HIZKUNTZAK

ZUZENDARITZA


  • Zuzendari nagusia (zuzendari-gerentea)

    Zuzendaria da Ikastolaren ordezkaritza duena. Ikastola osoaren funtzionamendu zuzenaren arduraduna da eta Artezkaritza Kontseiluaren aurrean Ikastolaren funtzionamendu orokorraren erantzule da. Horrez gain, zuzendaritza taldearen ardura du eta Ikastolaren funtzionamenduan zereginak dituzten pertsona guztiak bere gidaritzapean daude.

    • HAUTAKETA eta KARGUTIK KENTZEA : Estatutuen 34. artikuluan jasoa dago.
    • HARREMAN ORGANIKOA: Artezkaritza Kontseilua.
    • HARREMAN FUNTZIONALA: Lehendakaria.

    Zuzendariak aldi baterako ez badu bere funtzioak egiterik, erakunde titularrak bere gain hartuko ditu haren funtzioak, bai zuzenean, bai Kooperatibako Zuzendaritza Taldeko kide baten bitartez, zuzendaria behin betiko itzuli arte.


    FUNTZIOAK


    ORDEZKARITZA

    • Ikastolaren ordezkaria izatea lehendakariaren delegazioz.
    • Zuzendari nagusiak harreman etengabekoa eta iraunkorra izango du Artezkaritza Kontseiluarekin, zuzendari pedagogikoarekin eta etapetako zuzendariekin. Halaber, harremana izango du administrazio, idazkaritza, zerbitzu, komunikazio, eskolaz kanpoko, IKT eta mantenuko arduradunekin.
    • Gurasoekin, irakasleekin eta bestelako langileekin harreman izaten saiatuko da, aurrez aipatutakoak bezain iraunkorrak ez izan arren.
    • Zuzendari nagusiak Ikastolaren inguruko erakundeekin harremana bultzatu eta bideratuko du (Ikastolen Elkartea, Partaide, Hezkuntza Saila, Udala… eta bestelako erakunde eta enpresa elkarkide, hornitzaile…).

    ADMINISTRAZIOA

    • Ikastolaren planifikazio orokorra egitea.
    • Antolamendu egituraren ildo nagusiak eta urteroko giza baliabideen antolakuntza definitzea, Artezkaritza Kontseiluaren irizpideak jarraituz.
    • Eginkizun administratiboa programatu eta koordinatzea.
    • Eraikuntza, instalazio eta mobiliarioen beharrak programatzea eta beren mantentze beharrak zaintzea, titularraren onespenarekin.
    • Ikastolako Artezkaritza Kontseiluko bileren gai-zerrenden bilduma proposatzea lehendakariari.

    LAN-HARREMANAK

    • Langile-beharrak aztertzea kopuruz eta ezaugarriz.
    • Kontratuak eta kontratu-eteteak sinatzea Ikastolako titularraren onespenarekin.
    • Langileen eginkizunak erregulatzea eta jarraitzea, eskola- egutegiak, asistentzia, puntualtasuna…
    • Langileen ordezkariekin ohiko erlazioa izatea.
      Beheragoko mailetan konpondu ez diren erreklamazioak erantzutea.

    EKONOMIA ETA FINANTZAK

    • Aurrekontuen prestaketaz ardura hartzea eta egitea.
    • Baliabide ekonomikoen gestio eta erabakiez arduratzea.
    • Kontabilitate erregistroei jarraipena egitea eta ekitaldiko kontuak Artezkaritza Kontseiluari aurkeztea.
    • Diru sarrerak eta gastuak kontrolatu eta baimentzea. Banketxe nahiz kutxekin hartu-emanak zuzendu, eta altxortegiaren kudeaketaz arduratzea.
    • Ekonomia helburuak betetzeko ratioak finkatzea. Eta oro har, Artezkaritza Kontseiluak erabaki ditzakeenez arduratzea.

    EBALUAZIOA

    • Administrazio arloko antolakuntza eta funtzionamendu orokorra ebaluatzea.
    • Urteroko emaitza kontuak eta egoera ekonomikoen berri ematea.
    • Urteko egitasmo orokorrak ebaluatzea.

    Oharra: Deskribatutako eginkizunak karguaren adierazgarriak dira, ez dira karguari dagozkion betebehar guztien deskribapen xehetzat hartu behar.


    KONPETENTZIAK


    OROKORRAK

    • Talde lana
    • Gatazken kudeaketa
    • Erakundearekiko konpromisoa

    LIDERGORAKO KONPETENTZIAK

    • Berrikuntza
    • Baliabideen kudeaketa
    • Pertsonen garapena eta harremanak
    • Ikuspegi estrategikoa

    OINARRIZKO TITULAZIOA


    • HIZKUNTZAK: Euskara C1 maila
    • IKT EZAGUTZAK: A2
  • Zuzendari pedagogikoa

    Ikastolako pedagogia arloaren funtzionamendu osoaren ardura du. Zuzendaritza taldeko partaide da eta, zuzendari nagusirekin batera, Ikastolako goi mailako zuzendaritza osatzen du.

    • HAUTAKETA ETA IRAUPENA: Ikastolako Artezkaritza Kontseiluak aukeratzen du eta Batzar Nagusiak onesten du. Ardura hauen iraupena lau urtekoa izango da eta beste epe baterako berraukeratua izan daiteke. Dena den, lehenagotik utz dezake postua zuzendari pedagogikoak berak, edo zuzendari nagusiak edo Artezkaritza Kontseiluak kargutik kendu. Bestetik, zuzendari pedagogikoak kargua uzten duenean, aurretik Ikastolako langile finkoa izan bada, lehen betetzen zuen lanpostura edo beste batera itzultzeko aukera izango du, Artezkaritza Kontseiluarekin adostuta.
    • HARREMAN ORGANIKOA: Zuzendari nagusia (Artezkaritza Kontseiluak izendapena onartuko du).
    • HARREMAN FUNTZIONALA: Zuzendari nagusia.

    Zuzendari tekniko, akademiko eta hezkuntzakoak eta/edo zuzendari pedagogikoak/Eskola Kontseiluko presidenteak aldi baterako ez badu bere funtzioak egiterik, zuzendaritza nagusiak eta, dagokionean, erakunde titularrak beren gain hartuko dituzte zuzendari tekniko eta akademikoaren eta/edo zuzendaritza pedagogikoaren funtzioak, bai zuzenean, bai Kooperatibako Zuzendaritza Taldetik horretarako bereziki izendatutako kide baten bitartez.


    FUNTZIOAK


    HARREMANAK

    • Ikastolako hezkuntza komunitatean partaidetza eragiten saiatzea, erlazio giro ona zainduz eta mantentzen saiatuz.
    • Arlo pedagogikora adskribituak dauden langileen jarraipena egitea, proba garaian dauden bitartean bereziki, zuzendari nagusiaren irizpideak jarraituz, azkenik Artezkaritza Kontseiluak izendatu ditzan.
    • Irakasleek ikasleen gurasoekin izan beharreko harremanak sustatzea, ikasturtean gutxienez baten batzuk ziurtatzeko.

    KOORDINAZIOA

    • Ikastolako egitura pedagogiko orokorrak koordinatzea.
    • Orientazio departamentuen lana jarraitzea eta koordinatzea.
    • Etapetako zuzendariak eta koordinatzaileak Artezkaritza Kontseiluari proposatzea, zuzendari nagusiaren onespenarekin.
    • Etapa desberdinetako irakasleen programazio koordinatuak jaso eta koherentziaz elkartzea.
    • Eskolaz kanpoko eginkizunen programa egitea etapetako zuzendariekin batera.
    • Orientazio pertsonal-profesionalaren ildo nagusiak erabakitzea.
    • Hezkuntza bereziaren integrazioa arlo honetako profesionalekin batera koordinatu eta zuzentzea.
    • Irakasleak eta ikasleak animatu (gurasoak, kasu) eta ikasturteko plana eta arlo pedagogikoan plan hori garatzen duten programen betetzea zuzentzea.
    • Ikastetxearen martxaz, emaitzez eta egin beharreko errebisioez irakasle taldea informatzea.
    • Ikasleen elkarbizitzarako eta funtzionamendurako arautegiak koordinatu eta betetzeaz arduratzea.
    • Ikasleen santzioak jartzea, lehenago konpondu ez direnean.
    • Ikasle berrien matrikulazio prozesuaz arduratzea, Artezkaritza Kontseiluaren irizpideak jarraituz.

