DBHko Jarraipen Batzordearen 2024-25 ikasturteko bigarren bileran ondorengo gaiak landu dira.
1. DBHko maila bakoitzeko gurasoen ardurak Ikastolako ekimenetan
HH, LH zein DBHko maila guztietako familiak Ikastolako ekimenetan laguntzeko ardura izaten dute. DBHko familien arduren banaketa zaharkituta zegoen eta jarraipen batzordearen ekaineko bileran proposamen berria onartu da (hemen dago ikusgai). Jarraipen batzordeko guraso ordezkariek guraso batzordeetara eramango dute gaia 2025-26 ikasturtearen hasieran.
2. Hautazko gaien aukeraketa: prozesuaren gaineko azalpenak
Hautazko gaien eskaintzan eta esleipenean jarraitzen diren prozeduraren eta irizpideen berri eman da bileran, gaiaren gaineko ezinegona sortu baita familia batzuen artean. Hobetu daitezke gauzak eta hurrengo ikasturtean horretarako ahalegina egingo da, baina guztiaren atzean ez dago, inolaz ere, bestelako asmorik.
3. DBH4ko ibilbide akademikoak: malgutze-proposamena
Familiei proposamena aurkeztu zaie eta egokia iruditu zaie.
4. Ikasbidaiak: abiapuntua Ikastola izateko proposamena
Ikasbidaiak Ikastolatik abiatzea proposatzen da familien partetik. Eskaera/proposamenak atzetik dakartzan logistika eta antolaketa kontuak aztertuko dira egingarria den jakiteko.
5. Ikasbidaien kudeaketa: azken orduko bajak
Hainbat eta hainbat ikaslek bezperan eman dute ikasbidaiari joango ez direnaren berri. Oso zaila da egoera horiek kudeatzea.
6. Ikasturtean zeharreko irteera eta txangoen komunikazio-irizpideak
2023-24 ikasturtean ondorengoa erabaki zen: ordutegiari eta lekuari eragiten ez badio ez da komunikatuko eta eragiten badio, DBH1 eta DBH2n soilik komunikatuko da. Erabakia berretsi da. 2025-26 ikasturte hasierako DBH3 eta DBH4ko guraso bilera orokorretan gaia aipatuko da.
7. Galde-eskeak
- DBH4ko Biologia-Geologia irakasgaiko metodologiaren (koirakaskuntza) balorazioa eskatu dute gurasoek eta egon diren hutsuneen gaineko ezinegona adierazi dute.
- Ikasleek notak zuzenean jasotzeko eskaera egin dute familiek. Ikasleekin komunikazio sistema eta tresna batzuk izateko beharra mahai gainean dagoela adierazi zaie. Gaia landuta dago, hori eraikitzeko aurrerapausoak eman behar dira.