HIZKUNTZAK

Datorren urriaren 5ean, Elgoibarren egingo da Kilometroak Eguna, Gipuzkoako Ikastolen festa, bertako Ikastolak antolatuta eta “Salto-saltoka” lemapean.

Elgoibarko Ikastolako kideak hasiak dira urriko lanak bideratzen. Orereta Ikastolako komunitatekideoi txosnan aritzeko laguntza eskatu digute. Adinez nagusiak izan behar dute, beraz, boluntarioek.

Orain bi urte guk bezala, Elgoibarren boluntarioak behar dituzte Kilometroak Eguna nahi eta behar bezala antolatzeko. Eta orain bi urte guk bezala, zinez eskertuko dute Gipuzkoako gainontzeko Ikastoletako kideen laguntza. Beraz, urriaren 5eko Kilometroak Egunean boluntario lanean aritzeko prest baldin bazaudete, bete, mesedez, beheko inprimakia irailaren 21a baino lehen. Ondoren jarriko gara izena eman dutenekin harremanetan, informazio xeheagoa helarazteko.