LHko Jarraipen Batzordearen 2024-25 ikasturteko lehen bileran ondorengo gaiak landu dira.
Jarraipen Batzordearen egutegia
Hiruhileko bakoitzean Jarraipen Batzordearen bilera bat egitea adostu da. Beharrak hala eskatuta, gehiago ere egin daitezke.
Ikasturte hasierako hainbat hitzordu
- SEXU-HEZKUNTZAKO SAIOAK IKASLE, IRAKASLE NAHIZ FAMILIENTZAKO: Guraso nahiz irakasleek oso ongi baloratzen dute ikastaro hau. Gurasoentzako tailerrean 25 bat pertsonak hartu zuten parte.
- INNOVAMAT FORMAKUNTZA: Parte-hartze eta asebetetze-maila handia izaten du urtero.
- GURASO BILERA OROKORRAK: ikasgela askotako asistentzia faltak kezka sortzen du. Irakasleek ahalegina egingo dute horren zergatia aztertu eta egoera aldatzen saiatzeko proposamenak egiteko. Guraso ordezkariek aipatu dute bileretara etortzen diren guraso gehienak euskaldunak direla. Bide batez, Ikastolaren hizkuntz politika gogoratu eta euskaraz ez dakiten gurasoei informazio eskubidea bermatzeko bitartekoak zein diren aipatu da. Bileretara joan-etorria egiteko orain arte Ikastolak eskaini izan duen garraio-zerbitzua kendu egin da eskaera eta erabilera murritzagatik. Horren irtenbidea edota alternatiba kotxez etortzen diren gurasoak beraien artean antolatzea izan daitekeela aipatu da.
2023-24 ikasturte amaierako familien asebetetze-galdetegiak: emaitzak
Baloratzea eskatutako eremuek emaitza onak dituzte. Zuzendaritza-taldeko kideek kezka azaldu dute erantzun kopurua murritza izan delako, ez direlako familia asko izan asebetetze-galdetegiari erantzun diotenak.
Irteera eta txangoetako ratioak
Hezkuntza Sailak ezarritako ratioak direla eta, irteeren kostua garestitu egin da. Pedagogia Batzordean aztertuko da gaia sakontasun handiagoz.
Euskara errefortzua
Euskara errefortzua astean ordubetez eta eguerdian eman beharrean, indartze hori ordu lektiben barruan egitea erabaki zen bere garaian. Batetik, Blaiturekin euskararen erabileran eragin nahi da, atxikimenduan eta motibazioan. Bestalde, gela barruan ahozkotasuna modu sistematikoan lantzeko urratsak ematen ari da Ikastola.
Ikasgeletako ratioak
Bereziki LH4ko ikasgeletako haur kopuruak kezkatzen ditu guraso ordezkariak. Ratioa 25ekoa den arren, eskolatze batzordetik etorritako ikasleekin eta errepikatzaileekin ratioak 28ra artekoak izan daitezkeela argitu da.
Geletako guraso ordezkariak: izendatzea
Izendatze-prozesuari lotutako bi proposamen egin dira. Hezkuntza Batzordeak hartuko da proposamen horien gaineko erabakia.
Heriotzaren pedagogia
Gaia Ikastolako komunitatean lantzea beharrezkotzat ikusten da, beste hainbat gai bezala. Guraso Batzordean aztertuko da gaia.
Ikastolaren ekimenak: familien parte-hartze taula
Parte-hartze taula berritzen ari da ikas-etapa bakoitzeko zuzendaritza-taldea. LHko proposamen berria aurkeztu da Jarraipen Batzordean. Guraso Batzordean zein Hezkuntza Batzordean aztertuko da gaia.