    PLANIFIKAZIOA ETA PROGRAMAZIOA

    • Arlo pedagogikoaren eginkizunak planifikatzea eta urteko plangintza pedagogikoa diseinatzea, zuzendari nagusiarekin batera.
    • Urteroko ikastetxe plana eta memoriaz arduratzea arlo pedagogikoari dagokionez.
    • Ikastolaren beharren arabera egitasmo pedagogikoak prestatzea eta hauek jasoko dituzten dokumentuak sortu eta aplikatzeaz arduratzea (hezkuntza proiektua, proiektu kurrikularra, berrikuntza planak, formazioak…) , zuzendaritza eta Artezkaritza Kontseiluarekin batera.
    • Irakasleek gauzatu behar dituzten programazioetarako laguntzak bideratzea.
    • Ikastolako jarduera osagarri eta eskolaz kanpoko egitasmoak sustatu eta bultzatzea, etapetako zuzendariekin batera.
    • Ikastolako pedagogia zerbitzuez arduratzea: liburutegia, aldizkaria, ikus-entzunezkoak…
    • Irakasleak formazio eta gaurkotze ikastaroetan parte hartzera bultzatzea.
    • Gurasoen orientazio, formazio eta guraso eskolaz arduratzea.
    • Irakasle denbora banaketaz arduratzea: ordutegiak, eginkizunak… etapetako zuzendarien proposamena kontuan hartuz.
    • Urteko planean jasotzen den irakasle atxikipen eta bakoitzaren egitekoa onartzea, zuzendari nagusiarekin bateratuz.
    • Epe laburrerako irakasleen ordezkoak erabakitzea eta izendatzea beharrezkoa denean, zuzendari nagusiarekin batera.
    • Oro har, Artezkaritza Kontseiluak erabaki ditzakeenak.

    EBALUAZIOA

    • Arlo pedagogikoaren antolakuntza eta funtzionamendu orokorra ebaluatzea.
    • Etapa eta ziklo arteko koordinazioa ebaluatzea.
    • Bere ardurapean dauden ekintzen ebaluazioa burutzea.

    Oharra: Deskribatutako eginkizunak karguaren adierazgarriak dira, ez dira karguari dagozkion betebehar guztien deskribapen xehetzat hartu behar.


    KONPETENTZIAK


    OROKORRAK

    • Talde lana
    • Gatazken kudeaketa
    • Erakundearekiko konpromisoa

    LIDERGORAKO KONPETENTZIA

    • Berrikuntza
    • Baliabideen kudeaketa
    • Pertsonen garapena eta harremanak
    • Ikuspegi estrategikoa

    OINARRIZKO TITULAZIOA


    • HIZKUNTZAK: Euskara C1 maila
    • IKT EZAGUTZAK: A2
  • Etapako zuzendari pedagogikoa

    Etapako funtzionamendu pedagogikoaren arduradun zuzena da. Etapako irakasle eta ikasleen eginkizunak zuzentzea eta koordinatzea da bere egiteko nagusia. Zuzendaritza taldeko partaide da.

    • HAUTAKETA ETA IRAUPENA: Barne prozesuari lehentasuna emango zaio eta ezagutzen trantsizioa bermatzeko errelebo sistema hobetsiko da. Langileen arteko prozesutik, hautagai proposamena jasoko du zuzendari pedagogikoak eta (zuzendari nagusiarekin onespenarekin) ontzat emango du; ondoren, Artezkaritza Kontseiluak onetsi eta izendatzeko, egoki baderitzo. Hala ere, barne prozesuak emaitzarik emango ez balu, zuzendari pedagogikoak proposatuko du (zuzendari nagusiaren onespenarekin) hurrengo etapako zuzendari pedagogikoa nor izango den. Ondoren, Artezkaritza Kontseiluak onestu eta izendatuko du, egoki baderitzo. Ardura honen iraupena lau urtekoa izango da eta beste epe baterako berraukeratuak izan daitezke. Dena den, horretarako nahikoak liratekeen arrazoiak baleude, lehenagotik utz dezakete kargua erabaki propioz, edota baita Artezkaritza Kontseiluak kargutik kendu ere.
    • HARREMAN ORGANIKOA: Zuzendari nagusia
    • HARREMAN FUNTZIONALA: Zuzendari nagusia eta zuzendari pedagogikoa

    FUNTZIOAK


    KOORDINAZIOA

    • Etapaz gaindiko koordinazio bileretan parte hartzea eta bertako erabakiak etapan bideratzea.
    • Zuzendari nagusiarekin nahiz pedagogikoarekin koordinazio sistematizatua bermatzea.
    • Irizpide pedagogiko nagusiak bere etapara egokitzea (Etapako zuzendaritza taldea).
    • Urteko ikastetxe plana garatu eta aplikatzea bere etapan.
    • Ziklo ezberdinetako programak koordinatzen ahalegintzea (etapako zuzendaritza taldea).
    • Programen betetzea animatu eta koordinatzea.
    • Programazio eta plangintzaren arabera, tutoreen eginbeharra zuzentzea eta koordinatzea.
    • Etapako eskolaz kanpoko eginkizunak jarraitzea.
    • Departamentu, mintegi edota lantaldeen egitekoak sustatu eta koordinatzea.
    • Etapari dagokion urteko memoria prestatzea, zuzendari pedagogikoak orokorra egiterakoan kontuan har dezan.

    HARREMANAK

    • Etapako irakasle eta ikasleen ordutegia eta koadro pedagogikoa proposatzea.
    • Etaparen eguneroko bizitza gertutik jarraitzea bere presentziarekin.
    • Etapako irakasle taldearen bilerak prestatu eta koordinatzea.
    • Ikasleen familiekin harremanetan jartzea, tutoreen bitartez edo pertsonalki, beharrezkoa denean.
    • Ikasleen Batzordeak koordinatzea (DBH).
    • Dagokion etapan, ikasle arteko nahiz ikasle-irakasle arteko giro ona eta kolaboratzailea zaintzea.
    • Etapako nahiz etapaz gaindiko elkarzaintza sustatzea (Esaiozu, Solasean…), eta pertsonen kudeaketa arduradunarekin koordinatzea beharrezkoa denean.
    • Etapako komite arduradunarekin hartu-emana izan eta etapako lan arazorik balego, soluzioak aztertzea.
    • Funtzionamendu eta elkarbizitzarako arautegiaren aplikazio normalaz arduratzea. Neurri zuzentzaileak ezarri beharra gertatuz gero, irakasle tutorearekin eta zikloko koordinatzailearekin batera egitea, zuzendari pedagogikoa informatuz.

    PLANIFIKAZIOA

    • Ikastolako proiektu kurrikularra etapara egokitzeaz arduratz eta horren araberako programazioak bideratzen direnaren jarraipena egitea (etapako zuzendaritza taldea).
    • Etapako Hezkuntza Batzordearen koordinazioan laguntzea.
    • Hezkuntza Batzordeko aztergaiak prestatzea.
    • Jarraipen Batzordea dinamizatzea eta Guraso Batzordeko ordezkariarekin hartu-eman zuzena izatea.
    • Etapako ikasleen ebaluazioa antolatu, irizpideak gogoratu eta egiteko guztia erraztea.
    • Errefortzu saioen programazioa antolatzea (LH, DBH).
    • Irakasleen eta tutoreen eguneroko jarraipena egitea.
    • Irakasleen asistentzia eta puntualtasunaren jarraipena egitea.
    • Material didaktikoaren erabilera, banaketa eta kobrantzaz arduratzea (LH, DBH).
    • Etapako errekurtso materialak kudeatzea.
    • Etapako gastuen (fakturen) kudeaketa egitea bulegoarekin elkarlanean.
    • Etapako aurrekontuaren kudeaketa eta jarraipena gauzatzea.

    EBALUAZIOA

    • Bere ardurapean dauden ekintza didaktikoen ebaluazioa burutzea.

    Oharra: Deskribatutako eginkizunak karguaren adierazgarriak dira, ez dira karguari dagozkion betebehar guztien deskribapen xehetzat hartu behar.


    KONPETENTZIAK


    OROKORRAK

    • Talde lana
    • Gatazken kudeaketa
    • Erakundearekiko konpromisoa

    LIDERGORAKO KONPETENTZIA

    • Berrikuntza
    • Baliabideen kudeaketa
    • Pertsonen garapena eta harremanak
    • Ikuspegi estrategikoa

    OINARRIZKO TITULAZIOA


    • HIZKUNTZAK: Euskara C1 maila
    • IKT EZAGUTZAK: A2
  • Zerbitzu arduraduna

    Zuzendari nagusiaren ardurapean zerbitzu arloko ardura du, hala nola, garraio-, jantoki- eta txoko-zerbitzuena, eta garbitasunarena.

