HIZKUNTZAK
  • Bedatselekuak 2025

    Aisialdi eskaintza inklusibo eta hezitzailea, euskaraz eta haurra ardatz

Urte luzez Udalekuak antolatzen pilatutako esperientzia oinarri, Bedatselekuak (udaberriko egonaldiak) eta Negulekuak ere antolatzen ditu egun Orereta Ikastolak.

Bedatselekuen (udaberriko egonaldien) ardatza udaberria bera da. Urtaroa gaitzat hartuta eta haren ezaugarriez baliatuz, jolas eta joko ezberdinekin gozatuko dute haurrek.

Bedatselekuek Ikastolako proiektu hezitzaileari jarraipena ematea dute xede, bide batez, familien premiei ere erantzunez. Bedatselekuak programa aisialdi hezitzailearen printzipio eta baloreetan oinarritzen da, eta euskara ardatz, haurrentzako ekintza erakargarri eta gozagarriak eskaintzea du helburu. Horretarako lanabesak jolasa, esperimentazioa, harreman osasuntsuak, esplorazioa… dira, horiek haurren hazkunde eta garapen osoan duten garrantziaren jakitun baikara.

Azken urteetan egin gisan, familien zein Orereta Ikastolaren beraren asebetetze-maila onagatik, aurten ere Zirimolak, Euskal Herriko Ikastolen Aisialdi Taldeak, formatu eta koordinatutako hezitzaileak izango dira Bedatselekuak egingo dituztenak.

Helburuak

  • Euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko erreferenteak eskaintzea.
  • Behar fisiko eta emozionalei erantzuten dien proposamen ludikoa eskaintzea.
  • Haurrak protagonista izatea, beren parte-hartzea izatea oinarri.
  • Bedatselekuetan gustura eta zoriontsu bizitzeko oinarriak finkatzea, eguneroko bizikidetza ohiturak landuz.
  • Haur eta familiei konfiantzazko eta ziurtasunezko guneak eskaintzea.

Izen-ematea:
martxoak 12-26

Norentzako?


HH3-LH3ko haurrak
(izan Ikastolako ikasleak ala ez)


* Taldea sortzeko gutxieneko
haur-kopurua:
– Bedatselekuak: 8 haur
– Zaintza: 6 haur

Noiz eta non?


apirilak 14-25
(09:00etatik 13:00etara)
* Zaintza zerbitzua
(goizeko txanda: 08:00etatik 09:00etara | eguerdiko txanda:
13:00etatik 14:00etara)

Ikastolako Linoko eraikinean

Zein da prezioa?


1. astea (apirilak 14-16): 75€/ikaslea
2. astea (apirilak 22-25): 89€/ikaslea

Zaintza zerbitzua:
1. astea (apirilak 14-16):
6€/txanda (ikasleko)
2. astea (apirilak 22-25):
8€/txanda (ikasleko)

Ordainketari buruzko xehetasunak

Izen-ematea: martxoak 12-26

Laguntza behar duzu?
Orereta Ikastola:
udalekuak@oreretaikastola.eus | 943 52 03 97
Ikastolen Elkartea:
www.zirimola.eus | 943 44 51 08