HIZKUNTZAK

HH Asteko oharrak (25.10.17)


ETAPA MAILAKOAK


hiZAN saioa

Datorren asteartean, hilaren 21ean, hIZAN saioa izango dugu Linon, eguerdiko 12:35ean hasita.

Guraso bilera orokorra

Datorren asteazkenean, hilaren 22an, Haur Eskolako guraso bilera orokorra egingo da, Esmalterian, arratsaldeko 17:30ean.

Bakarkako guraso bilerak

Azaroa iristear da, eta horrekin batera, bakarkako guraso bilerak egiten hasi behar dugu.

Kontuan hartzekoak:

  • Asteazkenean jasoko dugu gidoia, azken aldaketekin.
  • Familiek, urriaren 22an hitzorduak hartzeko jakinarazpena jasoko dute.
  • Hitzorduak, urriaren 27rako prest izan behar ditugu Inikan.
  • Bileren hasiera data norberaren antolaketaren baitan geratuko da.

IKASTOLA MAILAKOAK


Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza eguneratua

Langile atariko prestakuntzen eta jardunaldien atala eguneratu dugu. Bizipoza elkartearen udazkeneko 9. jardunaldia (aurtengoa, heriotzaren pedagogiaz) eta Unearen “lateralitatea eta ikasketa” ikastaroa gehitu ditugu. Langile atariko prestakuntza eta jardunaldien atalean topatuko dituzue guztiaren gaineko xehetasunak.

Komunikazio ez-bortitza: urriko bideo-pilula

Irailean hasi ginen Ikastolan sor daitezkeen egoera zail eta deserosoak kudeatzen laguntzeko bideo-pilulak zabaltzen. Ikusgai izango dituzue hala behar edota nahi duzuen aldiro langile atariko informazio praktikoa atalean, ongizatea eta garapena sailean. Hilero bideo-pilula bat zabalduko dugu, hilabetearen hirugarren astean; eta hemen da bigarrena, urrikoa.


ETAPA ARTEKOAK


HH-LH-DBH | Osasun eta arreta emozionala Ikastolan, zertan gabiltza lanean?

Pasa berria da Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna, urriaren 10a. Horren aitzakian, buru osasuna zaindu eta arreta emozionala eskaini eta lantzeko Ikastolan egiten ditugunen bilketa egin dugu. Langile atarian, albisteen atalean, duzue irakurgai bilduma.


BESTELAKOAK


XLV. Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketa: lanak aurkezteko epea zabalik

Zabalik da Ereintza elkarteak antolatzen duen Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketara lanak aurkezteko epea. Azaroaren 1a da lanak aurkezteko azken eguna. Interesgarria irudituz gero, hemen informazio xeheagoa eta parte hartzeko baldintzak.

Hainbat artikulu interesgarri