HIZKUNTZAK

Orereta eta Oiartzo Ikastolek hitzarmena sinatu dugu Goienerrekin

Orereta eta Oiartzo Ikastolok hitzarmena sinatu dugu Goienerrekin, energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibarekin. Hemendik aurrera, bi Ikastolek kontsumituko duten energia %100 berriztagarria izango da.

Hartutako erabakia eta emandako aurrerapausoa kualitatiboa da, kuantitatiboa baino; Ikastola izaera eta filosofiarekin erabat bat egiten duena.

Goiener-Oiartzo-Orereta hitzarmena web

Goienerren helburu behinena gaur egungo eredu energetikoa aldatzea da: besteak beste, Euskal Herri osoan barrenako energia berriztagarriko instalazio txiki eta sakabanatuak bultzatuz. Horrela, tokian tokiko ekoizpena lagundu nahi da eta oinarrizko ondasun bihurtu den energia demokratizatu, bere kontrola duen oligopolioari alternatiba emanez eta garapen ekonomikoa bultzatuz. Finean, subiranotasun energetikoa berreskuratu nahi da egun sektore elektrikoan liberalizatuta dauden esparruetan (merkaturatzean eta sorkuntzan) eraginez.

Bide horretan, Ikastola bezala, irabazi asmorik gabeko kooperatiba da Goiener. Hala izanik, elektrizitatea merkaturatuz lortzen diren etekinak kooperatibara itzultzen dira berriz, eta bazkideek erabakitzen dute zertara bideratu diru hori. Era berean, bazkideek argindar sorkuntzarako proiektu berrietan inberti dezakete eta horietatik ateratzen den etekinak kooperatibako kideek duten argindar eskaria osatzen laguntzen du.

Amaitzeko aipatu, Goienerrek, boluntarioek sortutako ekimena izanik, mantentzen duela izaera hori eta herritarrek aukera dutela bertan parte hartzeko era solidario, erreal eta eraginkorrean.

arduratsua berriztagarria energia goiener ikastola jasangarria oiartzo orereta subiranotasun energetikoa