    • HAUTAKETA ETA IRAUPENA:
    • HARREMAN ORGANIKOA: Zuzendari nagusia
    • HARREMAN FUNTZIONALA: Zuzendari nagusia

    FUNTZIOAK


    • Ikastolako zerbitzuetako langileen ardura eta koordinazioa eramatea.
    • Jantokia erabiliko duten ikasleen zerrenda ikasturte oro osatzea eta eguneratua edukitzea.
    • Jantokiko erreziboez arduratzea.
    • Ohiko jangela erabiltzaile ez direnen eskaerak kudeatzea.
    • Garraioa erabiliko duten ikasleen zerrenda ikasturte oro osatzea eta eguneratua edukitzea.
    • Garraioko erreziboez arduratzea.
    • Ohiko garraio erabiltzaile ez direnen eskaerak kudeatzea.
    • Garbitasuneko langileen lan eta leku banaketaz arduratzea.
    • Zerbitzu osagarriak kudeatzea: zerrendak, erreziboak eta ohiko erabiltzaile ez direnen eskaerak.
    • Bere arloko hornidura eta instalazioez arduratzea.
    • Bere arloko erreklamazioez arduratzea.
    • Zerbitzuetako aurrekontuaren kudeaketa eta jarraipena gauzatzea.
    • Administrazio-idazkaritza bulegoko lanak gauzatzea.
    • Kontabilitateaz arduratzea.
    • Langile berriari Inikan dagokion lantaldea, gela edo/eta ikasleak esleitzea.
    • Idazkaritza pedagogikoaz eta egitura akademikoaz arduratzea (Inika bidezko ikasle berriak kudeatzea, Inika bidezko ebaluazio txostenak elikatzea eta argitaratzea, ikasleen irteera eta/edo material gastuak kudeatzea…).

    Oharra: Deskribatutako eginkizunak karguaren adierazgarriak dira, ez dira karguari dagozkion betebehar guztien deskribapen xehetzat hartu behar.


    KONPETENTZIAK


    OROKORRAK

    • Talde lana
    • Gatazken kudeaketa
    • Erakundearekiko konpromisoa

    LIDERGORAKO KONPETENTZIA

    • Berrikuntza
    • Baliabideen kudeaketa
    • Pertsonen garapena eta harremanak
    • Ikuspegi estrategikoa

    OINARRIZKO TITULAZIOA


    • HIZKUNTZAK: Euskara C1 maila
  • Komunikazio arduraduna

    Zuzendari nagusiaren ardurapean komunikazio arloko ardura du.

    • HAUTAKETA ETA IRAUPENA:
    • HARREMAN ORGANIKOA: Zuzendari nagusia
    • HARREMAN FUNTZIONALA: Zuzendari nagusia

    FUNTZIOAK


    • Ikastolaren marka-estrategiaren jarraipena egitea, hura osatu eta optimizatzeko proposamenak egitea eta azken horiek exekutatzea.
    • Komunikazio-planak eta -kanpainak egin, zuzendu eta exekutatzea.
    • Komunikazio-agenda eta krisi-egoerak kudeatzea.
    • Ikastolaren eguneroko komunikazio-beharrez arduratu eta horiek hobetzea.
    • 2.0 komunikazio-plana eguneratu, doitu eta exekutatzea.
    • Sare sozialak kudeatzea: monitorizazioa, kurazioa eta eduki sortzea.
    • Ikastolaren uneko beharrei erantzutea: kanpainak, urtekaria, ekimen jakinak…
    • Komunikabideekin lan egitea: prentsa oharrak, prentsaurrekoak, publizitatea, eta gainerako kontuetarako harremanak eta kudeaketa (ale eta formatu bereziak, gosariak, bilkurak…).
    • Komunikazio-enpresekin lana antolatzea eta zuzentzea: aurrekontuak eskatzea, irizpideak ematea eta abar.
    • Komunikazio arloari dagokion aurrekontuaren kudeaketa eta jarraipena gauzatzea.

    Oharra: Deskribatutako eginkizunak karguaren adierazgarriak dira, ez dira karguari dagozkion betebehar guztien deskribapen xehetzat hartu behar.


    KONPETENTZIAK


    OROKORRAK

    • Talde lana
    • Gatazken kudeaketa
    • Erakundearekiko konpromisoa

    LIDERGORAKO KONPETENTZIA

    • Berrikuntza
    • Baliabideen kudeaketa
    • Pertsonen garapena eta harremanak
    • Ikuspegi estrategikoa

    OINARRIZKO TITULAZIOA


    • HIZKUNTZAK: Euskara C1 maila
  • IKT arduraduna

    Ikastolako informatika azpiegitura orokorraren kudeaketaz eta ikasgeletako azpiegiturarenaz, eta ikasle eta irakasleen dispositiboen intzidentziez eta kontrolaz arduratu. Software berriak, egituran aldaketak eta saileko berrikuntzak, eta erabaki estrategikoak hartu eta diseinatzea.

    Ikastolako IKT mintegian parte hartze aktibo eta eraginkorra du, zuzendaritzarekin harreman estua izanik.

    • HAUTAKETA ETA IRAUPENA:
    • HARREMAN ORGANIKOA: Zuzendari nagusia
    • HARREMAN FUNTZIONALA: Zuzendari nagusia; zuzendari pedagogikoa

    FUNTZIOAK


    • Dispositiboen konponketa kudeatzea.
    • Zerbitzari, sare eta sistemak kudeatzea.
    • Inikaren funtzionamendu orokorra kudeatzea (lizentziak, erabiltzaileen sinkronizazioa, ebaluazio txostenen egituraketa…).
    • Softwareei ahalik eta etekin handiena ateratzea.
    • IKTak hezkuntzan aplikatzea (etapa desberdinetako ikasleen ordenagailuak prestatzea, ikasleen profil digitalak sortzea, ikasleek behar dituzten aplikazioak eskatu eta instalatzea, langileen ordenagailuak prestatzea, matxurak kudeatzea, behar pedagogikoei erantzuteko sistema / plataforma / aplikazio digitalak proposatzea).
    • IKT sailaren ardura eta erabaki estrategikoak hartzea.
    • IKT mintegia dinamizatzea.
    • Ikastolako IKT lantaldeetako arduradun eta kanpokoetan Ikastolaren ordezkari izatea.
    • IKTekin hartu-eman zuzena duten hornitzaileak kudeatzea, aukeratzea eta harremana izatea.
    • IKT alorrari loturiko formakuntzak antolatzea guraso, ikasle eta langileentzat.
    • Ikastolaren komunitateari argibideak eta babesa ematea IKTetan sortzen diren kezka eta berrikuntzen aurrean.
    • IKT arloari dagokion aurrekontua kudeatu eta jarraipena gauzatzea.

    Oharra: Deskribatutako eginkizunak karguaren adierazgarriak dira, ez dira karguari dagozkion betebehar guztien deskribapen xehetzat hartu behar.


    KONPETENTZIAK


    OROKORRAK

    • Talde lana
    • Gatazken kudeaketa
    • Erakundearekiko konpromisoa

    LIDERGORAKO KONPETENTZIA

    • Berrikuntza
    • Baliabideen kudeaketa
    • Pertsonen garapena eta harremanak
    • Ikuspegi estrategikoa

    OINARRIZKO TITULAZIOA


    • HIZKUNTZAK: Euskara C1 maila
  • Pertsonen kudeaketako arduraduna

    Pertsonen kudeaketa eta garapenaren arduraduna da eta erakundearen kultura sustatzea, plangintza, lan-harremanak, lan-administrazioa, hautaketa prozesuak, formakuntza, langileen garapena, lidergoa, talde-lana, motibazio-bideak, osasun laborala eta langilearen ongizatea dira postu honen helburu orokorrak.

