HIZKUNTZAK

Jarraipen batzordea: 3. buletina (2022.02.03)

AURREKO AKTAREN ONARPENA

COVID19 PROTOKOLOA

  • Ofizialki ez dugu protokolo eguneratuaren dokumentu ofizialik jaso. Hori dela-eta, Jarraipen Batzordean informazioa aurreratu da. Protokolo hau jarraitzen ari gara:
    – Gelan lehenengo positiboa denean, familiari oharra
    – Bosgarren positiboa denean, berriz oharra
    – Bosgarren positiboa denean, kasuan kasu, arakatzaileak egoera aztertu eta brotetzat hartu edo ez erabakiko du, eta ondoren, gela itxi behar den edo ez baloratu. Oraingoz ez dugu gela itxierarik izan, 5-6 ikasle positibo izan arren.
  • Ondorioz, gurasoei ofizialki ezin izan zaie komunikatu, ezta webgunean jarri ere

*Ikasbidaiak

– Ikasbidaia egingarriak: 2h inguruko bidaia baloratu da egingarri (gurasoak bila joateko konpromisoa eskatu, bideratu beharko da)

– DBH 3. eta 4.mailako ikasbidaien alternatibak aztertu beharko lirateke, ez dira egingarri kontsideratu

DBHko ORDUTEGI JARRAIA, AZKEN BERRIAK

Gurasoei komunikatzea komeni dela baloratu da; gurasoei komunikazioa bidaltzeko eskaera egingo diogu komunikazio arduradunari (azken berriak komunikatzeko konpromisoa hartu dugu).

HEZKUNTZA SAILA: EBALUAZIOAN ALDAKETAK (ekaineko antolaketa)

Aldaketa nagusiak guraso taldeari azaldu dizkiogu, eta bertan erabaki da horren berri gurasoei komunikatzea garrantzitsua dela. Ondorioz, komunikazioa bideratuko dugu hurrengo asteetan.

Aldaketa nagusiak:

– Errepikatzeko adierazleak

– Ez ohiko deialdia bertan behera

Ikasturte amaierako ebaluazioa. beraz, deialdi bakarrera mugatuko da, eta eskola egutegiaren barruan egin beharreko deialdia da derrigorrez.

MATRIKULAZIOA 2023 DBH

Bost ikaslek egin dute aurrematrikula, aurtengoan eskualde mailako ikaslerik ez dugu jaso matrikulazio kanpainan. Labiaga Ikastolan eginiko bisita egoki baloratu da.

NORBERAK LEKARKEENA

  • MoreretaON (martxoaren 8an)
  • Martxoak 6: Inude eta artzainak, Orereta Ikastola
  • Martxoak 6: Lilatoia, Orereta Ikastola