Etapa mailakoak
Urtarrilak 16, Oiartzo-Haurtzaro-Orereta
Saioari dagokionez, DBH eta Batxilergo etapetan ditugun helburu eta erronka propioak izan arren, hiru erakunderen artean sinergiak eta ildo komunak identifikatu eta horiek sendotu asmoz, koordinazio lanetan jarraituko dugu, datorren Curriculum berriak eskainiko digun aukera aprobetxatuz eta ezartzen dituen printzipio pedagogikoetan oinarrituz.
Beraz, mintegien eta arloen arteko koordinazioa gauzatu beharrean, proiektu pedagogikoei buruzko lan saioa izango da. Horretarako, zenbait klaustrokidek (parte hartzaileak dagoeneko bideratuta) parte hartuko dute hurrengo astelehenean, hilak 16, Haurtzaron egingo den bileran, 15:00-16:30. Ondorioz, Haurtzarora bertaratzen ez garenon esku geratuko da Hedatze arratsaldearen kudeaketa, arretaz aztertu mintegietan zein ikasleren jarraipena egin beharko duen bakoitzak, mesedez.
Saioan honako lan talde hauek osatuko dira:
- Ulermena
- Hautazkoen eta eremukako konfigurazioa
- Proiektu diziplinartekoak
- Batxilergora iritsitakoan identifikatutako indargunean eta ahuleziak
Ditugun ildo komunak identifikatuz, koordinazioak eguneroko lana erraztuko duela ez dugu zalantzarik, ea zer ematen duen lan saio horrek eta izango dugu guztiok hitz egindakoaren berri aurrerantzean.
DigiPrest: Laguntza saioa (urtarrilak 17)
Hedatzen ikasleekin egon beharrik ez duzuen egunean, saio bateratua eskainiko dugu, hala nahi duenarentzat eta laguntza behar duenarentzat. DigiPrest laguntza saio hau bideratu eta bakoitzaren beharretara ahalik eta ongien egokitzeko, aurrez klaustroaren “panorama” zein den jakin behar genuke, eta baita saio horretan parte hartzeko asmorik baduzuen ere. Hori dela eta, mesedez, hurrengo astelehena baino lehen galdetegi hau betetzeko eskaera luzatzen dizuegu.
Laguntza saio horren beharrik ez duenak ez ahaztu Hedatze ez duen egunean ez duela Ikastolan geratu beharrik izango. Jakinarazi Zuzendaritza taldeari, mesedez.
Proiektu diziplinarrak: Galdetegia
Oporren aurretik eskatu bezala, etengabe hobetzeko ahalegin horretan, egindako ibilbidearen inguruko iritziak eta gogobetetze-maila ezagutu nahi ditugu, galdera-sorta honen bitartez. Horiek betetzeko eskaera egin ziguten Berrikuntza Pedagogikoko arduradunek, baina arrakastarik izan ez zuela ikusita, mesedez, hurrengo asterako, hilak 18, betetzea eskertuko genizueke. Bestelakoan ezin izango baitugu deboluziorik egin; eta dakizuenez, behar-beharrezkoa dugu indarguneak eta ahuleziak identifikatzea horietatik ikasteko.
Hedatze: 2. ebaluazioa
Jakitun izan zaitezten, ikasleek 2. ebaluazioko Hedatze eskaintzan izena emateko epea zabalik dute urtarrilaren 20ra arte. Pendienteei dagokienez, zein ikaslek gainditu duten kontuan izan beharko du mintegi bakoitzak (Zuzendaritzari jakinarazi nork gainditu duen); eta gainontzeko pendienteek matrikulatuta jarraituko dute 2. ebaluazioan ere. Gogoan izan, mesedez, pendiente bat baino gehiago duten ikasleen kasuan monografikoetan hitz egindakoa (pendienteen koordinazioa tutorearekin hitzartu, alegia).