    • HAUTAKETA ETA IRAUPENA:
    • HARREMAN ORGANIKOA: Zuzendari Nagusia
    • HARREMAN FUNTZIONALA: Zuzendari Nagusia

    FUNTZIOAK


    • Lan-hitzarmeneko hainbat zeregin beregain hartzea eta administrarien, zuzendaritzaren eta kontratazio batzordeko langileen lan-karga arintzea, lan teknikoak gauzatuz. Besteak beste, kontratazio prozesua, plangintza, lanaldien erregistroa, baimenen kudeaketa eta arau hausteen prozesuak kudeatzea eta koordinatzea.
    • Ikastolak legediari jarraituz bete beharreko prozesuen koordinazio eta lan teknikoak gauzatzea: lan-arriskuen prebentzioa, datuen babeserako legedia, berdintasun plana eta sortu daitezkeen beste batzuk.
    • Pertsonen garapen profesional eta pertsonalari dagozkien lanez arduratzea: harrera plana, prestakuntza plana, garapenerako solasaldiak, aintzatespen plana…
    • Etapetako/sailetako edo horien arteko harremanak jarraitzea eta gatazken kudeaketan bidelagun izatea, laguntzea.
    • Beharrezkoa denean, etapetako/sailetako arduradunekin elkarlanean aritzea proiektuak aurrera ateratzeko.
    • Babes eta laguntza psikologikoa eskaintzea langileei.

    Oharra: Deskribatutako eginkizunak karguaren adierazgarriak dira, ez dira karguari dagozkion betebehar guztien deskribapen xehetzat hartu behar.


    KONPETENTZIAK


    OROKORRAK

    • Talde lana
    • Gatazken kudeaketa
    • Erakundearekiko konpromisoa

    LIDERGORAKO KONPETENTZIA

    • Berrikuntza
    • Baliabideen kudeaketa
    • Pertsonen garapena eta harremanak
    • Ikuspegi estrategikoa

    OINARRIZKO TITULAZIOA


    • HIZKUNTZAK: Euskara C1 maila

ZUZENDARITZA ZABALA


  • Berrikuntza arduraduna

    Berrikuntza arduradunaren eginkizun behinena irakaskuntza-praktiketan berrikuntza prozesuak sustatzea, dinamizatzea eta koordinatzeaz gain, horiei guztiei lotura ematea eta norabide koherente bakarrean jartzea izango da, Ikastolaren hezkuntza proiektuarekin eta horretatik eratorritako dokumentu estrategikoekin bat eginez.

    Lotura eta elkarlan estua izango ditu zuzendaritza taldearekin (bereziki, zuzendari pedagogikoarekin) eta etapetako berrikuntza erreferenteekin. Bestalde, Ikastolako bestelako berrikuntza proiektu edo ekimen desberdinetan inplikatutako irakasleekin elkarlanean arituko da.

    • HAUTAKETA ETA IRAUPENA:
    • HARREMAN ORGANIKOA: Etapako zuzendari Pedagogikoa
    • HARREMAN FUNTZIONALA: Zuzendari pedagogikoa

    FUNTZIOAK


    • Ikastolako Berrikuntza Ekintza Plana (IBEP) diseinatzea eta gauzatzea.
    • Hezkuntza berriztatzeko arloan, prestakuntza-planak diseinatzea eta gauzatzea.
    • Irakasleei aholkularitza ematea Ikastolan ezarri daitezkeen berrikuntza pedagogikoko proposamenetan, etapen barruan gaitasunak ezartzen lagunduz.
    • Etapa/ziklo/mintegiei aholkuak ematea curriculuma ezartzeko.
    • Kanpo agenteen (EHI, Hezkuntza Saila…) proposamenak aztertzea eta Ikastolan ezarpenerako irizpide pedagogikoarekin sortu, aholkatu eta laguntzea.
    • Ikastolan arrakasta izan duten irakaskuntza-praktikak hautematea, indartzea eta sozializatzea.
    • Hezkuntza berrikuntzako proiektuak koordinatzea; ebaluazioa, dinamizazioa, kontrastea, emaitzen proiekzioa eta txostenak egitea.
    • Berrikuntza taldea koordinatzea eta dinamizatzea.
    • Pedagogia Batzordearen bilerak koordinatzea eta dinamizatzea, zuzendari pedagogikoarekin elkarlanean.

    Oharra: Deskribatutako eginkizunak karguaren adierazgarriak dira, ez dira karguari dagozkion betebehar guztien deskribapen xehetzat hartu behar.


    KONPETENTZIAK


    OROKORRAK

    • Talde lana
    • Gatazken kudeaketa
    • Erakundearekiko konpromisoa

    LIDERGORAKO KONPETENTZIA

    • Berrikuntza
    • Baliabideen kudeaketa
    • Pertsonen garapena eta harremanak
    • Ikuspegi estrategikoa

    OINARRIZKO TITULAZIOA


    • HIZKUNTZAK: Euskara C1 maila
    • IKT EZAGUTZAK: A2
  • Etapako koordinatzailea eta albokoa

    Etapako zuzendaria izango da bere arduradun zuzena eta zikloko tutoreak eta irakasleak egongo dira bere ardurapean. Beraz, bere zikloaren funtzionamenduari dagokion alorrean arituko da eta zikloen arteko koordinazioa ere bermatuko du.

    • HAUTAKETA ETA IRAUPENA: Barne prozesuari lehentasuna emango zaio eta ezagutzen trantsizioa bermatzeko errelebo sistema hobetsiko da. Langileak bere burua aurkezteko aukera izango du edo/eta etapako zuzendaritza taldeak proposamena egingo dio langileari. Ondoren, zuzendaritza taldeak onetsiko du izendapena. Ez da epe jakinik finkatuko arduraren betekizunerako.
    • HARREMAN ORGANIKOA: Etapako zuzendari pedagogikoa
    • HARREMAN FUNTZIONALA: Etapako zuzendari pedagogikoa

    FUNTZIOAK


    • Etapako zuzendaritza taldeko partaide izatea. Etapa bereko zikloen arteko koordinazio lan sistematiko eta iraunkorra burutzea eta beste etapekiko koordinazioan ere parte hartzea, premien arabera.
    • Hezkuntza Batzordean parte hartzea (aukerakoa). Etapa bakoitzaren premien eta antolaketaren arabera gauzatuko da parte-hartze hori.
    • Ikasle ordezkarien bileretan parte hartzea (DBHn).
    • Ikastolako kudeaketa planak eta memoria-adierazpenak bere ziklorako izango duen diseinuan eta aplikazioan parte hartzea, bereziki eskola jarduera arautu eta osagarriei dagokienean.
    • Zikloko tutoreen bilerak zuzendu eta dinamizatzea.
    • Etapako zuzendaritza taldean, eskola jarduera arautuen nahiz osagarrien garapenaz arduratzea. Horretarako, ikas-irakaskuntza prozesuen ildo nagusien oinarrizko jarraipena egitea.
    • Komunikazioaren alorrean, harreman sistematikoak izatea zuzendaritzarekin, HPB eta orientazio zerbitzuetako arduradunekin eta tutoreekin. Horrez gain, premien eta testuinguruen araberako harremanak lantzea irakasleekin, ikasleekin eta gurasoekin.
    • Etapako Jarraipen Batzordeko kide izatea.
    • Elkarbizitza eta diziplina alorrean bere zikloan gertatzen diren arazoen eta gatazka egoeren informazio zuzena jasotzea tutorearen bidez eta bere esku-hartzea kasu bakoitzaren ezaugarrien eta bilakaeraren arabera gauzatzea.
    • Diziplina neurriak aplikatu behar direnean, erabaki prozesuetan parte hartzea.
    • Etapako zuzendaritza taldean, ziklorako baliabideen kudeaketan parte hartzea: giza baliabideak (ordezkapenak, zaintzak, eguneroko intzidentzien kudeaketa…); irakasleen prestakuntza (Ikastolaren prestakuntza planaren testuinguruan, bere zikloko premien detekzioa eta jardueren proposamenak egitea); baliabide funtzionalak (zikloko egutegi-ordutegien antolaketan parte hartu); baliabide materialak (ziklorako beharrezkoak diren baliabide pedagogikoen hornidura eta erabilpenaren jarraipena egitea); erositako materialen eta irteeren gastuen (fakturen) kudeaketa, bulegoarekin elkarlanean; ziklo eta etapako mantenuko premiak aztertu eta hobekuntzarako proposamenak egitea.
    • Aurreko puntuarekin lotura estuan, Ikastolako eguneroko bizitzan sortzen diren hainbat lan burutzeko ardura banaketa antolatzea zikloko irakasleen artean.

    Oharra: Deskribatutako eginkizunak karguaren adierazgarriak dira, ez dira karguari dagozkion betebehar guztien deskribapen xehetzat hartu behar.


