Orereta Ikastolak hitzarmenak sinatu berri ditu Orereta-Errenteriako Xenpelar AEK euskaltegiarekin eta Touring Kirol Elkartearekin. Lehenak Linoko eraikina erabiliko du hainbat eskola emateko; bigarrenak, Añabitarteko futbol zelaia entrenamenduetarako ikasturte guztian zehar.
Plazerra da herriko eragileekin elkarlanean aritzea. Beti egin izan eta egingo ditugu gisa honetako hitzarmenak herriko eragileekin; elkarlana eta komunitatea ere bai baitira gure oinarri.
