Urdaburuko mendi-irteerak berriro ere martxan jarri diren honetan, larunbatean, Meazuriko bira egin zuten ikasleek. 11 kilometro inguruko ibilbide zirkularrean, mehatzegietatik eta bagonetako tuneletik pasa ziren. Aitzondoko urjauzia ere ikusi zuten.
