LHko Programazio Didaktikoak
Programazio didaktikoek ez dute egitura zurruna, dinamikoa baizik. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren praktikak sortzen dituen beharren arabera, etengabeko doikuntza eta hobekuntzak burutuko dira.
LH1
-
Proiektuak (Txanela)
1. gaia:
“Iupi, lehenengo mailan gaude”Proiektua: lagunak ezagutzea eta gela antolatzea
Landuko diren edukiak:
- Testu mota: oharra
- Norbere buruaren aurkezpena
- Norbere buruaren marrazkia
- Osatzen ditugun giza taldeen ezaguera
2. gaia:
“Dinosauroen garaian”Proiektua: gaiari buruzko maketa sortzea eta erakusketa antolatzea
Landuko diren edukiak:
- Testu mota: Informazio fitxak eta gonbidapena
- Dinosauroen ezaugarriak eta desagertzearen arrazoiak.
- Material desberdinak erabiliz, dinosauroen garaiko maketa eraiki.
3. gaia:
“Lehen gizakia“Proiektua: hitzik gabeko antzerkia sortzea
Landuko diren edukiak:
- Testu mota: Antzerkirako gidoia, kartela eta gonbidapena
- Paleolitoa: Bizimodua, elikagaiak, ohiturak, tresnak, aztarnategiak…
- Antzerkirako behar diren elementuak sortzea
4. gaia:
“Naturaren sekretuak“Proiektua: Ingurunea aztertu eta erakusketa antolatzea.
Landuko diren edukiak:
- Animalien ezaugarriak
- Zuhaitzen ezaugarriak
- Loreen ezaugarriak
-
Matematika
1. gaia
“Zenbakikuntza”Landuko diren edukiak:
- 1-100 bitarteko zenbakien kontaketa
- 1-100 bitarteko zenbakien erabilera eguneroko bizitzan
- 1-100 bitarteko zenbakien adierazpena balio posizionala kontuan hartuz
- 1-100 bitarteko zenbakien ordena irizpide desberdinen baitan
- 1-100 bitarteko zenbakien estimazioa
2. gaia
“Eragiketak”Landuko diren edukiak:
- Kalkulu-estrategiak
- 1-20 bitarteko buruzko kalkulua (batuketak eta kenketak)
- 1-100 bitarteko batuketak euskarri desberdinez lagunduta
- 1-100 bitarteko kenketak euskarri desberdinez lagunduta
3. gaia
A erronka: “Irla hegalarien itsasoa”Landuko diren edukiak:
- Elementu desberdinen ordena
- Simetria
- Kokapena, koordenatuen ardatzak lagunduta
- Problemak ebazteko aukera anitzak
- Tangrama
4. gaia
“B erronka: “Oihan galdua”Landuko diren edukiak:
- Probabilitatea: ziur, posible, ezinezko
- Patroiak jarraitu eta berriak sortu
- 3D irudien perspektibak
5. gaia
C erronka: “Trebeak gara”Landuko diren edukiak:
- Problemen identifikazioa
- Gorputz geometrikoak: prismak
- Estatistika eta zoria
-
Ingelesa
1. gaia:
“Hocus meets lotus”Landuko diren edukiak:
- Characters
- “I´ve got…”
- “Are you?” – “Yes, I am, I´m not”
2. gaia:
“The scarf”Landuko diren edukiak: (zehazteke)
3. gaia:
“The giant”Landuko diren edukiak:
- Parts of the body
- Numbers 1-100
- “To be afraid about…”
4. gaia:
“Rat´s treasure”Landuko diren edukiak:
- Weather
- Clothes
- Toys
5. gaia:
“Hocu´s birthday”
- Food
- “I bring…”
- Months of the year
6. gaia:
“The photograph”Landuko diren edukiak:
- Holidays
-
Arte-hezkuntza (musika)
1. unitatea:
“Soinuaren inguru miresgarria“Proiektua: musikaren mundua barneratu
Landuko diren edukiak:
- Kantagintza
- Musika eta emozioak
- Soinuaren ezaugarriak + isiltasuna
- Grafia ez konbentzionala
- Perkusio txikia
- Dantza/mugimendua
2. unitatea:
“Mozartarrak”Proiektua: Mozarten pieza bat perkusio txikiarekin interpretatu
Landuko diren edukiak:- Mozarten ipuina
- Irudi musikalak, gure herriko pertsonaiak
- Tren musikala / Eskema erritmiko sinpleak
- Orkestra txikia
3. unitatea:
KoloreakProiektua: koloredun notazioa erabiliz, kantu labur bat asmatu eta interpretatu
Landuko diren edukiak:
- Notazio musikala koloreekin
- Kanpaiak eta tubofonoak
- Sormena / Interpretazioa
- Gorputz adierazpena
-
Arte-hezkuntza (plastika)
1. unitatea:
“Esperimentatzen”Proiektua: kolore laborategia
Landuko diren edukiak:
- Margoketa librea paperean
- Margoketa librea bertikalean
