HIZKUNTZAK

Blaitu Kluba antenan da!

Euskararen erabileraren inguruan Orereta Ikastolako komunitateak duen kezka ikusirik, ikasturte honetan ahalegin berezia egin nahi dugu helburu horri ekiteko. Horretarako, Blaitu Kluba jarri dugu abian.

Euskararen erabilera sustatuko duten ikasleek osatzen duten taldea da Blaitu Kluba. Kide horiek programa desberdinak grabatuko dituzte ikasgeletan zein etxeetan ikusteko: Ttottak, etxeko ikasle txikienei zuzenduta; Busti!, LHko ikasleentzat edukiak izango dituena; eta Tantak, DBHko ikasleek bideratuko dituztenak. Bestalde, komunitate osoari zuzendutako Erronkak ere izango dira.

Busti! programaren lehen saioak du antenan egoten lehena izatearen ohorea: jada ikusgai da www.oreretaikastola.eus/blaitukluba atarian. Hortxe joango gara zintzilikatzen hemendik aurrerako ikus-entzuneazkoak ere. Bila eta goza itzazu! Blaitu mingainak eta busti euskaraz!

blaitu blaitu kluba euskara euskaraz bizi