Abiatu berri dugun 2021-2022 ikasturtean, aurtengo Eskolako Agenda 2030 programari ekin diogu. Eskolako Agenda 21 zena, iaz Agenda 2030 bihurtu zen eta Nazio Batuetako Erakundeak adostutako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetan oinarritzen da. Helburu hauek nagusiki mundu mailan pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko sortu dira. Aurten iaz ezagutzen hasitako 15. helburuarekin jarraituko dugu: LEHORREKO EKOSISTEMETAKO BIZIA. Aurtengoan gai berria dugu eskuartean: Zelaiak, larreak eta landare itsutasuna.