Irailaren 23an egin genuen, Añabitarten eta bigarrenez, 2017koak aho zapore ona utzita, Orereta Ikastolako hainbat belaunalditako ikasle ohien bazkaria Kilometroak 23ren eta Ikastolaren 60. urtemugaren testuinguruan.
Lagun zaharrak, ikaskide ohiak eta irakasle izandakoak agurtu eta mokadutxo bat jan ostean, Euskal Parrillak prestatutako bazkari bikainaz gozatu zuten bertan bildutakoek. Argazkiak ateratzeko gunea edo photocall-a ere izan zen; gustura ibili zen jendea gela, ikasturte edo belaunaldi bakoitzeko argazkiak ateratzen. Bazkalosteko dantzaldiaz DJ Iker Rodriguez arduratu zen: atzoko eta gaurko musika, euskalduna eta kanpokoa. Kilometroak 23ren “Erriola” doinua ere ez zen falta izan! Iluntzean festa amaitzean, guztien ahotan, esaldi bat: “Hau errepikatu beharra dago!“.
Eskerrik asko irailaren 23ko hitzordura etorri zineten Orereta Ikastolako ikasle ohi guztiei!