HIZKUNTZAK

Elkarkidetza saioak: adin ezberdinak, elkarrekin ahal adina gozatzen

Adin desberdinetako haur eta gaztetxoen arteko harremanak sustatu eta indartzeko, elkarkidetza saioak egiten dira urtean zehar Orereta Ikastolan. Ikasturte amaieran, HH eta LHko ikasleak DBHkoen eraikinera joaten dira azken horiek prestatuko goiz-pasaz gozatzera.

Aste honetan egin ditugu ikasturte amaierako elkarkidetza saio horiek. HH3, HH4, HH5 eta LH1ekoen bisita jaso dute DBH 3. eta 4. mailako hainbat ikaslek. Argitxo ere bertan izan da haiekin. Asteartetik ostiralera goiz ederra pasa dute elkarrekin eta zenbait ekintza egin dituzte. Lehenik, antzerki bat eskaini diete ikasle zaharrenek gazteenei eta hamaiketakoa egin ondoren, hainbat txokotan banatu dira: marrazketa txokoa, aurpegia margotzeko gunea eta jolas txokoa, Txiki park-a eta dantza txokoa ere izan dituzte. Guztietatik pasa ondoren, elkar agurtu eta datorren urterako gogoz gelditu dira denak. Adina adin, ahal adina gozatu dute denek!

Mila esker Euskaraz Bizi taldeko kideei euskaratik eta euskaraz elkarkidetza egun hauek posible egiteagatik. Lan ederra izan da, bejondeizuela!

elkarkidetza