Beldurrezko ipuin lehiaketa: Oparitxoa
San Tomas egunean izan genuen Beldurrezko ipuin lehiaketaren sarituen berri, eta hona hemen Miren Usabiaga lankidearen “Beldurrezko ipuina”: Ezin diot hartzeari utzi. Zenbait lankideren eskakizunari erantzunez, hortxe duzue irakurgai. Goza ezazue, eta mila esker, Miren, lana gurekin partekatzeagatik; bejondeizula!
Etapa artekoak
Oiartzo: Euskal Olinpiadak, gure ikasleen arteko zubiak sendotzeko
Asteko oharretan atal berria sortzeko saiakera egingo dugu: noizbehinka, etapa arteko edota etapa bateko edo besteko proiektu eta egitasmoen berri emango dizuegu, interesgarria iruditzen baitzaigu, batetik, proiektuez beraiez aritzea eta, bestetik, lankideak zertan dabiltzan ezagutzea.
Lehen aipamena, Oiartzoko Euskal Olinpiaden lehen edizioarentzako. Haurtzaro eta Oreretako DBH 4. mailako ikasleen eta Oiartzoko batxilergoko 1. mailako ikasleen arteko harremanak sendotzeko asmoz egin zen Eguberriko oporrak hartu bezperetan. Langile atarian (albisteen atalean) topatuko dituzue ekimenaren xehetasunak.
Ikastola mailakoak
Matrikulazioa 2023-24: kanpaina hasi aurreko bilera langileekin
Otsailean egin ohi dugun Urteko Ohiko Batzar Nagusiaren eta matrikulazio kanpainaren (otsailaren 13tik 24ra izango da, berririk ezean) aurretik, bilerak egingo ditugu. EAEko Hezkuntza Lege berriaren testuinguruan kokatu behar ditugun berritasunak azaltzeko (matrikulazio-prozedura berria eta onarpen-irizpideak), aurtengo aurreikuspenen eta etorkizunak dakarren trazaren berri emateko, ereduen aferari lotutakoak aurkezteko… izango dira bilerak. Bilkura horietan, 2021-22 ikasturteko kontuen itxieraren berri ere emango da.
Horretaz guztiaz otsaileko klaustroetan hitz egingo da:
- HH: otsailak 7 (16:45-17:45)
- LH: otsailak 2 (13:30-14:30)
- DBH: otsailak 6 (14:30-15:30)
- Zerbitzuetako eta Eskola Kiroleko langileak: HHko hitzordua (otsailak 7, 16:45-17:45)
Formazioa eta prestakuntza: eskaintza berria
EHUren Udako Ikastaroek antolatutako hezkuntza arloko online prestakuntzaren eta SPRIren eskutik datorren digitalizazio formazioaren berri topatuko duzue langile atarian (prestakuntzaren atalean).
Saharako errefuxiatuen aldeko janari eta baliabide bilketa
Urtero legez, Ikastolak aurten ere parte hartuko du Saharako errefuxiatuentzako janari eta baliabide bilketan.
Bilduko direnak ondorengoak dira: hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, lekaleak eta konpresak. HHn eta LHn, urtarrilaren 16tik 26ra arteko epea egongo da bilketarako; DBHn, urtarrilaren 19tik 26ra bitartekoa.
Familiak bezalaxe, zuek ere gonbidatu nahi zaituztegu ekimenean parte hartzera.
Bestelakoak
Hainbat artikulu interesgarri
- Argia: Euskarara gerturatzeko urrats txikiak Lekeition (Lekeitioko Azkue ikastolak familia euskaldun eta ez-euskaldunekin egin duen ekimen bati buruzko erreportajea)
- Berria: Eta pantailak, zertarako? (Bizigiro saileko erreportajea)
- Berria: Hezkuntza dualaren ernamuina (Gizarte saileko erreportajea)
- El País: “El origen de la segregación escolar está en las cuotas de la concertada” (Stéphane Vigneault quebectarrari elkarrizketa)