HIZKUNTZAK

Ikastolak izaera publiko komunitarioa izanik, bere eraikinak eta beste ondasunak irekiak ditu herriko eta kanpo erakundeek eta pertsonek erabili nahi badituzte. Horretarako prozedura definitua dugu.

  • Batzordea osatzen duten kideak

    Batzorde osatzen duten kideak hauek dira

      • Lehendakaria
      • Zuzendari nagusia
      • Zerbitzu arduraduna
      • Lagapena eskatzen deneko etapako zuzendaria (eraikinaren arduraduna)
      • Eskolaz kanpokoen arduraduna
      • Ekimenen arduraduna
      • Komunikazio arduraduna
      • Mantenu arduraduna
      • Hainbat kasutan eta eskaeraren arabera, beste pertsona batzuk ere sartu ahal izango dira.
  • Prozedura

    1. Edozein bidetatik eraikin, gela, espazio ireki, material edo antzekoen lagapen eskaera jasotzen dugula ere, beti “Lagapenak” dioen eskaera betearaziko diogu eskatzaileari.
    2. Eskaera betetzen dutenean eskolaz kanpoko arduradunak jasoko du webgunetik eskaera-inprimakia.
    3. Berak Lagapen Batzordeari zuzenduko dio eskaera.
    4. Lagapen Batzordeak birtualki (emailez) hartuko du eskaeraren gaineko erabakia.
    5. Eskatzaileari erabakiaren berri emango dio, beste inork ardura hori hartzen ez badu, eskolaz kanpoko arduradunak.
    6. Lagapena luzea denean, lagapen-hitzarmena sinatuko da bi aldeen artean.
  • Irizpideak

    • Eraikin edo instalazioen erabileraren lehentasuna honakoa da:
      1. Ikasleen eguneroko jarduna
      2. Ikastolako komunitatearen eskaerak
    • Instalazioen erabilerak gastu zuzena badakar, erabiltzaileak gastu hori ordaindu beharko du (garbiketa, dutxengatik ur eta energiaren gastua, kasu)
    • Gure komunitateko kidea ez denean edo ohiturazko eskaera ez denean (urteroko eskaera…) eskatzaileak fiantza ordaindu beharko du (50 euro).