- Collagea
- Buztinaren ezaugarriak
- Kolorearen teoria esperimentazioaren bidez
- Sormena
2.unitatea
“Bolumena”
Proiektua: 3Dko etxeorratzak
Landuko diren edukiak:
- Bolumenaren kontzeptua
- Muntaia eta eraikuntza
- Margoketa
- Errealitatearen irudikapena
- Sormena
3. unitatea
“Estanpazioa”Proiektua: irudi estanpatuak
Landuko diren edukiak:
- Estanpazio teknika eta material anitzak
- Zigiluen sorkuntza
- Sormena
LH2
-
Proiektuak
1. gaia:
“Erromatik Greziara”
Proiektua: Olinpiar Jokoak antolatzea eta erromatarren garaiko hamaiketakoa prestatzea
Landuko diren edukiak:
- Testu mota: kondairak eta azalpen testuak
- Greziarrak: non eta nola bizi ziren
- Olinpiar Jokoak
- Erromatarrak: non eta nola bizi ziren
- Erromatarrak Euskal Herrian
2. gaia:
“Nolako txabola”
Proiektua: Aiton-amonei gure Erdi Aroko herria nolakoa zen azaldu bisita gidatu batekin
Landuko diren edukiak:
- Testu mota: deskribapena
- Erdi Aroa. Gizartearen bizimodua eta antolaketa
- Gizarte egitura
- Feudoa eta hiribildua
- EHko jauregi, gaztelu eta dorretxeak
- Norberaren herriaren sorreraren ikerketa
3. gaia:
“Hamar, bederatzi, zortzi, zazpi, sei…”Proiektua: eguzki sistema edo sistema propioa sortzea
Landuko diren edukiak:
- Testu mota: azalpen testua
- Unibertsoa: eguzki-sistema, planetak, izarrak, sateliteak…
- Uraren egoerak: solidoa, likidoa, gasa
- Lurrari buruzko ikuspuntu historikoa
-
Matematika
1. unitatea
“Zenbakikuntza”
Landuko diren edukiak:
- 1-100 bitarteko zenbakiekin, bikoitza erdia eta laurdena
- 1-100 bitarteko zenbakien erabilera eguneroko bizitzan
- 1-100 bitarteko zenbaki bakoiti eta bikoitiak
- 1-100 bitarteko zenbakien idazketa
- 1-100 bitarteko zenbakien estimazioa
2. untitatea
“Eragiketak”Landuko diren edukiak:
- Kalkulu-estrategiak
- 1-20 bitarteko buruzko kalkulua (batuketak eta kenketak)
- 1-100 bitarteko batuketak zenbakiak deskonposatuz
- 1-100 bitarteko kenketak zenbakiak deskonposatuz
- Biderketaren kontzeptua
3. unitatea
A erronka: “Behatoki astronomikoa”Landuko diren edukiak:
- Neurria: pisua
- Simetria
- Kokapena, koordenatuen ardatzak lagunduta
- Problemak ebazteko aukera anitzak
- Tangrama
4. unitatea
B erronka: “Museoaren misterioa”Landuko diren edukiak:
- Probabilitatea: ziur, posible, ezinezko
- Barra diagrama
- Patroiak jarraitu eta berriak sortu
- 3D irudien perspektibak
5. unitatea
C erronka: “Trebeak gara”Landuko diren edukiak:
- Problemen identifikazioa
- Neurria: pisua
- Estatistika eta zoria
-
Ingelesa
1. gaia:
“Rat comes back”Landuko diren edukiak:
- Days of the week
- Means of transport
- “Here is…”
2. gaia:
“Rat´s adventure”Landuko diren edukiak:
- Rhymes
- Weather
- Magic
3. gaia:
“The magic feather”Landuko diren edukiak:
- Rhymes
- Weather
- Magic
4. gaia:
“The frog”Landuko diren edukiak:
- Pets
- “This is…”
- Death/life
5. gaia:
“Chocolate”Landuko diren edukiak:
- Aches and pains
- “Don´t…”
6. gaia:
“Travelling”Landuko diren edukiak:
- Pack your bag
- Holidays
-
Plastika
1. unitatea:
“Ilustratzera”Proiektua: familiako erretratua
Landuko diren edukiak:
- Sormena: ideiatik sorkuntzara
- Marrazketa
- Margoketa teknikak
- Album ilustratuen ekoizpena
2. unitatea:
“Galaxia berriak”Proiektua: 3Dko estralurtarra
Landuko diren edukiak:
- Sormena
- Artelan baten planifikazioa
- Eraikuntza eta ensanblajea
- Margoketa (akrilikoa)
3. unitatea:
“Birziklajea”Proiektua: artelan birziklatuak
Landuko diren edukiak:
- Sormena
- Material birziklatuen erabilera artean
- Pertsonaien diseinua
-
Musika
1. unitatea:
“Pausoz-pauso”Proiektua: musika hizkuntzaren lehen urratsak/Grafia konbentzionala
Landuko diren edukiak:
- Kantagintza
- Musikogramak / Entzumena
- Perkusio txikia
- Eskema erritmikoen interpretazioa
- Gorputz adierazpena / Dantza
2. unitatea:
“Pentagrama enea”Proiektua: eskalan bizi diren notak aztertu, kokatu eta ikasi
Landuko diren edukiak:
- Pentagraman bizi diren notak
- Irakurketa erritmikoa eta melodikoa
- Antzerkia
3. ebaluazioa:
“Txiruliruli”Proiektua: txirularekin trebatzen hasi
Landuko diren edukiak:
- Instrumentu familiak
- Txirularekin hasierako notak (sol, la, si)
- Irakurketa eta entonazioa
- Interpretazioa
LH3
-
Txanela
1. gaia:
“Gure txoko kuttuna”Proiektua: ikasle bakoitzaren txoko kuttunaren aurkezpena egin
Landuko diren edukiak:- Testu mota: ipuina
- Leku deskribapena
- Herriaren kokalekua
- Euskal Herria (hiriburuak, probintziak)
2. gaia:
“Egipto: Nilo ibaiaren oparia”Proiektua: maketa osatu eta aurkeztu
Landuko diren edukiak:
- Testu mota: laburpen tentatzailea
- Egiptoren kokapena
- Egiptoko eguneroko bizitza
- Egiptoarrak non eta nola bizi ziren
- Hezkuntza eta hizkuntza
- Jainkoak eta eraikinak
3. gaia:
“Urte askoan, txapela kaskoan”Proiektua: prebentzio-kanpaina sortu eta aurkeztu
Landuko diren edukiak:
- Testu mota: esloganak
- Garuna eta nerbio sistema
- Oroimena
- Loa: faseak, garrantzia eta ametsak
- Zentzumenak: zein diren eta bere zereginak
- Prebentzioa: nork bere burua zaintzeko egin behar dena eta ez dena
4. gaia
“Xangai, Xian XI, txinatarrekin ederki!”Proiektua: asmakizunak sortzea eta horiek ikasle gazteagoei aurkeztea
Landuko diren gaiak:- Testu mota: asmakizunak, azalpen testua
- Txinaren kokapena
- Aintzinako Txina
- Txinatarrak asmatzaile handiak
- Txina gaur egun
5. gaia
“Firin-faran, airea dantzan!”Proiektua: esperimentu baten jarraibide testua aurkeztea metodo zientifikoa
erabiliz
Landuko diren edukiak:- Testu mota: jarraibide testua
- Atmosfera
- Airea eta haizea bereiztea
- Haizearen erabilera (garraioak, haize-errotak…)
-
Matematika
1.unitatea
“Zenbakikuntza”Landuko diren edukiak:
- 1-10.000 bitarteko zenbakien adierazpena eta identifikazioa
- 1-10.000 bitarteko zenbakien deskonposaketa eta konposaketa
- Sistema hamartarra
2. unitatea
“Eragiketak”
Landuko diren edukiak:
- Problemen ebazpena 1-1.000 bitarteko zenbakiak batuz edo kenduz
- 1-10 bitarteko zenbakien artean, biderketak
3. unitatea
“Geometria”Landuko diren edukiak:
- Irudi geometrikoen arteko konposaketa eta deskonposaketa
- Irudi eta gorputz geometrikoen sailkapena
- Simetria
4. unitatea
“Neurriak”Landuko diren edukiak:
- Luzera, pisua, edukiera, denbora neurketa eta estimazioa
- Neurketarako tresnak
- Neurri unitateak
5. unitatea
“Estatistika”Landuko diren edukiak:
- Datuen adierazpena (grafikoak)
- Datuen interpretazioa (grafikoetatik)
-
Ingelesa
1. gaia: “Welcome to the planet Earth”
- Proiektua: estralurtarraren aurkezpena
- Testu mota: deskribapena, ipuina, abestiak
- Gaiari lotutako hiztegia
- Egunerokotasuneko esamoldeak
2. gaia: “Trip to Tritium”
- Proiektua: ihes gela
- Testu mota: abestiak, komikia
- Alfabetoaren lanketa
- Gaiari lotutako hiztegia
- Egunerokotasuneko esamoldeak
3. gaia: “It’s freezing”
- Proiektua: antzerkia (familiei)
- Testu mota: gidoia, abestia, ipuina
- Gaiari lotutako hiztegia
- Lurralde hotzetako animaliak
4. gaia: “We are going hiking”
- Proiektua: “Hiking guide” osatu
- Testu mota: azalpen testua, abestia, komikia
- Gaiari lotutako hiztegia
- Larrialdiak
- Bracken mountain breakout
5. gaia: “What’s that in the water”
- Testu mota: azalpen testua, abestia, ipuina
- Gaiari lotutako hiztegia
- Kutsadura
- Uretako animaliak
-
Musika
1. unitatea:
“Musika ikasten ari gara”
Proiektua: musikaren oinarrizko elementuak ezagutu
Landuko diren edukiak:
- Kantagintza
- Musika hizkuntzaren oinarrizko elementuak
- Instrumentuen trebakuntza (txirula, perkusio txikia…)
- Gorputz adierazpena (dantza/gorputz perkusioa)
2. unitatea:
“Sagarra jo!”
Proiektua: txalaparta ezagutzea eta jotzea
Landuko diren edukiak:- Euskal instrumentuen ezagutza
- Eskema erritmikoak bi ahotsetan
- Txalapartaren jatorria
- Interpretazioa
3. unitatea:
“Orkestra txikia”
Proiektua: talde instrumentala
Landuko diren edukiak:
- Orkestraren egitura
- Instrumentuen familiak
- Taldeko interpretazioa
-
Gorputz hezkuntza
1. unitatea:
“Nire gorputza ezagutzen”
Proiektua: dinamika eta jolas ezberdinen bitartez, norberak bere gorputza ezagutzea
Landuko diren edukiak:
- Koordinazioa
- Oreka
- Desplazamenduak
- Jauziak
- Jaurtiketak eta harrera
Ebaluazio irizpidea: eskaintzen zaizkion egoera ezberdinetan bere gorputza egokitzen du. Bere buruangan konfidantza hartu du.
2. unitatea:
“1×1 ariketa eta jokoen bilduma”
Proiektua: norbera ezagutzetik besteak ezagutu eta errespetatzen jakitea
Landuko diren edukiak:
- Bat baten aurkako jokoen oinarrizko ezagutzak eta estrategiak.
- Oldartzeko irrika kontrolatzea (minik ez ematea).
- Ahalegina, parte-hartze aktiboa eta jarrera positiboa.
- Errespetua: norberarekiko, lagunekiko, irakaslearekiko eta materialarekiko.
- Osasun- eta higiene-ohiturak zaintzea
Ebaluazio irizpidea: ikaskideen abilezi eta trebetasunak errespetatzen ditu. Aldagarriak eta arropa egokia ekartzeko ohitura du (higienea).
3. unitatea:
“Gorputz adierazpena”
Proiektua: gorputza erabliz, antzezlan bat prestatzea.
Landuko diren edukiak:
- Gorputza eta haren mugimendua
- Dantzak eta koreografiak
- Antzezpenak (mimika)
- Gorputz perkusioa
4. unitatea:
“Jolas kooperatiboak”Proiektua: jolas kooperatibo bat sortu eta gelakideak honetan trebatzen jartzea.
Landuko diren edukiak:
- Jolas kooperatinoak eta talde-kohesiorako dinamikak
- Jolas kooperatiboen prozedurak eta arauak
5. unitatea:
“Esku, futbol, saski hastapenak”Proiektua: 3 modalitateak barneratzen dituen txapelketa antolatzea
Landuko diren edukiak:
- Begi-esku/oin koordinazioa
- Orientazio espaziala
- Kirol bakoitzeko arautegia
-
Plastika
1. unitatea:
“Goitik begira”
Proiektua: asmaturiko hiriaren errepresentazioa
Landuko diren edukiak:
- Marrazketa: ikuspuntu desberdinak
- Margoketa formatu handian
- Planifikazioa
- Sormena
2. unitatea:
“Erretratua”
Proiektua: busto txikiak
Landuko diren edukiak:
- Marrazketa: aurpegiko espresioak
- Buztinaren modelajea
- Planifikazioa
- Sormena
3. unitatea:
“Animaliak”
Proiektua: 3Dko animaliak
Landuko diren edukiak:
- Bolumena: paperezko panpinak
- Margoketa (akrilikoa)
- Planifikazioa
- Sormena
LH4
-
Euskara eta literatura
1. unitatea:
“Gazi-gozoak”Proiektua: ikasleak, jakiak iraunarzteko kontserbazio – teknikei buruzko ezagutzak aplikatuz, horien errezetak adieraziko ditu
Landuko diren edukiak:
- Testu mota: narrazioa/errezeta
- Errezetaren egitura: osagaiak eta pausoak
- Aditza eta denbora antolatzaileak
- Hiztegia (jakiak)
- Errezetako osagaien idazketarako neurri eta pisuen adierazpena
2. unitatea:
“Harri, orri, ar”Proiektua: ikasleak, mahai- jokoetako materiala eskuetan duela, karta- joko bat asmatuko du, eta idatziz adieraziko ditu horretan aritzeko jarraibide hipotetikoak
Landuko diren edukiak:
- Testu mota: instrukzio testua
- Aditza: hipotetikoa / indikatibo erreala
- Ordena antolatzaileak
- Ortografia: s/z eta h-a
- Galderrak: (galdetzailea + aditza)
3. unitatea:
“Ipuinak buruan eta ibili munduan”Proiektua: ikasleak munduari bira emango dio, munduko ipuinak irakurriz eta entzunez; hala nola estrategia desberdinak erabiliz, ulermena sendotu eta ipuinen kontaketa adierazkorra eginda, ahotsen espresioa eta testuaren erritmao errespetatuz
Landuko diren edukiak:
- Gramatika: baldintza eta ondorioa
- Aditza: Nor eta nor-nork (3. pertsona)
- Irakurketa adierazkorra: ahotsak, ahotsetao emozioak. Aurpegi-gorputz keinuak
- Ortografia: puntuazio-markak: puntua eta koma
4. unitatea:
“Ipuin batean bezala”Proiektua: ikaslea gai da, arazoa eta konponbidea duen ipuina sortzeko eta beste ikaskide bati adierazkortasunez irakurtzeko
Landuko diren edukiak:
- Testu mota: ipuina
- Ortografia: puntuazio-markak (puntua, koma eta puntua bereiztu
- Hitzen ahoskera: s, z, ts, tz, tx, il, in
- Ipuinaren idazketa: elementuak, egitura, idazteko hizkuntza-baliabideak
5. unitatea:
“Olerkiak opari”Proiektua: ikaslea gai da, hizkuntzaren baliabide estetikoak eta osagaiak ezagutu eta baliatuz, olerki postalen bilduma sortu eta maite duen pertsona bati opari modura bidaltzeko
Landuko diren edukiak:
- Testu mota: olerkia
- Olerkia: onomatopeiak, errima, errepikapenak, metafora
- Hitzen kategoria identifikatu: izena, izenondoa, aditza
-
Gaztelania
1. unitatea
“Diminutos seres vivos”
Proiektua: el alumno o alumna a partir del análisis de diversos textos informativos sobre los microorganismos y las bacterias, describe con finalidad infomativa una bacteria imaginaria
Landuko diren edukiak:
- Tipo de texto: texto descriptivo
- Modos de organización: esquema
- Estrategias para una presentación: anotación de ideas, hablar claramente, hablar sin prisa
- Ortografía: c, q, k
- Sufijos: diminutivo (ito, ita) / Prefijos: micro, macro, mini
2. unitatea
“¿Te gusta?”
Proiektua: el o la alumna utilizando la imaginación y el léxico apropiado, organiza y produce por escrito textos lúdicos con la finalidad de captar la atención del oyente
Landuko diren edukiak:
- Tipo de texto: poema
- Organización de la estructura: personajes, conflicto, solución
- Poema: paralelismo
- Elementos prosódicos: articulación y vocalización, pausas y entonación, volumen
- Ortografía: sílabas( bla, ble, bli, blo , blu),( bra, bre, bri, bro, bru).
3. unitatea:
“Toc, toc…”Proiektua: el alumno o alumna partiendo de diferentes modelos de referencia, describe lugares cercanos, con la intención de dar a conocer su entorno a otras personas, aplicando las estrategias de organización y un léxico apropiado
Landuko diren edukiak:
- Tipo de texto: Texto descriptivo
- Estructura texto descriptivo: visión global del lugar, cualidades, posición, opinión personal
- Conectores de espacio: primera plana, fondo, a la izquierda, a la derecha
- Ortografía: m, p, b. Mayúsculas, uso de las letras, c, q, k
- Sufijos: diminutivo ( ito, ita) / Aumentativo: azo , aza, on
4. unitatea
“Tres entradas por favor”
Proiektua: el alumno o alumna tras identificar en los modelos dados los elementos y las caracteristicas de una obra de teatro escribe en grupo, un guión de teatro y lo representa
Landuko diren edukiak:
- Tipo de texto. texto narrativo
- Estructura teatro: presentador/a , narrador/a, personajes
- Cohesión: tiempos verbales (presente, y pasado)
- Gramática: verbo( acción) , pasado – presente, una persona- varias personas
5. unitatea
“Si puedo”
Proiektua: el alumno o alumna formula preguntas, con la intención de realizar una entrevista a un compañero o a una compañera para conocer sus vivencias en el desarrollo de un deporte paralimpico y las refleja en un texto informativo con el propósito de comunicar esta experiencia
Landuko diren edukiak:
- Tipo de texto: Texto informativo
- Estructura texto periodístico: entrevista, título, pequeña introduccíón, datos de la entrevista, organización, busqueda de información
- Producción escrita: signos de interrogación y admiración
- Signos de puntuación: comillas, coma, puntos suspensivos
-
Ingelesa
1. unitatea
“Daily bread”Proiektua: the pupil, by applying their knowledge of bread and the bread-making process , acquiered from various souces: information text, story an observation, will make and describe bread
Landuko diren edukiak:
- Testu motak: informazio, kanta, istorio (antzezlana) eta errezeta.
- Lexikoa: Ogi motak, denbora antolatzaileak, kohesio elementu, istorio eta lantzen den antzezlanaren elementuak
- The Little Red Hen istorioa
- Ahozko adierazpena: bolumena, erritmoa eta ahoskera
- Zientzia: mikroorganismoak
2. unitatea:
“Toys and games”Proiektua: the pupil , after working with various resources: visual , manipulative and oral and written texts , will describe toys and games using the language worked on
Landuko diren edukiak:
- Testu mota: informatiboa, kanta
- Jolas desberdinen instrukzioen ulermena eta hauen hiztegiaren ezagutza
- Where’s my teddy istorioa
- Kanten erreprodukzioa
- Pertsona izenordainak ( I, you, she, he, we, they, it)
3. unitatea:
“Pedal power”Proiektua: the pupil, after working with information about bicycles- provided from various sources will use their konowledge to design some bicycles, describing their parts an uses, using the appropiate language worked on and showing a responsible and inclusive attidtude to cycling and bike users
Landuko diren edukiak:
- Testu motak: Informatibo, biografia
- Deskribapenak: bizikleta baten atal, funtzio eta erabilera
- Denbora esamoldeak (some years ago, one morning, every day, once a week, never…)
- Bizikleten historia
- Lexikoa: segurtasuna, bidaiatzea, komunikatzea, bizikleta
4. unitatea
“Seed, plant, flower”Proiektua: the pupil, after working with various resources: visual, oral and written informative texts, will explain the life cycle of flowering plants using the language worked on and paying attention to their expression
Landuko diren edukiak:
- Testu mota: Informatiboa
- Deskribapenak: Loreak
- Aditzondoak (why, what, how, where, well, better, suddenly, only…)
- Lexikoa: Lore motak, lorearen atalak. Hilabeteak
- The little seed istorioa
5. unitatea
“In the playground”Proiektua: the pupil, after working with various resources: visual, physical, oral and written information texts, will give instructions to play a playground game using the language worked on, body movement and coordination skills, and showing respect for game rules and an inclusive attitude to fellow players
Landuko diren edukiak:
- Testu mota: Informatiboa, instrukzioa
- Kohesio elementuak (so, and, but, because)
- Lexikoa: Jolasak, jolastokia, gorputz atalak. Asteko egunak. Arropa
- Elkarrekin jolasteko instrukzioak idaztea.
-
Ingurunea
1. unitatea:
“Pastela, ustela”Proiektua: ikasleak, behaketa zientifikoa eginez materia organikoaren deskonposatzea aprobetxatzeko edota ekiditeko proposamenak egin, justifikatu eta horma- irudi baten adierazten ditu
Landuko diren edukiak:
- Tenperatura, hezetasuna eta airea
- Bizidunak eta bizigabeak
2. unitatea:
“Kontuz! oinezkoak bidean”Proiektua: ikasleak, mugitzen diren jostailuen funtzionamendua aztertuz, eta emandako instrukzioak jarraituz, norbere autoa egingo du, trafiko- seinaleak dituen zirkuitu batean jolasteko.
Landuko diren edukiak:
- Instrukzioak / materialak
- Mugimendua eta akzio-erreakzio indarrak
- Trafiko seinaleak eta arauak
3. unitatea:
“Bidaiari ausartak”Proiektua: ikaslea, elkarlanean arituz, metodologia zientifikoa aplikatuz eta kontinenteen, ozeanoen eta klima moten ezagutzak eskuratuz historiako esploratzaile batzuk egindako bidaiak eta hauen onurak gizakientzako ezagutzen du eta ahoz esplikatzen ditu
Landuko diren edukiak:
- Kontinenteak, ozeanoak eta mapa mundia
- Munduko klimak: hotza, epela, beroa
- Flora eta fauna
4. unitatea:
“Gero eta gehiago gara”Proiektua: ikaslea, giza gorputzaren egitura eta ugaltzeko sasoira heldu arte eman beharreko aldaketen ezagutzak aplikatuz , animazio bat burutuko du nork bere aldaketak adierazteko eta osasunerako eta gorputzaren onarpenerako jokabide egokiak proposatuz eta justifikatuz
Landuko diren edukiak:
- Animalien ugalketa: sexuala/ asexuala. Obiparoak eta bibiparoak
- Haurdunaldia: Ernalketa, umekiaren garapena. Giza sexu-organoak : arra /emea. Nerabezaroa
- Giza gorputzaren zainketa: jokabide egokiak/desegokiak
5. unitatea:
“Gu ere entrenatzaile”Proiektua: ikaslea, giza gorputzaren egitura eta lokomozio- aparatuaren funtzionamenduaren ezagutzak aplikatuz, jolas bat asmatuko du eta honen deskripzio fitxa teknikoa sortuko du entrenamendu bat prestatzeko eta lesioak ekiditeko aholkuak emanez
Landuko diren edukiak:
- Lokomozio aparatua
- Nerbio-sistema
- Zentzumenak
-
Matematika
1. unitatea:
“Erosketak neurrian”
Proiektua: erosketa zerrenda egoki bat prestatu behar dute, jangelako arduradunaren laguntzaile moduan. Kontzientzia hartu nahi da zenbat janari botatzen den zaborretara
Landuko diren edukiak:
- Aritmetika/ Eragiketak: biderketa eta zatiketa eragiketak identifikatu
- Aritmetika/Zenbakikuntza: zifren balio posizionala
- Neurriak: Oinarrizko magnitudeen unitateak erabili (pisua eta dirua)
- Arrazonamendu logikoa: datuak interpretatu eta sailkatu. (diagramak)
2. unitatea:
“Jolasean ikasiz”
Proiektua: ikasleak, egoera jakin batean estrategia egokienak zein diren erabakitzen eta erabiltzen ikasi dutela ziurtatzeko, joko berezi batean jolastuko dira. Jokoak, oinarrizko eragiketak berrikusteko aukera emateaz gain, zoria eta estrategia mahaigaineratzen ditu
Landuko diren edukiak:
- Aritmetika/ Eragiketak: Biderketa eta zatiketa eragiketak identifikatu
- Aritmetika/Zenbakikuntza: Zifren balio posizionala , zenbaki dezimalen barne egitura identifikatu (hamarrenak, ehunenak).Buruzko kalkulua
- Neurriak: Oinarrizko magnitudeen unitateak erabili (luzeera)
3. unitatea:
“Geometria bidelagun”
Proiektua: espazioan zehar mugitzeko eta mugimendu horiek adierazteko dauden bide desberdinak ( mapak, krokis…) sortu eta deskribatu. Mugimendu horiek norberarenak edota oinarrizko irudi geometrikoenak izanik.
Landuko diren edukiak:
- Aritmetika/Eragiketak: Zatiketak.
- Neurriak: Oinarrizko magnitudeen unitateak erabili (luzeera).
- Geometria: Elementu geometrikoak eta oinarrizko mugimenduak erabili eta berriak sortu
4. unitatea:
“Zenbakien mundu harrigarria”
Proiektua: “Escape room” edo “ihes gela” batean ikasleak kokatuta asmakizunak gaindituz , gela horretako irteera aurkitzea zenbakien ezaugarri eta erlazioez baliaturik, oinarrizko eragiketa matematikoak aplikatuz
Landuko diren edukiak:
- Aritmetika/ Zenbakikuntza: Zenbaki mota ezberdinak identifikatu (bakoitia, bikoitia, kapikua). Segidak
- Arrazonamendu logikoa: Vennen diagramak eta problemak (oinarrizko eragiketak)
5. unitatea:
“Altius, citius, fortius”
Proiektua: oinarrizko mganitudeen neurriak erabiliz datuak jaso, era egokian idatzi, konparatu ordenatu eta interpretatu, beraiek antolaturiko “Olimpiar Jokoetan “lorturiko markekin sailkapena prestatzeko. (Numeracy)
Landuko diren edukiak:
- Aritmetika/Eragiketak: Biderketa eta zatiketa. Eragiketen gaiak (biderkatzailea, biderkadura, zatitzailea, zatidura…)
- Neurriak: denbora, luzeera eta pisua magnitudeak.
- Geometria: Zirkuito baten krokisa marraztu.
- Arrazonamendu logikoa: Taulak eta zuhaitz diagramak irakurri eta osatu.
-
Gorputz hezkuntza
1. unitatea:
“Irristaketa”Proiektua: patinez irristatzeko oinarrizko teknikak ezagutzea eta hauetan trebatzea
Landuko diren edukiak:
- Irristatzeko modu ezberdinak
- Balaztatze (frenada) ezberdinak
- Segurtasuna, babesgarriak eta erorketak
- Oreka
2. unitatea:
“Pilota”Proiektua: pilota, Euskal Herriko pilota-jokorik zaharrena ezagutzea eta honetan trebatzea
Landuko diren edukiak:
- Begi-esku koordinazioa
- Kolpeak eta harrerak
- Indarra eta abiadura
- Bat batekoak eta binakako lehiaketak
- Koordinazioa
3. unitatea:
“Colpbola”Proiektua: ikasleak elkartasunezko eta aurkaritzako kirol batean trebatzea
Landuko diren edukiak:
- Talde kirolean aritzeko oinarrizko ezagutzak
- Begi-esku/oin koordinazioa
- Erasorako eta defentsarako bakarkako eta taldeko estrategiak
4. unitatea:
“Zirkua”Proiektua: zirku emanaldi bat prestatzea
Landuko diren edukiak:
- Gorputza eta haren mugimendua
- Antzezpen motak
- Segurtasuna ariketetan
- Espazioaren pertzepzioa (antolaketa)
5. unitatea:
“Jolas eta erronka kooperatiboak”Proiektua: jolas eta erronka kooperatiboen eguna antolatzea
Landuko diren edukiak:
- Erronka kooperatiboak eta talde-kohesiorako dinamikak.
- Erronka motor kooperatiboen prozedurak eta arauak.
- Elkarrekintza motorraren oinarrizko ikaskuntzak: komunikazio-estrategiak eta elkarrekintza-estrategiak.
-
Plastika
1. unitatea:
“Pinturatik eskulturara”Proiektua: koadro espresionistak eta totemak
Landuko diren edukiak:
- Espresionismo abstraktua: Zumeta
- Simetria
- Totemen ezaugarriak eta eraikuntza
2. unitatea:
“Ilustratzera”Proiektua: elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa
Landuko diren edukiak:
- Giza gorputzaren marrazketa
- Ilustratzeko teknika plastikoak: marrazketa eta margoketa
3. unitatea:
“Artelan naturalak”Proiektua: estanpazioak eta lorontzi birziklatuak
Landuko diren edukiak:
- Estapazio teknika
- Birziklajea material gisa
-
Musika
1. unitatea
“Hizkuntzan barneratuz”
Proiektua: musika, hizkuntza bat da
Landuko diren edukiak:
- Kantagintza
- Zelula erritmikoen zuhaitza eta praktika
- Matematika musikala
- Pentagraman, marretan eta tartetan dauden notak bereiztu
2. unitatea
“Musikaz blai”
Proiektua: interpretazio melodikoa eta erritmikoa
Landuko diren edukiak:
- Eskema erritmiko desberdinak taldean interpretatu.
- Bi ahotsetara landu melodia eta erritmoa.
