HIZKUNTZAK

Zubiak Eraikiz: Hendaiako Ikastolako Eguberriko txokolatezko egutegia

2025/10/29 12:00 am

2025/11/09 11:00 pm

Orereta Ikastolan Zubiak Eraikiz egitasmoan bidelagun dugun Hendaiako Gure Ikastolak aurten ere egin du Eguberriko txokolatezko egutegia. 24 txokolatez osatutako egutegia da, abenduaren lehenetik Gabon-egunera bitarteko egunak goxatzeko egutegia; bertako txokolategile eta papergileekin egina. 12€ balio ditu.

Hendaiako Ikastola aurrera ateratzeko pentsatutako ekimena denez, egutegia eskatzera gonbidatzen zaituztegu. Bete beheko inprimakia azaroaren 9a baino lehen. Anima zaitezte!