HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (25.02.14)


ETAPA MAILAKOAK


Inauteriak [otsailak 28]

Hona hemen astearte eguerdiko saioan inauterietako gure ikuskizunari buruz hartutako erabakien laburpena:

  • Zetak taldearen Akelarretan abestia aukeratu dugu. Hementxe duzue bideoaren esteka.
  • Pertsonaiak:
    • Bi pertsonaia nagusi egongo dira ikuskizunean: Peio Reparaz eta Erramun Martikorena. Erramun Martikorenaren kasuan, bere rola beteko duen irakasle boluntario bat behar dugu!
    • Beste pertsonaiak nahiko modu librean antzeztuko ditugu. Horretarako, jarraian duzuen ideia zerrenda sortu dugu: euskal inauteriekin lotura duten pertsonaiak edo Mitoaroa ikuskizunean erabiltzen duten beste edozein mozorroren artean aukeratu dezakezue zuen gustukoena. Norberak aukeratu dezala berea!
    • Euskal Inauterietako pertsonaia batzuk: zipoteroak, muxikoak, zanpantzarrak, mamuxarroak, joaldunak…
    • Mitoaroan gehien errepikatzen den “mozorroa”: buzo txuria edo galtza eta
      kamixeta txuria, zapi gorria buruan…
  • Ikuskizuna: Mitoaroan oinarrituta ikuskizun sinple bat prestatuko dugu. Antolaketaren berri aurrez aurre emango dizuegu entsegu egunean bertan. Hala ere, aurrez bideoa ikustea gomendatzen dizuegu ideia orokorra izan dezazuen.
  • Entsegua: otsailaren 26an egingo dugu [15:30-16:00 bitarte]

Mila esker,
Herrigintza lantaldea

Ikasleek antolatutako kirol txapelketak

OFEko 4. mailako ikasleek bi kirol txapelketa antolatu dituzte: boleibolekoa eta futbolekoa. Boleiboleko txapelketa hurrengo astelehenean, otsailak 17, hasiko da. Txapelketak jolasorduetan jokatuko dira. Hurrengo asteetan, beheko frontoi handiko boleiboleko 2 zelaietan ikasleak partidak jokatzen arituko dira. Boleiboleko txapelketa amaitzean futbolekoari emango zaio hasiera. Futboleko txapelketa goiko estalpean jokatuko da.

Besterik gabe jakin dezazuen espazio horiek horretara bideratuko direla hurrengo asteetan. Materiala kudeatu eta partidak bideratzeaz ikasleak arduratuko dira.

Mila esker!
Nagore

Arau-hausteen prozeduren freskatzea

Klaustroan aurkeztu genuen arau-hausteen gaineko dokumentua eguneratu dugu. Dokumentuaren amaieran arau-hauste bakoitzean nola jokatuko dugun azaltzen da. Helburua Inikaz egitea bada ere, momentuz bizikidetzaren aurkako neurrien berri emateko klaustroan azalduriko txantiloia erabiliko dugu. Prozesu edo egin beharrekoei buruz zalantzarik izango bazenute jo lasai gugana.

Zuzendaritza taldea

EmanTik betetze maila

Bizikidetzaren aldeko taldekideok hilero jasotzen dugu EmanTikeko txostenen deboluzioa. Urtarrileko klikatze maila ere baxua izan delako, hainbat geletan ezin izan ditugu ondorio baliagarriak atera. Mezu honen bitartez gogoratu nahi dizuegu DBH1 eta DBH2n egunero, lehen orduan eta jolasgaraiaren ostean, uneko irakasleari dagokiola ikasleei EmanTik egin behar dutela gogoratzea.

Mila esker zuen laguntzagatik.
BAT taldea

Calendarrari lotutakoak

IKASLEEKIN

  • Lanbide Heziketako bisitak: Asteartean, 4. mailako ikasle batzuek egun osoko irteera egingo dute Lasarteko EAGI lanbide heziketa eskolara eta Andoaingo ESCIVI zine-eskolara. Xehetasunak Calendarren izango dituzue ikusgai.
  • Padel: Asteazkenean, 4. mailako OFEko ikasleek padel saioa egingo dute.
  • Txertoak: Ostegunean, 2. mailako mutilei eta 4. mailako ikasle guztiei txertoa jarriko diete.
  • Ama Hizkuntzen Nazioarteko Eguna: Eguna ospatzeko, ostiralean, 10:15-10:45 bitartean,
    Blaituko ikasleak gelaz gela pasako dira lanketa egitera.

IRAKASLEAK

  • HBSP koordinazio bilera: Astelehenean, 14:40ean irakasleak liburutegian bilduko dira.
  • Lantaldeak: Asteazkenean, otsailaren 19an, lantaldeek bilera izango dute.

IKASTOLA MAILAKOAK


Otsailak  21 – Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna: proposamena Ongi etorri Oreretara! lantaldetik

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna da otsailaren 21a (hurrengo ostirala). Ongi etorri Oreretara! lantaldea, Ikastolan dugun hizkuntza aniztasuna islatzeko asmoz, ikasleekin lanketa xume bat egiteko proposamenarekin gatozkizue. Izan ere, euskaraz gain beste hamaika hizkuntza ditugu inguruan eta horiek ezagutu eta balioa eman nahi diegu. Ikastolan ere, gure familietan hamaika izango dira ama hizkuntzak. Ama hizkuntzak duen garrantzia azpimarratu eta gurean zenbat diren eta zein diren jakin nahian gabiltza. Horretarako, hementxe duzue proposatze dizuegun lanketaren gidoia. Ekin diezaiogun eta ikus dezagun zer dugun gure artean!

Eskerrik asko,

Ongi etorri Oreretara! lantaldea

Urteko Ohiko Batzar Nagusia 2025: deialdia bazkideei

Otsailaren 26an egingo da Orereta Ikastola Koop. E.-ko Urteko Ohiko Batzar Nagusia Ikastolaren Linoko egoitzan (Santa Klara kalea, 7); 17:30ean lehen deialdian, 18:00etan bigarrenean eta 18:30ean hirugarrenean.

Ikastolako langile eta bazkide zaretenek zein langile eta guraso zaretenek aste honetan jaso duzue Inikaz Batzar Nagusirako gonbita eta bilkuraren gai-ordena.

Matrikulazioa 2025-26: emaitzak

Gaur arratsaldean itxiko da 2025-26 ikasturterako matrikulazio-kanpaina. Anartzek, zuzendaritza-taldearen izenean, emaila bidaliko du emaitzen berri emanez.

Komunikazio asertiboa: 2. fasearen hasiera

Gogoratuko zaretenez, lehen hiruhilekoan komunikazio asertiboari buruzko formazioa egin genuen OPE Consultores-eko Jone Garcíaren eskutik. Saio teoriko horien ostean, bigarren faseari ekingo diogu orain. Orereta Ikastolako komunikazio eta bizikidetza marko propioa (praktika onen gida propioa) diseinatzea izango da bigarren fase horren helburua. Hau da, Ikastolako kideek beren egunerokotasunean komunikazio asertiboa txertatzeko eta gatazken prebentzioa lantzeko praktika onen gida osatzea, aurretik jasotako formazioari amaiera eman eta probetxua ateratzeko.

Bigarren fase honetako bidea etapa eta sail ezberdinetako hainbat lankidek (zuzendaritza-taldeko kideak ez direnak) osatutako taldeak egingo du OPE Consultores-eko Jone Garcíarekin batera. Hiru lan-saio egingo dituzte eta amaieran Ikastolako langile denek izango dugu emaitzaren berri.


BESTELAKOAK


Hainbat artikulu interesgarri