Prestakuntza: eskaintza osoa
Ikastolako langileentzako Ikastolaz kanpoko prestakuntza-eskaintzaren bilduma duzu honakoa.
Hemen ez dagoen zerbaiten bila bazabiltza, bete inprimaki hau egin nahi duzun horren berri emanez. Saiatuko gara zure nahiak eta interesak asetzen.
Ikastolako lankideek egin dituzten ikastaroen bilduma hemen duzu, zerbait interesgarria topa dezakezu.
-
Ikastolen Elkarteko prestakuntza eskaintza
Ikastola Eredua garatu eta indartzeko urtez urteko prestakuntza eskaintzea da Ikastolen Elkartearen xedea. Hemen duzue Ikastolen Elkartearen prestakuntza-eskaintza eguneratua.
-
Hik Hasi formazio-laborategiak
Hik Hasik prest du 2025-26 ikasturterako formazio-laborategien eskaintza: gai anitzi buruzko 11 formazio-laborategi, urritik martxora bitartean.
Formatu laburreko laborategiak dira: astean zehar bi ordu eta erdiko lau saio. Adituaren mintzaldia, parte-hartzaileen arteko solasaldia eta gako praktikoak dira laborategien ezaugarriak, eta homologatuta daude.
-
UEU eta EHUren udako ikastaroak
-
FIT erakundearen formakuntza eskaintza
FIT erakundeak online ikastaroak antolatu ditu. Hemen duzue eskaintza osoa.