HIZKUNTZAK

Orereta Ikastolak 2025eko abenduaren 9an eginda dauden matrikulak hartuko ditu kontuan eta horren arabera, ondorengo ordainketa- edota baja-irizpideak jarraituko ditu:

  • 2025eko abenduaren 15ean kobratuko zaiei izena eman duten Ikastolako ikasleen familiei Negulekuen zenbatekoa. Ikastolako ikasle ez diren haurren familiekin emailez jarriko da Ikastola harremanetan ordainketa kudeatzeko.
  • Abenduaren 19ra arte eskatzen diren bajak:
    • % 80a itzuliko da ondorengo kasuetan, beti ere agiri baten bidez frogatuta:
      • Gaixotasun garrantzitsu/larri edo istripuagatik (medikuaren frogagiria behar da), zeinak haurrari guztiz eragozten dion Negulekuetan parte hartzea.
      • Justifikatutako ustekabeko edo beharrizan larriagatik
    • % 20a itzuliko da goian aipatutakoak ez beste motiboren bategatik: gaixotasun arina, oporrak beste era batera antolatzeko familiaren erabakia…
  • Abenduaren 19tik aurrera eskatzen diren bajak: Negulekuen % 100a kobratuko da. Behin Negulekuak hasita, ez da dirurik itzuliko.