2 urtetik hasi eta 12 urte arteko gaztetxoei zuzendutako udalekuak eskainiko ditu aurten ere Orereta Ikastolak.
Ekainaren 24tik uztailaren 19ra arteko iraupena izango dute udalekuek; goizez. Bi urteko haurrak Ikastolak Esmalterian duen egoitzan egongo dira, eta gainontzekoak, berriz, Añabitarten.
Hala nahi duten familia guztiei (ez Ikastolakoei bakarrik) zuzendutako eskaintza da, eta izena emateko epea irekita dago datorren maiatzaren 13ra arte.
Hezkuntza formalaren osagarri, euskaraz eta mendialdean
Udako oporraldian ere aisialdirako aukera euskalduna eskaintzea eta hori hezkuntza formalaren osagarri izatea dira Orereta Ikastolako udalekuen helburuak. Haurren behar, nahi, jakin-min, gustu eta erritmotik abiatuta aritzen gara lanean. Horrez gain, 2 urtekoak ez beste haur guztiak Añabitarten egoten dira, espazio berdez inguratutako eta azpiegitura onez hornitutako gunean.
Bi urteko haurrentzako udaleku-eskaintza bakarra da Ikastolarena herrian. Haur horientzako hezitzailearen erreferentziak duen garrantziaz jabetuta, hezitzaileak haur hezkuntzako titulazioa duten pertsonak izaten dira, programazioa zein ekintzak haurren behar, nahi eta interesetara egokituz.
Informazio gehiago eta izen-emateko aukera, hemen.