HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (25.05.23)


ETAPA MAILAKOAK


AGIFES elkartearen banakako arretaren hitzordu berria

Psikologoaren apirilaren 3ko saioa bertan behera gelditu zen eta hitzordu berria adostekotan gelditu ginen. Ekainaren 10ean jarri dugu zita, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Gogoratu arreta zerbitzua Ikastolako agente guztientzat dagoela eskuragarri eta interesa izango bazenute hitzordua hartzeko aukera duzuela.

Mila esker.
Unai

Ekaineko Elkarkidetzaren inguruan

Kaixo, lankideok:

Garrantzitsuena Calendarren badago ere, Elkarkidetza asterako oinarrizko hainbat oharrekin natorkizue.

Lehenik eta behin, gogoratu ekainaren 3tik 12ra ez gimnasioa, ez musika gela, ez solas gela ez direla erabilgarri egongo. Hori dela eta, mesedez, solas gelan trasteak dituzuenoi eskatu nahi nizueke egun horietan baliozko ezer han ez uzteko, eta otorduak goiko kafe gelan egiteko. Gimnasioa eta musika gela erabiltzen dituzuen irakasleok, aldiz, beste espazio batzuk aurreikusi beharko dituzue egun horietarako.

Tutore bakoitzak bere gelan esan dezala, mesedez, ekainaren 9-12 bitarte, jolasgaraian ikasle guztiek goiko atetik egin beharko dituztela sartu-irtenak, eta aldageletara sartu behar dutenek ere, mesedez, kanpoko atetik egin dezatela.

Edozein zalantza baduzue, galdetu Sarari.
Eskerrik asko!

Piztu Jakin-mina 2025, DBHko azalpen osoa IKUSGAI

Aurreko asteko oharretan bideo baten bitartez “Piztu Jakin-mina 2025” jardunaldietako nondik norakoak aurreratu genizkizuen.

Gaurkoan jakinarazi nahi dizuegu aurkezpen osoa ikusgai duzuela Saiokako Berrikuntza karpetan, “baliabide interesgarriak” atalean.

Interesik izanez gero, bertara jo besterik ez duzue. Animatu!

Diziplina arteko proiektuak: ohar garrantzitsuak

Datorren astelehenean ekingo diegu diziplina arteko proiektuei.

Jada matrikulatuta zaudete. Ziurtatu, mesedez, hala dela eta arazoren bat antzemanez gero, jarri gurekin harremanetan.

Ohi bezala, oso garrantzitsua da jarraibideak eta denboralizazioa arretaz irakurtzea eta zuen programazioetan aintzat hartzea.

Ebaluazioari dagokionez, batetik DBH4koek ez dute excellik izango, banaka eta euren kabuz ebaluatuko dituzte-eta proiektuak. Bestetik, aurtengo berrikuntza hauxe izango da: OK-10/11 ez ditugula diziplina arteko excellean ebaluatuko. Ebaluazioan zehar izan du aukera irakasle bakoitzak bere taldeetako emaitzak behatu eta ebaluatzeko. Nolanahi ere, DENOK izango dugu horien inguruko oharrak idazteko aukera, egokitu zaigun gelan gaudenean. Ez, ordea, ebaluatzekoa.

Momentuz, hori da guztia.

Edozein zalantza edota arazo izanez gero, jo ezazue Maialen, Nerea edo Mirenengana eta irtenbide bat ematen saiatuko gara.

Animo guztiontzat!

Calendarrari lotutakoak

IKASLEEKIN

  • Diziplina arteko proiektuak: Astelehenetik asteazkenera gauzatuko dira.
  • EUSlider: Astearteko lehenengo saioan, proiektuari jarraipena emango zaio. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.

IRAKASLEAK

  • Barne-oharrak: Astelehenean, asteartean eta asteazkenean, barne-oharrak sartzeko tartea izango dugu.
  • EmanTIK jarraipena: Asteartean, 1. eta 2. mailako tutoreekin emaitzen jarraipena egingo da. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.

IKASTOLA MAILAKOAK


Prestakuntza eta jardunaldiak: Orereta-Oiartzoko ordezkariak Kutxa Fundazioaren Atenea proiektuaren talde-dinamikan

Kutxa Fundazioaren etorkizuneko Atenea proiektua irudikatzeko talde-dinamikan parte hartu berri dugu Orereta-Oiartzo Ikastolak. Han izan ziren Oñatz Gonzalez (Oreretako berrikuntza arduraduna) eta Ane Zubizarreta (Oiartzoko zientzietako mintegiko irakaslea), hezkuntza alorreko hainbat eragilerekin batera. Etorkizun hurbilean, Tabakalera gunean museo publiko eta bizi bat, Atenea, izango du Kutxa Fundazioak; eta museo hori irudikatzeko dinamikan parte hartu dute Oñatzek eta Anek.