    KONPETENTZIAK


    OROKORRAK

    • Talde lana
    • Gatazken kudeaketa
    • Erakundearekiko konpromisoa

    LIDERGORAKO KONPETENTZIA

    • Berrikuntza
    • Baliabideen kudeaketa
    • Pertsonen garapena eta harremanak
    • Ikuspegi estrategikoa

    OINARRIZKO TITULAZIOA


    • HIZKUNTZAK: Euskara C1 maila
    • IKT EZAGUTZAK: A2
  • Administrazio burua

    Zuzendari nagusiaren ardurapean administrazio arloetako ardura du.

    • HAUTAKETA ETA IRAUPENA:
    • HARREMAN ORGANIKOA: Zuzendari Nagusia
    • HARREMAN FUNTZIONALA: Zuzendari Nagusia

    FUNTZIOAK


    • Arlo honetako dokumentu burokratikoak kudeatzea.
    • Artezkaritza Kontseiluaren orientabideen eta zuzendariaren esanetara administrazioaren ardura eramatea.
    • Kobrantza eta ordainketak egitea eta erreziboen itzulketak kontrolatu eta eguneratzea.
    • Finkatutako Kontabilitate Egitasmo Orokorraren eragiketa kontable guztiak burutu eta artxibatzea.
    • Zuzendari nagusiak eta beste zuzendariek behar dituzten soporte administratiboak eskaintzea.
    • Hezkuntza komunitateko edozein kide laguntzeko prest egotea, bere laneko gaietan.
    • Arlo laborala kudeatzea; lan-kontratuak, langileen altak eta bajak, nomina eta aseguru sozialak, zergak eta beste zenbait eginkizun ekonomiko eta administratiboei erantzutea.
    • Artezkaritza Kontseiluaren delegazioz eta zuzendariaren ardurapean kutxa eta bankuekin harremanak izatea.
    • Dokumentu eta legediaren artxiboa osatzea eta eguneratuta edukitzea.
    • Orereta Ikastolako dokumentuen artxiboa gordetzea: estatutuak, barne araudiak, memoriak, aktak, izkribuak…
    • Telefono deiak hartzea.
    • Langileen alta/bajak kudeatzea Inikan.

    Oharra: Deskribatutako eginkizunak karguaren adierazgarriak dira, ez dira karguari dagozkion betebehar guztien deskribapen xehetzat hartu behar.


    KONPETENTZIAK


    OROKORRAK

    • Talde lana
    • Gatazken kudeaketa
    • Erakundearekiko konpromisoa

    OINARRIZKO TITULAZIOA


    • HIZKUNTZAK: Euskara C1 maila
  • Mantenu arduraduna

    Ikastolak eguneroko jarduera egokia izan dezan, eraikinen eta baliabideen (instalakuntzak, kanpoko hornitzaileekin harremanak…) egoera egokia bermatzea.

    • HAUTAKETA ETA IRAUPENA:
    • HARREMAN ORGANIKOA: Zuzendari nagusia
    • HARREMAN FUNTZIONALA: Zuzendari nagusia

    FUNTZIOAK


    • Instalakuntzen (argiteria, berogailuak, alarmak, ura, landa eremua…) egoeraren jarraipena egitea eta matxurarik balego, konpontzea edo ezinbestean konponketa kanpoko hornitzaileekin kudeatzea.
    • Mantenu zuzentzailea eta prebentziozko mantenua egitea.
    • Ikastola osatzen duten eraikinen arteko garraio lanak egitea.
    • Obrarik balego, hornitzaileei aurrekontuak eskatu eta lanen jarraipena egitea.
    • Lan-obrak daudenean, prebentzio legedia jarraitu eta betetzeaz arduratzea.
    • Osasun eta Segurtasun Batzordeko kide izatea.
    • Nahiz mantenu zuzengarrian, nahiz prebentziozkoan, beharrezkoa denean, udaletxearekin harremana egitea.
    • Eraginkortasun energetikoa sustatu, horretarako ekintzak aztertu eta gauzatzea.
    • Ikastolak antolatzen dituen ekitaldietarako azpiegiturak prestatzea.
    • Irakasle edo beste langileen eguneroko jarduerarako beharrei erantzutea.
    • Beharra izanez gero, atezain lana egitea.
    • Mantenuko arloari dagokion aurrekontua kudeatu eta jarraipena egitea.

    Oharra: Deskribatutako eginkizunak karguaren adierazgarriak dira, ez dira karguari dagozkion betebehar guztien deskribapen xehetzat hartu behar.


    KONPETENTZIAK


    OROKORRAK

    • Talde lana
    • Gatazken kudeaketa
    • Erakundearekiko konpromisoa

    LIDERGORAKO KONPETENTZIA

    • Berrikuntza
    • Baliabideen kudeaketa
    • Pertsonen garapena eta harremanak
    • Ikuspegi estrategikoa

    OINARRIZKO TITULAZIOA


    • OINARRIZKO TITULAZIOA:Lanbide heziketako teknikari espezialista
    • HIZKUNTZAK: Euskara C1 maila
  • Eskolaz kanpoko ekintzen arduraduna

    Eskolaz kanpoko jardueren koordinatzailearen funtzio nagusia eskolaz kanpoko jardueren hiru programen (eskola kirola, eskolaz kanpoko jarduerak eta eskola-opor garaiko egonaldiak) antolaketa, koordinazioa eta jarraipena egitea izango da.

    • HAUTAKETA ETA IRAUPENA:
    • HARREMAN ORGANIKOA: Zuzendari nagusia
    • HARREMAN FUNTZIONALA: Zuzendari nagusia

    FUNTZIOAK


    • Eskolaz kanpoko ekintzetako altak eta bajak kudeatzea.
    • Ikasleen jarraipena egitea, tutore eta gurasoekin batera.
    • Eskola kiroleko lantaldeak kudeatzea.
    • Larunbatetako jardunalddiak prestatu eta koordinatzea.
    • Eskolaz kanpoko ekintzak koordinatzea.
    • Guraso bilerak prestatzea.
    • Elkarteekin hitzarmenak kudeatzea.
    • Urdaburuko irteerak koordinatzea.
    • Eragileen informazioa zabaltzea.
    • Eskola-oporretako egonaldiak koordinatzea.
    • Koordinazio bilerak egitea: zuzendari nagusiarekin, komunikazio arduradunarekin, zerbitzuetako arduradunarekin
    • Oarsoaldeko Eskola Kiroleko Mahaian parte hartzea.
    • Gipuzkoako Eskola Kiroleko Kontseiluan parte hartzea.
    • Egunerokotasunean sortzen diren lanei erantzutea.
    • Eskola Kirola arloari dagokion aurrekontua kudeatu eta jarraipena egitea.
    • Eskola-oporretako egonaldien arloari dagokion aurrekontua kudeatu eta jarraipena egitea.

    Oharra: Deskribatutako eginkizunak karguaren adierazgarriak dira, ez dira karguari dagozkion betebehar guztien deskribapen xehetzat hartu behar.


    KONPETENTZIAK


    OROKORRAK

    • Talde lana
    • Gatazken kudeaketa
    • Erakundearekiko konpromisoa

    LIDERGORAKO KONPETENTZIA

    • Berrikuntza
    • Baliabideen kudeaketa
    • Pertsonen garapena eta harremanak
    • Ikuspegi estrategikoa

    OINARRIZKO TITULAZIOA


    • HIZKUNTZAK: Euskara C1 maila
  • Ekimenen arduraduna


    EZAUGARRI PERTSONAL NAGUSIAK


    • Harremanetarako ahalmena eta talde lanean aritzeko gogoa.
    • Helburuak lortzeko grina.
    • Sormen-ahalmena eta ideiak proposatzeko gaitasuna.
    • Ikuspegi kritikoa eta pertsona izaeraduna.
    • Ikastolako batzorde ezberdinekin zuzenean lan egiteko gaitasuna.

    EZAUGARRI TEKNIKO NAHIZ PROFESIONALAK


    • EGA edo baliokidea
    • Ofimatika menderatzea

    ZEREGINAK (BESTEAK BESTE)


    • Ikastolak antolatzen dituen ekimenez arduratzea (ekimenen zerrenda, beherago).
    • Ekimenak antolatzeko baimenak kudeatzea (udaletxea…).
    • Ekimenetan parte hartuko duten beste eragileekin harreman egokia izan eta egin beharrekoak egitea.
    • Ekimenetan parte hartuko duten guraso edo lankideekin koordinazio egokia izatea.
    • Ekimenen egoera eta bilakaeraren berri ematea zuzendaritza taldeari.
    • Komunikazio arduradunarekin gertuko harremana izatea, komunikazio eraginkorra lortzeko Ikastolako komunitate osoan.
    • Ekimenei lotutako urteko plangintza garatzea.
    • Ekimenei lotutako dirulaguntzen kudeaketaz arduratzea.
    • Helburu garrantzitsuetako bat izango da, langile eta gurasoen parte-hartze eta motibazioa bultzatzea.

