Urteroko hitzordua da LH 6. mailako ikasleentzat Taupadak diziplina arteko proiektua; zirraraz, bihotza taupaka, prestatu eta bizitzen dutena. Lehen hiruhilekoaren amaieran heltzen da “egun handia”.
Euskara, IKT eta Gorputz Hezkuntzako arloetan landutako eduki nahiz jakintzak transferitzen dituen diziplina arteko proiektua da Taupadak. Behin ikasgelan sakondu beharrekoak sakonduta, ikasleek gurasoak gonbidatzen dituzte Ikastolara elkarrekin arratsalde polit eta osasuntsu bat pasatzera.
Lehendabizi, beroketa saioa egiten dute irakasleak gidatutako aerobik saio batekin. Ongi berotu ondoren, kilometro bateko krosa Añabitarte inguruan. Beroketan zein lasterkaldian, arratsalde guztian zehar, ikasleek gurasoen taupadak neurtu eta erregistratzen dituzte Gorputz Hezkuntzako saioetan egiten ikasi gisan. Bukatzeko, indarrak berritzeko, ikasle, guraso eta irakasleak mahai baten bueltan biltzen dira mokadutxo bat jatera. Arratsalde osasuntsu eta atsegina borobiltzeko modu bikaina.
Zenbat zirrara, konplizitate, irri txiki, irribarre, begirada eta taupada sortzen dituen Taupadak proiektuak!