HIZKUNTZAK
  • Jose Luis Gorrotxategi Lizarralde

    Orereta-Errenteria (1948)

Jose Luis 1948ko abenduaren 23an jaio zen, Orereta-Errenterian. Bere gurasoak Martin Gorrotxategi eta Joxepa Lizarralde ziren. Jose Luis mutil zaharrena zen familian, baina bere aurretik lau neska ziren eta guztira 8 anai-arreba ziren.

Jose Luis oso jatorra da, baita dotorea ere. Berak ile txuria dauka eta gehienetan ilea alde batera eramaten du argazkian ikusten duzuen bezala. Beti alkandora koadrodun batekin ikusi dezakegu, baita galtza urdin batzuekin ere baserrian lan eroso egiteko.

Hasieran Pasaiko ikastola batean ikasi zuen eta gero Orereta-Errenteriako ikastola batera joan zen ikasketak jarraitzera.
Geroago lanean hasi zen eta lan desberdin askotan egin zuen lan, jardineritzan, udaletxean…

Bera jardineritzan hasi zen lanean eta Realeko jokalari batzuen lorategiak zaindu zituen, baita beste lorategi batzuk ere.

Jose Luis bere emaztearekin 1977. urtean ezkondu zen eta 2027an 50. urte egingo dituzte ezkonduak daudenetik, urrezko ezkontza deitzen zaiona.

Gaur egun oso ondo bizi da, San Markoko Aurrin Bekoa baserrian.

Zintak

#DataIraupenaProiektuaElkarrizketatzailea(k)
120242:46 minoreretaikastola.eus/gureahotsakIker Gorrotxategi
220242:00 minoreretaikastola.eus/gureahotsakOihan Arcelus
320242:01 minoreretaikastola.eus/gureahotsakIanitz Etxeberria
420242:30 minoreretaikastola.eus/gureahotsakAlex Ramos

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago. Hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak.