Gure ahotsak: Angel Vesga Sousa
Angel Vesga Sousa 1950ean jaio zen, uztailaren 13an, Pasaian. Zortzi urtez Pasaian bizi izan zen, eta zortzi urterekin Orereta-Errenteriara bizitzera etorri zen bere guraso eta anai-arrebekin. Hasieran, Pasaiako Buenavista eskolan ikasten zuen, baina Orereta-Errenteriara etorritakoan, 14 urteak arte Alabergako eskolan jarraitu zuen ikasten.
Gero, 14 urte zituenean, Niessen fabrikan aurkeztu zen azterketak egiteko, eta gainditu egin zituenez, “lanean” hasi zen. Hasieran, lanean ikasle moduan ari zen, praktiketakoa izango balitz bezala, ofizio bat ikasteko eta aukeratzeko, hiru urtez jarraian FP1ean sartu arte. Han Mekaniko Tornulari izateko ikasketak egin zituen. 21 urterekin soldaduska egin zuen musikari bezala turuta jotzen 15 hilabetez, eta itzultzean, lanean jarraitu zuen. Nahiz eta soldaduskan zegoenean, arratsaldetan, herrira itzuli eta tailer batera lanera joaten zen.
47 urtez Niessenen lan egin zuen, eta urte horietan, 1971ean, zehazki Mari Nieves izena zuen emakume bat ezagutu zuen, eta 1975ean ezkondu egin ziren. Bi seme-alaba eduki zituzten, eta horiek famatuak egin ziren herrian. Nerea Vesga Kukai dantza-taldeko dantzari zoragarria eta Xabier Vesga herriko udal txistularia. Angelek 58 urterekin erretiroa hartu zuen.
Zintak
# | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|
1 | 2024 | 1:13 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Izadi Arbelaitz |
2 | 2024 | 1:17 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Ander Villar |
3 | 2024 | 1:24 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Zuhaitz Mogollon |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago. Hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak.