HIZKUNTZAK

Bedatselekuak 2024, martxoaren 25etik apirilaren 5era

Urte luzez Udalekuak antolatzen pilatutako esperientzia oinarri, egun Bedatselekuak (udaberriko egonaldiak) eta Negulekuak ere antolatzen ditu Orereta Ikastolak.

Bedatselekuen ardatza udaberria bera da. Urtaroa gaitzat hartuta eta haren ezaugarriez baliatuz, jolas eta joko ezberdinekin gozatzen dute haurrek.

Bedatselekuek Ikastolako proiektu hezitzaileari jarraipena ematea dute xede, bide batez, familien premiei ere erantzunez. Bedatselekuak programa aisialdi hezitzailearen printzipio eta baloreetan oinarritzen da, eta euskara ardatz, haurrentzako ekintza erakargarri eta gozagarriak eskaintzea du helburu.

Norentzako

HH3-LH3ko haurrak (izan Ikastolako ikasleak edo ez)

Noiz eta non

Martxoaren 25etik apirilaren 5era (09:00etatik 13:00etara)
* Zaintza zerbitzua (08:00etatik 09:00etara edo/eta 13:00etatik 14:00etara)

Ikastolako Linoko eraikinean

Prezioa

1. astea (martxoak 25-27): 74€/ikaslea
2. astea (apirilak 2-5): 84€/ikaslea

Goizetako zaintza zerbitzua:
1. astea (martxoak 25-27): 6€/txanda (ikasleko)
2. astea (apirilak 2-5): 8€/txanda (ikasleko)

Ikusi ordainketa-baldintzak

Helburuak

* Euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko erreferenteak eskaintzea.
* Behar fisiko eta emozionalei erantzuten dien proposamen ludikoa eskaintzea.
* Haurrak protagonista izatea, beren parte-hartzea izatea oinarri.
* Bedatselekuetan gustura eta zoriontsu bizitzeko oinarriak finkatzea, eguneroko bizikidetza ohiturak landuz.
* Haur eta familiei konfiantzazko eta ziurtasunezko guneak eskaintzea.

Izen-ematea

Martxoaren 10era arte, inprimaki hau betez.

aisia bedatselekuak hezkuntza