HIZKUNTZAK

HH Asteko oharrak (24.02.16)


ETAPA MAILAKOAK


Klaustroa

Datorren asteartean, otsailaren 20an, klaustroa izango dugu ohiko leku eta orduan. Gai-zerrenda astelehenean izango duzue ikusgai.

Practicum-a

Bigarren hiruhilekoan ere praktiketako ikasleak izango ditugu gurean:

  • Karmeleren gelan Eider A. izango dugu, otsailaren 19tik apirilaren 19ra.
  • Amaia Izaren gelan Eider G. izango dugu, otsailaren 24tik ekainaren 3ra.
  • Eba Lekuonaren gelan Olaia izango dugu, otsailaren 19tik apirilaren 19ra.

IKASTOLA MAILAKOAK


Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza eguneratua

Langile atariko prestakuntzen eta jardunaldien atala eguneratu dugu. Berritasunak “Ikastetxeen hobekuntza pedagogikorako prestakuntza integrala” eta “Jabetuz” (emakumeen kontrako indarkeriaren biktimak artatzen dituzten profesionalentzako) ikastaroak dira. Langile atarian dituzue xehetasunak.

Hezkuntza Batzordea: otsaileko bileraren deskargua

Otsailaren 14an izan genuen Hezkuntza Batzordearen ikasturte honetako bigarren bilera. Langile atarian duzue laburpena (gainaldean ezkerraldean dauden ikono-zerrendako “organoetako aktak” atalean).

Urteko Ohiko Batzar Nagusia 2024: deialdia bazkideei

Otsailaren 28an egingo da Orereta Ikastola Koop. E.-ko Urteko Ohiko Batzar Nagusia Ikastolaren Linoko egoitzan (Santa Klara kalea, 7); 17:30ean lehen deialdian, 18:00etan bigarrenean eta 18:30ean hirugarrenean.

Ikastolako langile eta bazkide zaretenek pasa den astelehenean jaso zenuten Inikaz hara joateko gonbita eta bilkuraren gai-ordena. Ikastolako langile eta guraso zaretenek ere jada jaso duzue Inikaz.

Otsaileko klaustroak: Urteko Ohiko Batzar Nagusian landuko direnen azalpena

Otsaileko klaustroetan, besteak beste, Urteko Ohiko Batzar Nagusiari lotutako gaiez ariko gara (2022-23 ikasturteko kontuen itxiera, 2023-24 ikasturteko aurrekontua…).

OTSAILEKO KLAUSTROAK

  • HH: otsailak 20 (16:45)
  • LH: otsailak 22 (13:30)
  • DBH: otsailak 26 (14:45)
  • Zerbitzuetako eta Eskola Kiroleko langileak: HHko hitzordua (otsailak 20, 16:45)

Bikain ziurtagiria: ebaluatzaile izan nahi duzu? (2. deia)

Otsailaren 2ko asteko oharretan Bikain Eusko Jaurlaritzaren euskararen kalitate ziurtagiriaren ebaluatzaile izateko gonbita luzatu zen. Orduan esan bezala, orain urte batzuk izan zuen Ikastolak Bikain ziurtagiria, baina azken urteetan ez du berritu. Eta orain heldu nahi zaio berriro kontuari: Ikastolak Bikain ziurtagiria izateko eskaera egin du.

Bikain ebaluazio baten ostean jasotzen den ziurtagiria da. Erakundez kanpoko ebaluatzaile batzuek egiten dute lan hori. Funtzionatzeko modu horri jarraiki, Bikain ziurtagiria izateko eskaera egiten duten erakundeei, besteak beste, ebaluatzaileak ere eskatzen zaizkie; beste erakunde baten ebaluazioan parte hartuko duten ebaluatzaileak, hain justu. Eta horretarako, prestakuntza-saioetan parte hartzea eskatzen zaie.

Norbait Bikain ziurtagiriko ebaluatzaile izateko prest egongo balitz, langile atarian topatuko ditu gaiaren gaineko xehetasun gehiago eta ebaluatzaile gisa izena emateko aukera. Egoitz Verdugorengana ere jo dezake. Anima zaitezte!


BESTELAKOAK


Hainbat artikulu interesgarri