Tabakalerako Atenea gunearen helburu nagusia pentsamendu kritikoa, hausnarketa, eztabaida eta ezagutza esanguratsuen elkartruke kolektiboa sustatzea izango da. Hala nahi izanez gero, hemen proiektuaren aurkezpen-bideoa: https://kutxafundazioa.eus/eu/kutxa-fundazioa-atenea

Blaitu – Euskaraz Bizi | Euskaraldia – Blaitu Erronkak saioak baditu irabazleak… eta bideoklipa!

Jada ikusgai duzue Blaitu Klubaren atarian ikasturteko bigarren Erronkak saioko sari-banaketaren bideoa. Euskaraldiari lotuta, euskararekin lotura duten gure herriko zazpi tokitan jarritako QRak topatu eta haiei jarraiki Euskaraldiaren “Gure bihotzaren taupadak” abestiaren bideoklip komunitarioa osatzea izan da txalentxa. Lehiaketa, berriz, orain arteko tankeran, lau arrastoren laguntzaz hitz ezkutua asmatzea. Sari-banaketaren bideoan, saridunak nor diren azaltzeaz gain, Euskaraldiko abestiaren bideoklip komunitarioa ere ikusgai duzue. Beraz, tutore bakoitzak jarri dezala bideoa gelan! Jarrai dezagun elkar mugituz eta bustiz egiten!

Erronkak saioko txalentxaren irabazleak Itsaso Lopez Martin eta Hegoa Lopez Emazabel izan dira, eta lehiaketako garailea, berriz, Aroa Redondo Araneta. Zorionak irabazle guztiei eta eskerrik asko parte-hartzaile denei!


ETAPA ARTEKOAK


LH6 | Madalenetako kartelak sortzen

LH 6. mailako ikasleak Madalenetako kartelak egiten aritu dira Plastikan, eta horietako mordoxka bat aukeratu dituzte festetako kartel lehiaketarako! Maiatzaren 27ra arteko epea dago gustukoena bozkatzeko, Xenpelar Etxeko erakusketan. Anima zaitezte!

DBH1 | Erasmus+: Brno-Orereta

Aurten lehen aldiz, Euskal Herritik haragoko zubiak eraikitzen saiatzen ari gara DBH1eko ikasleekin: Txekiar Errepublikako Brno hiriko ikasle batzuk gurean dira aste honetan. Ekimenaren helburu nagusia elkarlanean gure ondareaz dugun ezagutza aztertu, ikertu eta sakontzea da; UNESCO ondarearena, batik bat. Hauxe egun hauetako egitaraua:

  • Maiatzak 20: harrera Añabitarten eta Albaola Itsas Kultur Faktoria
  • Maiatza 21: Igartubeiti Baserri Museoa eta Ekainberri
  • Maiatzak 22: Geoparkea eta Urederra (gaua Urbasan)
  • Maiatzak 23: Guggenheim Museoa

Zubiak Eraikiz | Ziburu, Hendaia eta Biriatutarrak Oreretan, eta Oreretarrak Beran

Zubiak Eraikiz proiektuaren baitan, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako hainbat Ikastolekin dugun harremana estutu eta indartzeko asmoz, Ziburu, Hendaia eta Biriatuko lagunen bisita izan dugu aste honetan Añabitarten; eta LH5 eta LH6ko talde bana Berara joan dira gaur Labiaga Ikastolako lagunekin eguna pasatzera.


BESTELAKOAK


Maiatzak 25: Ibilaldia Galdakaon

Bizkaiko Ikastolen aurtengo festa Galdakaon ospatuko da igandean, maiatzaren 25ean. ibilaldia.eus-en duzue egitaraua. Anima zaitezte!

Bide batez, hemen irakurgai Ibilaldiaren harira eta Ikastolen izaerari erreferentzia eginez, Jon Feliz-ek Berria egunkarian idatzi duen “Emozioak, Ibilaldia eta Akilesen amorrua” iritzi artikulua.

Nafarroa Oinez 2025-ek baditu abestia eta bideoklipa

Pasa den astean aurkeztu zituzten urriaren 19an Atarrabian ospatuko den Nafarroa Oinezen abestia eta bideoklipa. Hemen ikusgai/entzungai.

“Cooperative Symphony” kontzertua maiatzaren 29an Kursaalean

Kooperatiben Nazioarteko Urtea dela eta, Konfekoop-ek, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak, “Cooperative Symphony” kontzertua antolatu du Kursaalean; maiatzaren 29an, 19:30ean.

Sarrera doakoa da. Pertsona bakoitzak bi sarrera eskura ditzake esteka honetan.