HIZKUNTZAK

Atal honetan Ikastolako zenbait dokumentu garrantzitsu eta esanguratsu topatuko dituzu, Ikastola ezagutzeko lagungarri izango zaizkizulakoan.

Zalantzarik, galderarik, kezkarik… baldin baduzu, galdegin lasai; denon artean Ikastolaren proiektua aurrera ateratzea da helburua.

Honetan gain, momentu hau aprobetxatu nahi dugu langileak ere Ikastolako bazkide egin zaitezketeela jakinarazteko.

Izaera herritarra eta auzolana dira Ikastolon ezaugarri nagusietakoa. Herritik eta herriarentzako sortu ginen: herritar talde batek sortu zuen Ikastola herrikideei hezkuntza-proiektu burujabe, euskaldun eta kalitatezkoa eskaintzeko helburuz. Eta auzolanean, Ikastolako familia eta langileen artean, irudikatzen eta marrazten dugu hezkuntza proiektu horren bidea, taldean. Erabaki eskumena dugu. Ikastola ez da lantokia bakarrik, guztiona den proiektua baizik. Ikastolako bazkide izatera gonbidatu nahi zaituztegu, zuen, denon, Ikastola izateko; Ikastola zuentzako, denontzako, izateko.

Ikastolako bazkide egitea erabakiko bazenute, Añabitarteko edo Esmalteriako bulegora joan besterik ez duzue; bertan beteko duzue bazkide-fitxa eta sinatuko bazkidetza-klausulak. Bazkide egitean, 60€ko ekarpena egiten da Orereta Ikastola Koop. E.ko kapitalera eta hori eginda, urtean 40,47€ ordaintzen dira azpiegiturak sustengatzeko kontzeptu gisa.

Zalantzarik izanez gero edo bestelako argibiderik behar izanez gero, idazkaritza@oreretaikastola.eus helbide elektronikora mezua idatzi edo 943 52 03 97 telefono-zenbakira dei dezakezue.

  • Harrera eta aurkezpena

    Jarraian duzun informazioa jasotzeaz gain, zure lehen lan-egunean hala dagokizun ikas-etapako zuzendariak edo saileko arduradunak harrera egingo dizu. Ikastolaren izaera eta ezaugarriak, eta lankideak aurkeztuko dizkizu; beharrezko materiala edota baliabideak eta dokumentuak emango dizkizu (erabiltzaile izena eta pasahitza, helbide elektronikoa, sarbide txartela, ordutegia, plangintza…); zalantzak argituko dizkizu; eta zure beharrak jasoko ditu. Gainera, hurrengo egunetarako eta hala behar duzun guztietarako zure harrera bidelaguna aurkeztuko dizu. Hortik aurrera, pertsona hori izango da Ikastolako zure erreferentea.

  • Ezagutu Ikastola

    Guretzat oso garrantzitsua da Ikastola Eredua ezagutzea; Euskal Herrikoa, irabazi asmorik gabea, herri ekimenekoa, kooperatiboa, eta denona eta denontzako baita. Hau duzu nor garen azaltzen dizun gunea.

    Horrez gain, ezagutu itzazu gure antolaketa (organigrama) eta plan estrategikoaren nondik norakoak ere.

  • Hainbat dokumentu praktiko

    Hemen duzu, lan egutegia eta eskola egutegia. Honetaz gain, zure egunerokotasunean ezagutu beharreko zenbait dokumentu topatuko dituzu langile atariko informazio praktikoa izeneko atalean. Hauen inguruan, kontratuarekin batera, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, eta lan-arriskuen prebentzioa betetzeko, zenbait dokumentu sinatuko dituzu. Beraz, aurretik dokumentu hauek irakurtzea eskatuko dizugu: langileak jarraitu beharko dituen informazioaren segurtasunerako praktika onak; sinatu beharreko langileen informazio eta onarpen klausulak; ezagutu beharreko lan-arriskuen ebaluazioa, lanpostuari dagozkion informazio fitxak eta dokumentazio hau jaso duenaren egiaztagiria.

  • Eskabideak eta agiriak

    Hemendik aurrera, zenbait eskaera eta agiri langile atariaren bidez bideratuko dituzu. Esaterako: baimen eskaerak, baja eta alta agiriak, bazkari eskaerak… Langile atarian horretarako lasterbideak topatuko dituzu. (Langile atarirako erabiltzailea eta pasahitza beharko dituzu).

  • Irakasle berrientzako eskuorriak

    HHra edo LHra baldin bazatoz lanera, hemen etapari eta zikloari lotutako argibideen eskuorriak: