Negulekuak 2025
Urte luzez Udalekuak antolatzen pilatutako esperientzia oinarri, azken urteetan Negulekuak ere antolatzen ditu Orereta Ikastolak.
Negulekuen ardatza negua bera da. Urtaroa gaitzat hartuta eta haren ezaugarriez baliatuz, jolas eta joko ezberdinekin gozatuko dute haurrek.
Negulekuek Ikastolako proiektu hezitzaileari jarraipena ematea dute xede, bide batez, familien premiei ere erantzunez. Negulekuak programa aisialdi hezitzailearen printzipio eta baloreetan oinarritzen da, eta euskara ardatz, haurrentzako ekintza erakargarri eta gozagarriak eskaintzea du helburu. Horretarako lanabesak jolasa, esperimentazioa, harreman osasuntsuak, esplorazioa… dira, horiek haurren hazkunde eta garapenean duten garrantziaren jakitun baikara.
Helburuak
- Euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko erreferenteak eskaintzea.
- Behar fisiko eta emozionalei erantzuten dien proposamen ludikoa eskaintzea.
- Haurrak protagonista izatea, beren parte-hartzea izatea oinarri.
- Negulekuetan gustura eta zoriontsu bizitzeko oinarriak finkatzea, eguneroko bizikidetza ohiturak landuz.
- Haur eta familiei konfiantzazko eta ziurtasunezko guneak eskaintzea.
Norentzako?
HH3-LH3ko haurrak
(izan Ikastolako ikasleak ala ez)
Noiz eta non?
Abenduak 22 – urtarrilak 2 (Lino)
(09:00etatik 13:00etara)
Zaintza zerbitzua
(08:00etatik 09:00etara |
13:00etatik 14:00etara)
Ikastolaren Linoko eraikinean
Zein da prezioa?
83€/txanda (ikasleko)
1. txanda: abenduak 22-26
2. txanda: abenduak 29 – urtarrilak 2
Zaintza zerbitzua:
8€/txanda (ikasleko)
Izen-ematea: azaroak 19- abenduak 9
(gutxieneko izen-ematea taldea osatzeko: 8 haur)
Laguntza behar duzu?
udalekuak@oreretaikastola.eus | 943 52 03 97