    EKIMENEN ZERRENDA


    EGUN BAKARREKO EKIMENAK

    • Ikasturteari ongietorri jaia
    • Gau Beltza
    • Euskararen Eguna
    • Olentzero eta Mari Domingiren kalejira
    • Hezkuntza Astea/Eguna
    • MoreretaON
    • Bizikidetza Eguna
    • Milimetroak
    • Ikastolaren Eguna
    • Sorgingarra
    • Erriola konpartsa
    • Erriola Eguna

    EPE LUZEAGOKO EKIMENAK

    • Mari Domingiren Errepublika Magikoa. Egitekoen artean:
      • Urteko plangintza
      • Artistekin eta erakundeekin harremana eta negoziazioa
      • Sarrera eta deboluzioen kudeaketa
      • Emailaren jarraipena
      • Asteburuetako presentzia, arazoak konpontzeko edo bestelako beharrak bideratzeko
    • Esmalteriako Ostiralak
    • Zubiak Eraikiz

    BESTE EKIMENAK

    • Errigorako kanpainen kudeaketa

IRAKASLEGOA, BERRIKUNTZA, ORIENTAZIO-AHOLKULARITZA ETA HEZKUNTZA PREMIA BEREZIA


  • Irakaslea

    • HAUTAKETA ETA IRAUPENA:
    • HARREMAN ORGANIKOA: Etapako zuzendari pedagogikoa.
    • HARREMAN FUNTZIONALA: Etapako zuzendari pedagogikoa.

    FUNTZIOAK


    • Ikastolako hezkuntza eta curriculum proiektuetan modu eraginkorrean parte hartzea eta geletako errealitatera egokitzea, hari dagozkion ikas-irakaskuntza programazioak prestatuz, egokituz eta hobetuz.
    • Ikaslearen garapena eta gaitasunak eragitea, irakaskuntzako jardueren bidez.
    • Programazioak garai jakinetarako prestatzea eta ebaluatzea, etapa nahiz zikloko irakasleekin alderatuz eta koordinatuz.
    • Bere ardurapean dagoen ikasle bakoitzaren nortasun eta emozio ezaugarrien nahiz ezaugarri akademikoen ahalik eta ezagutza sakonena bereganatzea, aurreko tutore eta beste irakasleen informazioa erabiliz, ikasleari hezkuntza integrala eskaini asmoz.
    • Ikasleen integrazioa erraztea, eskolatze lasaia eta jarrera parte-hartzailea bultzatzea, bai bere taldean bai Ikastolako eguneroko bizitzan ere.
    • Tutoreak bere gain daukan ikasleaz eskatzen dion informazioa ematea, eta hala behar izanez gero, gurasoekin ere elkarrizketak egitea.
    • Ebaluazio saio egunetarako ikasleen txostenak garaiz prestatzea.
    • Ikasle bakoitzarekin arazo, jokabide, kezka, portaera eta lan errendimenduaz hitz egin eta baloratzea.
    • Lan ohituren hutsunea nabarmena denean zein diziplina kasu larrietan, arazoa konponbidean jartzea.
    • Ikasleen klaseetako asistentzia zehatz-mehatz kontrolatzea, eta tutoreak informatzea.
    • Klaustro, etapa eta ziklo bileretan parte hartzea.
    • Ikasgeletan hezkidetza sustatzea (materialak egokitzea, ahozkotasunean hizkuntzaren erabilera ez sexista egitea, tratu berdintasuna ematea, genero estereotipo eta rolen erreprodukzioa ekiditea…).
    • Zuzendariak eskatzen dizkion eginkizunetan laguntza eskaintzea, zuzendaritzaren kolaboratzaile izatea bere arloetan.

    Oharra: Deskribatutako eginkizunak karguaren adierazgarriak dira, ez dira karguari dagozkion betebehar guztien deskribapen xehetzat hartu behar.


    KONPETENTZIAK


    OROKORRAK

    • Talde lana
    • Gatazken kudeaketa
    • Erakundearekiko konpromisoa

    OINARRIZKO TITULAZIOA


    • HIZKUNTZAK: Euskara C1 maila
    • IKT EZAGUTZAK: A2
  • Irakasle tutorea

    • HAUTAKETA ETA IRAUPENA:
    • HARREMAN ORGANIKOA: Etapako zuzendari pedagogikoa
    • HARREMAN FUNTZIONALA: Etapako zuzendari pedagogikoa

    FUNTZIOAK


    • Ikasleen ikasketak orientatu eta gidatzea.
    • Irakasle edo tutore taldeak landutako tutoretzako planak garatzea.
    • Bere ardurapean dauden eta premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko curriculum egokitzapenak eta heziketa-lan bereziak koordinatzea, heziketa bereziko irakasleen laguntzaz.
    • Ikasleei taldean eta eskola bizitzaren osotasunean integratzen laguntzea eta ikasle horiengan parte hartzeko gogoa piztea.
    • Bere etapako tutore eta irakasleekin koordinatzea.
    • Ikasle eta irakasleen arteko harremanak hobetzeko eta arazoak konpontzeko bitartekari izatea.
    • Bere ardurapean dagoen taldeko ebaluazio-prozesua koordinatzea eta, gainerako irakasleen informazioa bilduz, bere ikasleen promozioa erabakitzea.
    • Ikasturte hasieran ikastaldeko ikasleen gurasoekin biltzea ikasturteko planifikazioaren berri emateko. Era berean, ikasturte amaieran berriz biltzea urteko balantzearen berri emateko.
    • Urtean bitan ikasleen hezkuntza prozesuaz gurasoak informatzea. Horrez gain, tutoreak zein gurasoek beharrezkoa ikusten duten guztietan harremanetan jartzea.
    • Arazoak aurreikus daitezkeenean edota gertatu direnean, gurasoekin elkarrizketatzea (hitz egitea), konponbidea jarriz.
    • Zuzendariak eskatzen dizkion eginkizunetan laguntza eskaintzea, zuzendaritzaren kolaboratzaile izatea bere arloetan.
    • Ikasleen informeak egitea.

    Oharra: Deskribatutako eginkizunak karguaren adierazgarriak dira, ez dira karguari dagozkion betebehar guztien deskribapen xehetzat hartu behar.


    KONPETENTZIAK


    OROKORRAK

    • Talde lana
    • Gatazken kudeaketa
    • Erakundearekiko konpromisoa

    OINARRIZKO TITULAZIOA


    • HIZKUNTZAK: Euskara C1 maila
    • IKT EZAGUTZAK: A2
  • Aholkularia

    • HAUTAKETA ETA IRAUPENA:
    • HARREMAN ORGANIKOA: Etapako zuzendari pedagogikoa
    • HARREMAN FUNTZIONALA: Zuzendari pedagogikoa

    FUNTZIOAK


    • Tutoreari ikasteko zailtasun espezifikoak eta arrakasta izateko estrategiak identifikatzen laguntzea.
    • Irakasle tutoreei aholkularitza ematea eta haiekin lankidetzan aritzea, curriculum-egokitzapen indibidualak eta norbanako jarduera planak prestatzeko eta garatzeko.
    • Ikasgelan, tutorearekin batera, era koordinatuan esku hartzea; taldean, bi profesional edo taldekatze malguen egitura batean irakasle bat gehiago balitz bezala, jardunez une jakin batean.
    • Irakasle tutoreei aholkularitza ematea eta lankidetzan aritzea etengabeko ebaluazioan, hala gizabanakoaren ebaluazioan nola hezkuntza-testuinguruarenean.
    • Hezkuntza-laguntza berariazko premiak dituzten ikasleekin banaka esku hartzea, ingurune arrunt partekatuetan edo espezifikoetan.
    • Tutore-ekintzari buruzko berrikuntza- eta prestakuntza-programak eta aniztasunaren zein hezkuntza-laguntza berariazko premien arreta sustatzea eta koordinatzea.
    • Tutorearekin batera, ikasleen hezkuntza premiak identifikatu eta horiei erantzuteko neurri metodologikoak zehaztu eta martxan jartzea.
    • Hezkuntza Sailak eta bestelako erakundeek martxan jartzen dituzten berrikuntza eta prestakuntzako programak bultzatu eta koordinatzea.
    • Kanpo agenteekin koordinazioa bultzatu eta koordinatzea.
    • Aniztasunari erantzuteko baliabideen antolaketa (ordutegiak, irteerak, jangela…) proposatzea.

