HIZKUNTZAK

Madalenetan erraldoi eta buruhandiekin egiten dugun bazkarirako txartelak, salgai!

Madalenetan, uztailaren 25ean, erraldoi eta buruhandien konpartsen topaketa izaten da herrian eta, horri lotuta, iaz bezala, aurten ere egingo dugu Ikastolaren Erriola Gunean herri bazkaria Xanti eta Maialen, eta gainontzeko erraldoi eta buruhandiekin.

Bazkaritarako tiketak salgai daude herriko Desira eta Arkaitza tabernetan eta Ikastolako Esmalteriako bulegoan. Paella, oilasko errea eta postrea, horixe menua. Salneurria: 9€ (helduak) | 5€ (haurrak) (edaria aparte). Familian edota lagunartean egiteko plan bikaina da, anima zaitezte!

erriola gunea madalenak