HIZKUNTZAK

[HH3-LH3] Negulekuak 2025: izen-ematea

2025/11/19 12:00 am

2025/12/09 11:00 pm

Urte luzez Udalekuak antolatzen pilatutako esperientzia oinarri, azken urteetan Negulekuak ere antolatzen ditu Orereta Ikastolak. Negulekuek Ikastolako proiektu hezitzaileari jarraipena ematea dute xede, bide batez, familien premiei ere erantzunez.

Negulekuak HH3tik LH3ra arteko haurrentzako izaten dira (izan Ikastolako ikasle ala ez) eta abenduaren 22tik urtarrilaren 2ra egingo dira aurten, Ikastolaren Linoko eraikinean. Abenduaren 9ra arteko epea dago izena emateko.

Xehetasun gehiagorako edota izena emateko: Negulekuak 2025

aisia hezkuntza udalekuak