    Oharra: Deskribatutako eginkizunak karguaren adierazgarriak dira, ez dira karguari dagozkion betebehar guztien deskribapen xehetzat hartu behar.


    KONPETENTZIAK


    OROKORRAK

    • Talde lana
    • Gatazken kudeaketa
    • Erakundearekiko konpromisoa

    LIDERGORAKO KONPETENTZIA

    • Berrikuntza
    • Baliabideen kudeaketa
    • Pertsonen garapena eta harremanak
    • Ikuspegi estrategikoa

    OINARRIZKO TITULAZIOA


    • OINARRIZKO TITULAZIOA: Irakaslea-heziketa berezia, irakaslea-pedagogia terapeutikoa, lehen hezkuntzako gradua-hezkuntza berezia
    • HIZKUNTZAK: Euskara C1 maila
    • IKT EZAGUTZAK: A2
  • Orientatzailea

    • HAUTAKETA ETA IRAUPENA:
    • HARREMAN ORGANIKOA: Etapako zuzendari pedagogikoa
    • HARREMAN FUNTZIONALA: Zuzendari pedagogikoa

    FUNTZIOAK


    • Tutoreari ikasteko zailtasun espezifikoak eta arrakasta izateko estrategiak identifikatzen laguntzea.
    • Irakasle tutoreei aholkularitza ematea eta haiekin lankidetzan aritzea curriculum-egokitzapen indibidualak eta norbanako jarduera planak prestatzeko eta garatzeko.
    • Ikasgelan tutorearekin batera era koordinatuan esku hartzea, taldean bi profesional edo taldekatze malguen egitura batean irakasle bat gehiago balitz bezala, jardunez une jakinetan.
    • Irakasle tutoreei aholkularitza ematea eta lankidetzan aritzea etengabeko ebaluazioan, hala gizabanakoaren ebaluazioan, nola hezkuntza-testuinguruarenean.
    • Hezkuntza-laguntza berariazko premiak dituzten ikasleekin banaka esku hartzea, ingurune arrunt partekatuetan edo espezifikoetan.
    • Tutore-ekintzari buruzko berrikuntza- eta prestakuntza-programak eta aniztasunaren zein hezkuntza-laguntza berariazko premien arreta sustatu eta koordinatzea.
    • Tutorearekin batera, ikasleen hezkuntza premiak identifikatu eta horiei erantzuteko neurri metodologikoak zehaztu eta martxan jartzea.
    • Hezkuntza Sailak eta bestelako erakundeek martxan jartzen dituzten berrikuntza eta prestakuntzako programak bultzatu eta koordinatzea.
    • Kanpo agenteekin koordinazioa bultzatu eta koordinatzea.
    • Ikastolako ikasleentzat orientazio profesionaleko programa prestatzea, ibilbideak eta etorkizun profesionala aukeratzeko garaian berdintasuna sustatuz, eta programa hori garatzeaz eta ebaluatzeaz arduratzea.
    • Aniztasunari erantzuteko baliabideen antolaketa (ordutegiak, irteerak, jangela…) proposatzea.

    Oharra: Deskribatutako eginkizunak karguaren adierazgarriak dira, ez dira karguari dagozkion betebehar guztien deskribapen xehetzat hartu behar.


    KONPETENTZIAK


    OROKORRAK

    • Talde lana
    • Gatazken kudeaketa
    • Erakundearekiko konpromisoa

    LIDERGORAKO KONPETENTZIA

    • Berrikuntza
    • Baliabideen kudeaketa
    • Pertsonen garapena eta harremanak
    • Ikuspegi estrategikoa

    OINARRIZKO TITULAZIOA


    • HIZKUNTZAK: Euskara C1 maila
    • IKT EZAGUTZAK: A2
  • Pedagogia terapeutikoko irakaslea

    Premia bereziak dituzten ikasleei laguntza ematen dieten irakasleak dira.

    • HAUTAKETA ETA IRAUPENA:
    • HARREMAN ORGANIKOA: Etapako zuzendari pedagogikoa
    • HARREMAN FUNTZIONALA: Aholkularia edo orientatzailea

    FUNTZIOAK


    • Hezkuntza laguntza berariazko premiak dituzten ikasleei laguntzea (Hezkuntza Saileko zerrenda jarraituz), banan-banan edo talde txikietan, ohiko ikasgelan edo laguntzakoan, curriculum egokituetako edo banakako lan-planetako gaiak lantzeko.
    • Tutore, orientatzaile/aholkulari eta talde multi-profesionalarekin batera lan egitea, premia bereziak dituzten ikasleen curriculumaren balorazioa egiteko.
    • Beharko balitz, orientatzaile/aholkulari eta tutorearekin batera berariazko premiak dituzten ikasleen banakako curriculum egokitzapenak egin eta garatzea, eta horien ikas-materialak sortzea.
    • Premia bereziak dituzten ikasleen familien eta tutorearen arteko harremanetan parte hartzea eta laguntzea.
    • Tutore eta orientatzaile/aholkulariarekin batera, gelako aniztasunari arreta ematen laguntzea, premia bereziak dituzten ikasleen lehentasuna errespetatuz.
    • Zuzendariak eta orientatzaileak/aholkulariak eskatzen dizkion eginkizunetan laguntza eskaintzea.

    Oharra: Deskribatutako eginkizunak karguaren adierazgarriak dira, ez dira karguari dagozkion betebehar guztien deskribapen xehetzat hartu behar.


    KONPETENTZIAK


    OROKORRAK

    • Talde lana
    • Gatazken kudeaketa
    • Erakundearekiko konpromisoa

    OINARRIZKO TITULAZIOA


    • LHko PT irakaslea: Lehen hezkuntzan gradua (edo maisu-maistra) pedagogia terapeutikoan, entzumenean eta hizkuntza edo hezkuntza berezian aipamenarekin.
    • DBHko PT irakaslea: Lizentziatura edo hezkuntza berezian aipamena duten graduak, filosofian eta letretan, psikologian, pedagogian, filologian edo psikopedagogian lizentziatuak izan daitezkeenak; gainera, bigarren hezkuntzako masterra izan behar dute, eta ikas-espedientean, premia berezietan 24 kreditu dituztenak.
    • HIZKUNTZAK: Euskara C1 maila
    • IKT EZAGUTZAK: A2
  • Hezkuntza laguntzaile espezialista

    Hezkuntza laguntzako espezialistek autonomiari eta irisgarritasunari lotutako lanak egiten dituzte hezkuntza premia berezietako ikasleekin, eta beren trebakuntza profesionala hezkuntzan (ez irakasle gisa) erakusten dute.

    • HAUTAKETA ETA IRAUPENA:
    • HARREMAN ORGANIKOA: Etapako zuzendari pedagogikoa
    • HARREMAN FUNTZIONALA: Aholkularia edo orientatzailea

    FUNTZIOAK


    • Autonomiari eta irisgarritasunari lotutako jarduera-planak egitea, aplikatzea eta horien jarraipena egiteko prozesuetan irakasle tutorearekin parte hartzea, behar duten hezkuntza premia berezietako ikasleentzat.
    • Egokitzapen-trebetasunak egitea, aplikatzea eta horien jarraipena egiteko prozesuetan parte hartzea, hori behar duten hezkuntza premia berezietako ikasleentzat. Egokitzapen-trebetasun horiek puntu hauei buruzkoak izango dira: zainketa pertsonala (garbiketa, garbiketa pertsonala, janztea…); portaera eta komunikazioa; mugitzeko trebetasunak; norberak bere burua zuzentzea; erkidegoa erabiltzea; osasuna eta segurtasuna.
    • Ikastetxeko gainontzeko pertsonalarekin era aktiboan parte hartzea jolasaldi eta atsedenaldietan hezkuntza premia berezietako ikasleei arreta eman eta zaintzeko orduan, gainontzeko ikasleekin harremanak izan ditzaten erraztasunak emanez.
    • Laguntza- eta aholkularitza-profesionalekin (logopeda, fisioterapeuta, irakasle espezializatuak, hezkuntza premia berezietarako aholkulariak…) parte hartzea hezkuntza premia berezietako ikasleekin egin behar diren jardueretan, haien presentzia beharrezkoa baldin bada.
    • Laguntza-profesional osagarriekin (logopedak, fisioterapeutak, IBTko irakasleak, okupaziozko terapeutak…) lankidetzan jardutea hezkuntza premia berezietako ikasleek curriculumera iristeko behar dituzten altzari, material eta laguntza teknikoak egokitu eta erabiltzeko orduan.
    • Behar duten ikasleei laguntzea, eskola-jarduerak gauzatzeko egin beharreko joan-etorrietan.
    • Istripuen prebentziorako eta lehen laguntza emateko teknikak aplikatzea, ezarritako protokolo eta jarduteko ildoen arabera.
    • Dagozkien gaiei buruzko txosten teknikoak, besteak beste autonomia eta irisgarritasuna garatzeko programak, egitea.

