HIZKUNTZAK

[HH3-LH3] Bedatselekuak (udaberriko egonaldiak): izen-ematea

2024/02/21 12:00 am

2024/03/10 11:00 pm

Urte luzez Udalekuak antolatzen pilatutako esperientzia oinarri, egun Bedatselekuak (udaberriko egonaldiak) eta Negulekuak ere antolatzen ditu Orereta Ikastolak. Bedatselekuek Ikastolako proiektu hezitzaileari jarraipena ematea dute xede, bide batez, familien premiei ere erantzunez.

Bedatselekuak (udaberriko egonaldiak) HH3tik LH3ra arteko haurrentzako izaten dira (izan Ikastolako ikasle ala ez) eta martxoaren 25etik apirilaren 5era egingo dira aurten, Ikastolako Linoko eraikinean. Martxoaren 10era arteko epea dago izena emateko.

Xehetasun gehiagorako edota izena emateko: Bedatselekuak 2024

aisia Bedatselekuak hezkuntza