-25 ikasturteko lehen bileran ondorengo gaiak landu dira.
Jarraipen Batzordearen egutegia
Hiruhileko bakoitzean Jarraipen Batzordearen bilera bat egitea adostu da. Beharrak hala eskatuta, gehiago ere egin daitezke.
Ikasturte hasierako guraso bilera orokorrak
Balorazio orokorra positiboa da. HH4ko eta HH5eko bilerak Esmalterian egin dira Linoko eraikinaren eraberritze-obrengatik eta ez da arazorik izan. Horiek esanda, bi aipamen:
- Ezinbestekoa da asistentziarako izen-ematea aintzat hartzea, fundamentuz egitea, bileraren antolaketan erabateko eragina duelako (hizkuntz politikari eta trataerari dagokionez, batik bat).
- HH2ko bileraren hasieran guraso ordezkariak hitza hartu zuen eta oso aproposa iritzi da hori egin izana.
Linoko eraikinaren eraberritze-lanak: HH4ko eta HH5eko ikasturte hasierako antolaketa
Orereta Ttikiren eta Linoko alde laburraren baldintzak zein direnaren jakitun, espazioak oso ondo antolatu direla uste da. Orereta Ttikiren kokapen egokia eta erosotasuna baloratu dira eta Linon, “normaltasunez” bizi dute antolaketa.
San Tomas egunaren antolaketa (Eguberriko oporrak hartu aurreko azken eskola-eguna)
Aurtengo antolaketa berezia izango da, hiru eraikinetan beharko da familien laguntza. Kopuruak eta beharrak zehaztu dira.
Irteera eta txangoetako ratioak
Hezkuntza Sailak ezarritako ratioak direla eta, irteeren kostua garestitu egin da.
2023-24 ikasturte amaierako familien asebetetze-galdetegiak: emaitzak
Baloratzea eskatutako eremuek emaitza onak dituzte. Deboluzioa egin da.
Linoko eraberritze-lanen jarraipena
Obra aurreikusitako epeak betetzen ari da. Data jakinik ematerik ez badago ere oraindik, auzolanerako deia egiteko asmoa dago. Gauzak ongi, lehen deialdia Eguberriko oporren aurretik egingo da.
Ikastolaren ekimenak: familien parte-hartze taula
Parte-hartze taula berritzen ari da ikas-etapa bakoitzeko zuzendaritza-taldea. HHko proposamen berria aurkeztu eta berritsi da Jarraipen Batzordean. Hemen (Ikastolaren webguneko familien atarian) dago ikusgai taula eguneratua.
Eskolaz kanpoko ekintzak (eguerdietako tailerrak): balorazio-txostenak
Ikasturte honetatik aurrera, Tximeleta aisialdi taldeak (HH tailerra) zein Landarbaso abesbatzako Maddalen Dorronsorok (MusikART tailerra) hiruhileko bakoitzaren amaieran balorazio txosten labur bat egingo dute familientzako.
Negulekuak 2024
Ikastolaren Negulekuak Linoko eraikinean egin ohi dira. Aurten ere hala egingo dira nahiz eraberritze-obretan egon eraikina: alde laburrean egingo dira eta, beraz, ez du eragin berezirik izango obrak Negulekuetan eta Negulekuek obran.
Gaixo dauden haurrekin jarraitu beharreko irizpideak: gogoratzea
Guraso bileretako txostenetan nahiz gelako bileretan aipatzen bada ere, gogoratu da oso garrantzitsua dela gaixoaldietan denek arduraz jokatzea.