    Oharra: Deskribatutako eginkizunak karguaren adierazgarriak dira, ez dira karguari dagozkion betebehar guztien deskribapen xehetzat hartu behar.


    KONPETENTZIAK


    OROKORRAK

    • Talde lana
    • Gatazken kudeaketa
    • Erakundearekiko konpromisoa

    OINARRIZKO TITULAZIOA


    • OINARRIZKO TITULAZIOA: Gizarte integrazioa goi mailako teknikaria, haur hezkuntzako goi mailako teknikaria
    • HIZKUNTZAK: Euskara C1 maila
    • IKT EZAGUTZAK: A2
  • Berrikuntza erreferentea

    Dagokion etapan, irakaskuntza-praktiketan berrikuntza prozesuak sustatzea, dinamizatzea eta koordinatzea, Ikastolaren hezkuntza proiektuarekin eta horretatik eratorritako dokumentu estrategikoekin bat eginez.

    • HAUTAKETA ETA IRAUPENA:
    • HARREMAN ORGANIKOA: Etapako zuzendari pedagogikoa
    • HARREMAN FUNTZIONALA: Berrikuntza arduraduna

    FUNTZIOAK


    • Hezkuntza berriztatzeko arloan, etapako prestakuntza-planak proposatzea.
    • Irakasleei aholkularitza ematea etapan ezarri daitezkeen berrikuntza pedagogikoko proposamenetan.
    • Ziklo/mintegiei aholkuak ematea curriculuma ezartzeko.
    • Kanpo agenteen (EHI, Hezkuntza Saila…) proposamenekiko irizpide pedagogikoak sortu, aholkatu eta laguntzea.
    • Ikastolan arrakasta izan duten irakaskuntza-praktikak hautematea, indartzea eta sozializatzea.
    • Etapako zuzendaritza taldearekin koordinatzea, ziklo eta etaparen kudeaketarako eta plangintzarako proposamenak eta aholku pedagogikoak emateko.

    Oharra: Deskribatutako eginkizunak karguaren adierazgarriak dira, ez dira karguari dagozkion betebehar guztien deskribapen xehetzat hartu behar.


    KONPETENTZIAK


    OROKORRAK

    • Talde lana
    • Gatazken kudeaketa
    • Erakundearekiko konpromisoa

    OINARRIZKO TITULAZIOA


    • HIZKUNTZAK: Euskara C1 maila
    • IKT EZAGUTZAK: A2

ZERBITZUAK


  • Autobus edo jangelako hezitzailea

    Hezkuntza eta segurtasun irizpideak jarraituz, ikasleen garraio-, jangela- eta zaintza-zerbitzu egokia bermatzea da hezitzailearen ardura.

    • HAUTAKETA ETA IRAUPENA:
    • HARREMAN ORGANIKOA: Zerbitzu arduraduna
    • HARREMAN FUNTZIONALA: Zerbitzu arduraduna

    FUNTZIOAK


    • Elikagaien manipulazio egokia egitea eta alergien protokoloa ezagutu eta praktikan jartzea.
    • Jangelako sarrera-irteerak, otorduak eta bazkalosteko tarteak lasaiak, egokiak eta errespetuzkoak direla bermatzea.
    • Jangelako ordua hezkuntza proiektuaren parte izan dadin, horretarako irizpideak jarraitzea beraien jardunean.
    • Jolas-lekuko espazioen antolaketaren ardura izatea. Patio-plana jarraitzea.
    • Garraio-zerbitzuaren funtzionamendu egokiaz arduratzea. Hala dagokionean, aldez aurretik adostutako diziplinazko neurriak betearaztea.
      Garraio-zerbitzuko arauak errespetaraztea, segurtasun neurriak bermatzeko.
    • Autobuseko joan-etorriak behar bezala egiten direnaz arduratzea, ikaslea herriko geltokian hartzen dutenetik bertan uzten duten arte haren arduradunaren ardurapean (ikasleak etxera edo dena delako lekura bere kabuz joateko baimena duenetan izan ezik).
    • Ikasleekin harremanean, hezkidetza sustatzea (materialak egokitzea, ahozkotasunean hizkuntzaren erabilera ez sexista egitea, tratu berdintasuna ematea, genero estereotipo eta rolen erreprodukzioa ekiditea…).

    Oharra: Deskribatutako eginkizunak karguaren adierazgarriak dira, ez dira karguari dagozkion betebehar guztien deskribapen xehetzat hartu behar.


    KONPETENTZIAK


    OROKORRAK

    • Talde lana
    • Gatazken kudeaketa
    • Erakundearekiko konpromisoa

    OINARRIZKO TITULAZIOA


    • HIZKUNTZAK: Euskara C1 maila
  • Garbitzailea

    Ikastolako eremuen garbiketaren arduraduna da.

    • HAUTAKETA ETA IRAUPENA:
    • HARREMAN ORGANIKOA: Zerbitzu arduraduna
    • HARREMAN FUNTZIONALA: Zerbitzu arduraduna

    FUNTZIOAK


    • Ikastolako eremuak garbi eta txukun mantentzea.
    • Ohiko mantentze eta ikuskapen jarduerak egitea.
    • Hautsa garbitu, ekortu, xurgatu, garbitu, etab.
    • Garbiketa sakonak egitea (irakasle eta ikasleen udako oporretan).
    • Garbiketa-materialaren eta hainbat produkturen erabilera egokia bermatzea.
    • Hornidura gelak dohatu eta egoki mantentzea.
    • Gainerako langileekin elkarlanean aritzea.
    • Osasun eta segurtasun arauei jarraitzea.

    Oharra: Deskribatutako eginkizunak karguaren adierazgarriak dira, ez dira karguari dagozkion betebehar guztien deskribapen xehetzat hartu behar.


    KONPETENTZIAK


    OROKORRAK

    • Talde lana
    • Gatazken kudeaketa
    • Erakundearekiko konpromisoa

    OINARRIZKO TITULAZIOA


    • HIZKUNTZAK: Euskara C1 maila
  • Sukalde-burua

    Sukaldeko lantaldearen eta norbanakoen kudeaketaren arduraduna da.

    • HAUTAKETA ETA IRAUPENA:
    • HARREMAN ORGANIKOA: Zerbitzu arduraduna
    • HARREMAN FUNTZIONALA: Zerbitzu arduraduna

    FUNTZIOAK


    • Lantaldea antolatzea: lanpostuen definizioa eta zereginen banaketa.
    • Lantalde autonomoa sustatu eta bermatzea.
    • Elikagaien manipulazioa gauzatzea.
    • Dieta berezien protokoloa definitu, sortu eta elaboratzea.
    • Hornitzaileen homologazioa eta kudeaketa hobetzea: prezioen negoziazioa, banaketa egunak…
    • APPCC.
    • Menuen eskandailoa egitea.

    Oharra: Deskribatutako eginkizunak karguaren adierazgarriak dira, ez dira karguari dagozkion betebehar guztien deskribapen xehetzat hartu behar.


    KONPETENTZIAK


    OROKORRAK

    • Talde lana
    • Gatazken kudeaketa
    • Erakundearekiko konpromisoa

    LIDERGORAKO KONPETENTZIA

    • Berrikuntza
    • Baliabideen kudeaketa
    • Pertsonen garapena eta harremanak
    • Ikuspegi estrategikoa

    OINARRIZKO TITULAZIOA


    • HIZKUNTZAK: Euskara C1 maila
  • Sukaldaria

    • HAUTAKETA ETA IRAUPENA:
    • HARREMAN ORGANIKOA: Zerbitzu arduraduna
    • HARREMAN FUNTZIONALA: Zerbitzu arduraduna

    FUNTZIOAK


     


    KONPETENTZIAK


    OROKORRAK

    • Talde lana
    • Gatazken kudeaketa
    • Erakundearekiko konpromisoa

    OINARRIZKO TITULAZIOA


    • HIZKUNTZAK: Euskara C1 maila