HIZKUNTZAK

Oiartzo Ikastolako Eguberriko Topaketa 2022 ospatu berri da

Iazko ikasturtean Oiartzo Ikastolan batxilergoa bukatu zuten 92 ikasleei ekitaldi xumea eskaini zitzaien pasa den abenduaren 23an Orereta-Errenteriako Niessen aretoan. Ikasleak, haien familiak, irakasleak, Orereta eta Haurtzaro ikastoletako ordezkariak, eta Orereta-Errenteriako udalekoak izan ziren bertan; Oiartzo Ikastolaren 2022ko Eguberriko Topaketan.

Ikasleak beraiek aritu ziren ekitaldiaren aurkezle eta gidari lanetan. Oiartzo Ikastolako zuzendari eta lehendakariari eman zieten hitza lehenik. Gaskon Etxeberriak (zuzendaria) eta Maider Gezalak (lehendakaria) iaz ikasketak bukatu zituzten ikasleei zorionak eman, etorriko direnei ongietorria egin, irakasle eta langile taldea eskertu, eta Ikastolaren etorkizuneko erronkak aipatu zituzten. Tartea hartu zuten Oiartzo Ikastolaren 25. urteurrenaz ere gogoratzeko, orain arteko mugarri nagusiak azpimarratuz.

Ohiturari jarraiki, ikasleen ikuskizunak eta hitzartzeak ere izan ziren ekitaldian. Ikasle batek propio hitzordurako egindako film labur bat izan da aurtengo berritasun nagusia. Diploma-banaketa, taldeko argazki, aurresku eta elkarrekin berriketan aritzeko osteko mokaduarekin amaitu zen Oiartzo Ikastolako 2022ko Eguberriko Topaketa.

Eguberriko Topaketa oiartzo