HIZKUNTZAK

HH Asteko oharrak (22.10.07)

 


Etapa mailakoak


Inika formakuntza

Datorren astelehenean, hilaren 10ean, eguerdiko 12:30an, Jon Iriondo Linora etorriko da guraso bileretako hitzorduak Inikaz nola kudeatu erakustera. Bigarren ziklokoek hartuko dugu parte, laster hasiko baikara elkarrizketekin. Lehenengo ziklokoek formakuntza aurrerago jasoko duzue baina data zehazteke dago.

KMtako dendarako proposamena

KMetako denda apaintzeko laguntza eskatu digute. Informazio gehiegi ez dizuegu eman nahi, sorpresa izan behar duelako, baina gure ikasleek beraien aletxoa jartzeko aukera izango dute. Ideia polit bat izan dugu eta datozen egunetan bideo txiki baten bidez zer egingo dugun adieraziko dizuegu. Bideo hau, proiektua ikasleei azaltzeko erabiliko dugu.

Inauteri batzordearen lehenengo bilera

Urriaren 19an, asteazkena, arratsaldeko 7tan Reina Aretoan, Udal Inauteri Batzordearen lehenengo bilera egingo da. Herriko gaiarekin bat egiten dugunez, bilera hauetan parte hartzea beharrezkoa ikusten dugu. Horretarako prest dauden bi lagun behar ditugu. Animatzen zaretenok guri jakinarazi!!

Hezkuntza Batzordea: ordezkari aldaketa

Nagorek jada Hezkuntza Batzordean bi urte eman ditu eta erreleboa egitea tokatzen da. Horretarako prest dagoenak lehenbailehen jakinarazi diezagula urriaren amaieran lehen bilera egingo baita. Bolondresik ez balego, Artezkaritza Kontseilurako ordezkaria hautatzen den modu berean egingo genuke, hau da zozketa bidez.


Ikastola mailakoak


Kilometroak 2023: batzorde iraunkorrak osatzeko deia

Hartu dugu Kilometroak 2023 antolatzeko testigua Uzturpe Ikastolaren eskutik.

Beste ezer esan aurretik, gure eskerrik beroena eman nahi dizuegu pasa den asteburuan Ibarran boluntario gisa lanean aritu zinetenei, Erronkan modu batera edo bestera parte hartu zenutenei, igandean familian zein lagunartean Ibarrara joan eta zuen ekarpena egin zenutenei… Den-denei, eskerrik asko bihotzez.

Erronka handia dugu aurrean, eta elkarrekin, auzolanean bete nahi dugu. Kilometroak 23ren helburu nagusietako bat komunitatea indartzea da.

Horiek horrela, batzorde iraunkorrak osatzea da orain lanik behinena. Langile oro gonbidatu nahi zaituztegu horretara, elkarrekin eta elkar hartuz honi guztiari ekitera. www.oreretaikastola.eus/kilometroak23 loturan topatuko duzue batzordeei buruzko informazio xehea eta horietan apuntatzeko aukera. Eskertuko genuke, antolaketa kontuengatik, urriaren 11rako izena ematea.

Urriaren 12a iristear, komitearen eta zuzendaritza taldearen mezua euskal egutegiaz

Euskal egutegiaren bidean aurrera begirako urratsak eta ibilbidea elkarrekin marrazteko asmoz, langile ordezkari nahiz zuzendaritza taldeko ordezkariek osatutako batzorde bat eratu dugula jakinarazi nahi dizuegu. Orereta Ikastolako langileoi urriaren 12an eta abenduaren 6an lanera etortzeko eskubidea aitortzen bazaigu ere, badakigu hori erdibideko soluzioa dela; eta bide hori jorratzera dator aipatu berri dugun batzordea. Norbaitek bertan parte hartzeko interesik izango balu, jar dadila komiteko edota zuzendaritzako kideekin harremanetan.

Horiek esanda, urriaren 12a datorren astean denez, Ikastolako komiteak eta zuzendaritza taldeak lanera etortzeko gonbita egiten dizuegu, ez baitugu ezer ospatzeko. Bide batez, egunean bertan, etapa/talde bakoitzak atera talde-argazkia eta bidali Leire Agirrezabalari (komunikazio arduradunari) eskura izan ditzan.

Urriak 12: Ikasturteari ongietorri festa

2019an lehenengoz egin bezala (geroztik pandemiak ez digu horretarako aukerarik eman), aurten ere ospatuko dugu ikasturteari ongietorria egiteko festa.

Urriaren 12rako jarri dugu hitzordua. Arratsalde-pasako proposamena izango da, 16:30etik 20:30era aldera artekoa. Añabitarten egingo dugu, Baserriaren inguruan, taberna eta guzti. Hemen duzue programa. Anima zaitezte!

Oharra: herritik Añabitartera igotzeko autobusa egongo da. Errioxa biribilgunetik aterako da 16:10ean eta bertara bueltatu festa amaitzean. Erabili nahi izango bazenute, bete inprimaki hau (urriaren 9a da horretarako azken eguna).

Nafarroa Oinez 2022: joan-etorrirako autobusa

Tafallako Garces de los Fayos Ikastola ari da aurtengo Nafarroa Oinez antolatzen, “Erdian erein” lemapean. Urriaren 16an izango da festa eta Ikastolak hara joateko autobusa antolatzeko asmoa du.

Iztietako autobus-geltokitik aterako da goizeko 9:00etan eta 18:30ean abiatuko da Tafallatik bueltan herrira. 10€ (helduak) eta 5€ (adin txikikoak) kostako da joan-etorria.

Autobus-zerbitzua jarri ahal izateko beharrezkoa dugu zenbat jendek erabiliko lukeen jakitea. Nafarroa Oinezera Ikastolak antolatutako autobusean joan nahi izanez gero, bete, mesedez,inprimaki haudatorren urriaren 11 baino lehen. Ondoren, autobus zerbitzua jarriko balitz, izena ematen dutenekin zuzenean jarriko dira harremanetan Ikastolako bulegoetatik pasa daitezen tiketak jaso eta ordaintzera.

Hitzarmen berriak Touring eta AEK-rekin

Azken egunetan bi hitzarmen itxi ditu Ikastolako herriko bi eragilerekin: Touring futbol taldearekin eta AEKrekin. Lehenak Añabitarteko zelaia erabiliko du entrenamenduetarako ikasturte osoan. Bigarrenak Linoko eraikina erabiliko du eskolak emateko. Lehen hitzarmena publiko egin dugu; bigarrena, oraindik ez.

Beti egin izan eta egingo ditugu gisa honetako hitzarmenak herriko eragileekin; elkarlana eta komunitatea gure oinarrietako bi baitira.

Ikastola prentsan

https://oarsoaldea.hitza.eus/2022/10/03/kilometroak-jaiaren-lekukoa-hartu-du-orereta-ikastola


Bestelakoak


Astebururako eta hurrengo egunetarako hainbat proposamen herrian