HIZKUNTZAK

Orereta Ikastolak antolatuko du Kilometroak 2023

Orereta Ikastolak antolatuko du Kilometroak 2023, Ikastolen Gipuzkoako Lurralde Batzarrak proposamena atzo onartu ostean.

Artezkaritza Kontseiluak erronkari heltzea erabaki du, besteak beste, Ikastola izaera eta eredua zer den azaltzeko zein indartzeko beharra ikusten duelako bai komunitatean bertan baita jendartean ere. Ikastolaren 60. urteurrena ospatzeko hitzordu paregabea ere izango da.

Bestalde, oraingoan ere erronkak Ikastola bera eta komunitatea indartzeko balioko duenaz ziur gaude, 1984ko eta 1999ko edizioetan egin bezala.

Ilusio eta gogo handiz helduko zaio erronkari, bidea elkarrekin eta elkarrentzako egiteko desioz. Besteak beste, herriari berari zein hezkuntza komunitateari ekarpenak egiteko baliatu nahi da hitzordua, ibilbidea herriko eragileekin batera eginez. Gure Ikastolaren, Ikastolen eta herriaren erakusleiho izatea nahi dugu zita.

Ikastolen jaiak Kilometroak