HIZKUNTZAK
  • Helburuak

Orereta Ikastola azken urteetan ahalegin handia egiten ari da Ikastola (ikastolak, oro har) guztiona eta guztiontzat dela erakusteko. Lan ildo horri jarraiki, jaiak aukera eman behar digu hezkuntza komunitateko kide guztien (gurasoak, langileak, ikasleak, ikasle ohiak, bazkideak) inplikazioa lortzeko. Elkarlana funtsezkoa izatea nahi dugu, elkarrekin erabaki, elkarrekin egin, elkarrekin ospatu. Bestela esanda, jaiaren bidez, komunitatea indartzea dugu helburu.

Herriko beste eragile batzuek ere Kilometroetan parte hartzea nahi dugu (horietako asko, gainera, Ikastolako ikasle ohi eta guraso ere badira). Herri bizia da Orereta-Errenteria, kultur ekimen handikoa, sormen handikoa. Herriko eragileekin eta banakakoekin lan eginez, herritarren parte hartzea eta Ikastolen proiektuarekiko atxikimendua sustatu nahi ditugu. Ikastola ere herri eragilea dela adierazi eta, bide batez, herriari eskerrak eman, urte hauetan guztietan Ikastolari eskaini dion babesagatik.

Hori guztia euskaratik eta euskaraz egin nahi da. Herriko gainontzeko kultura eta hizkuntzei irekita, euskara eta euskal kulturatik abiatuta.

KOMUNITATEA

elkartzen gaituenean azpimarra jarriz

ESKERTZA

zer izan garen gogoratuz, zer garen konturatuz eta zer izan nahi dugun irudikatuz

EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA

euskara eta euskal kulturatik abiatuz, herriko gainontzeko kultura eta hizkuntzei irekita