2024-25 ikasturterako matrikulazio-kanpaina otsailaren 7tik 23ra egongo da martxan, bereziki, 2021ean edo 2022an jaio diren haurren eskolaratzerako.
Orereta Ikastolak urtarrilaren 30ean eta otsailaren 1ean (euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren) egingo ditu Ikastola ezagutu ahal izateko ate irekien saioak, 17:30ean, Esmalteriako eraikinean. Haur Hezkuntzako familiei zuzendutako jardunaldiak izango dira azken horiek. Horrez gain, jada egin daitezke talde txikitako bisitetan parte hartzeko eta bakarkako hitzorduetarako eskaerak hemen. Informazio gehiagorako edota zalantzak argitzeko, 943 52 03 97 telefono-zenbakira dei daiteke edo mezua idatzi matrikulazioa@oreretaikastola.eus helbide elektronikora.
Orereta Ikastola: Euskal Herrikoa, eraldatzailea, komunitarioa eta berdea
0-18 urte arteko kalitatezko hezkuntza-proiektu propio euskalduna, Euskal Herrikoa, eraldatzailea eta burujabea da Orereta Ikastolarena, Euskal Herrian, euskaran zein euskal kulturan oinarritua eta beste hizkuntza nahiz kulturei irekia. Irabazi asmorik gabeko herri onurako kooperatiba izanik, etengabeko hobekuntzaren eta Ikastolako komunitate osoaren elkarlanaren fruitua da; herritik herriarentzat sortua. Hezkuntza beharretara egokitutako eraikin eraberrituak, etxeko jatorduak, tutoretza- eta orientazio-proiektu sendoak baso-eskola propioa eta CAG ikasgelak ditu Orereta Ikastolak, besteak beste.
Egunero berri. Egunero herri. Zatoz Ikastolara!