HIZKUNTZAK

Madalenak - Erriola Gunea 2024: egitaraua, labetik atera berria!

Laster Madalenetan izango gara eta, urtero bezala, hor izango da Koldo Mitxelena plazan Orereta Ikastolaren gunea: Erriola Gunea, gastronomiaz gain, kultur eskaintza zabalarekin. Eta egitaraua hemen da, labetik atera berria!




IZAN BOLUNTARIO!


Erriola Guneko eskaintza gastronomikoa eta kulturala txukun eta mimoz prestatu ahal izateko, ezinbestekoa da Ikastolako familia, guraso ohi, langile, ikasle ohien… laguntza. Beraz, Erriola Gunean parte hartu eta txosnako txandaren bat edo batzuk egiteko prest baldin bazaude, bete inprimaki hau. Boluntario lanetan aritzen direnek kamiseta polit-polita ere jasoko dute trukean. Anima zaitezte!

Horrez gain, aurten bada erronka berria: ahal beste ikasle ohi aritzea boluntario lanetan Erriola Gunean. Ikastolako ikasle ohia bazara, aitzakia bikoitza duzu: eman izena eta elkartu aspaldiko lagun zaharrekin Erriola Guneko txosnan!

Zalantzarik, proposamenik edo iradokizunik izanez gero, idatzi mezua erriolagunea@oreretaikastola.eus helbide elektronikora. Aldez aurretik, eskerrik asko!

erriola gunea madalenak