- Tempoa/Kontratempoa
- Euria gorputzaren atal desberdinekin interpretatu
3. unitatea
“Euskal just dance”Proiektua: koreografia bat asmatzea
Landuko diren edukiak:
- Dantza Estilo desberdinak
- Koordinazioa
-
IKT
1. unitatea:
“Tresna digitaletan trebatzea 1”Landuko diren edukiak:
- Drive karpetak
- Google dokumentuak
- Google aurkezpenak
- Gmail -Google clasroom
- Irudi eta jabetza eskubideak
- Sareetan izan beharreko jokabidea
2. unitatea:
“Robotak eta basoak”
Proiektua: ikasleek “Bobot eta basoen Ginkana sortu beharko dute, beste ikasleekin batera jolasteko”
Landuko diren edukiak:
- Zer da programazioa?
- Code.org: sekuentziak eta begiztak
3. unitatea:
Ikasturte osoan lantzekoa:
Proiektua: HATZ10, mekanografia ikasteko aplikazioa.
Landuko diren edukiak:
- Ikasi (hizkiak)
- Praktika txokoa
LH5
-
Euskara eta literatura
1. unitatea:
“Erroak indartzen”Proiektua: ikasleak, iturri anitzetatik kultura-ondarearen hainbat erreferenteri buruzko ezagutza jaso, eta besteei, ahoz eta idatziz transmititzea, hizkuntzazko eta hizkuntzaz besteko baliabideak erabiliz
Landuko diren edukiak:
- Testu mota: Azalpen testua
- Euskal kultura- ondarea: (hilabeteak, asteak… etimologia. / esaera zaharrak/ ospakizunak eta ohiturak/ sinboloak eta ikurrak.)
- Ortografia: h/ s, z/ tz
- Elementu prosodikoak: (ahoskera , bolumena, tonua, abiadura)
- Gorputz- adierazpena: (aurpegiko keinuak, eskuen mugimenduak, gorputza eta begirada)
2. unitatea:
“Bota punttua”Proiektua: bertso saio bat antolatzea, beraiek sortutako bertsoak kantatuz eta unitatean zehar ikasi dituzten beste batzuk uztartu.
Landuko diren edukiak:
- Testu – mota: bertsoa
- Bertsoa: gai- jartzailea, erritma, neurria, bertso-motak eta doinuak
- Bertsoa: gaiak eta azpigaiak
- Ahotsa: tinbrea eta bolumena
- Gorputz- hizkuntza: kokapena, keinuak eta begirada
- Pentsamenduak: bakarrizketa, pentsamendu positiboak
3. unitatea:
“Artistaren bidea”Proiektua: artelan eta artisten biografiak ikusten eta aztertzen aritu ondoren, artelan baten deskribapena egitea
Landuko diren edukiak:
- Testu mota: Azalpen testua/ Jarraibide testua / deskribapen testua.
- Biografiak 🙁 egitura: hitzak eta argazkiak)./ Jaiotza- heriotza datak.
- Aditza: agintera (2. pertsona singularra eta plurala)
- Aditza: indikatiboa (etorkizuna)
- Ortografia: letra larria.
- Leku antolatzaileak
- Lexikoa: koloreak
Ebaluazio irizpideak (1. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako generoari dagozkion ahozko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea.
-
Azalpen testua entzun ondoren, galdera zuzenak eta inferituak erantzun ditu.
Landutako generoari dagozkion ahozko testuak sortzea.
-
Esaldi egitura osoak erabili ditu.
-
Loturak egiteko kohesio elementuak ezarri ditu.
-
Abiadura, intonazio eta ahoskera kontuan hartu ditu.
-
Hizkuntz ez berbala kontuan hartu du.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak ulertzea.
-
Koherentzia: informazioa ongi antolatu du.
-
Ekoizpena: paragrafo bakoitzean ideia bat adierazi du.
-
Kohesioa: kohesio elementu desberdinak erabili ditu.
Hizkuntzaren zuzentasunean landutako ezagutzaz baliatzea.
-
Letra larria: letra larria ezarri du izen berezietan eta puntua ere gero.
-
Puntuazioa: puntua ezarri du esaldi amaieretan.
-
Kaligrafia: letra modu ulergarrian idatzi du (hitza osorik idatzi eta hitzak bereizi).
-
Aurkezpena: paragrafoak bereizi ditu.
Gustuen eta interesen arabera aukeratutako askotariko obrak autonomiaz irakurtzea.
-
Beren gustuei eta interesen araberako testuak modu autonomoan irakurri eta haiei buruzko iritzia adierazten du.
-
Bere irakurketa esperientziak partekatu eta gomendatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak (2. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako generoari dagozkion ahozko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea.
-
Bertsoak entzun ondoren, galdera zuzenak eta inferituak erantzun ditu.
Landutako generoari dagozkion ahozko testuak sortzea.
-
Bat-bateko saioan naturaltasunez aritu da.
-
Kopla txikia errespetatu du (2 punttu).
-
Bertsoan zehar errima mantendu du.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak ulertzea.
-
Bertsoak irakurri ondoren, galdera zuzenak eta inferituak erantzun ditu.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak sortzea.
-
Zortziko txikian bertso pareak sortu ditu, emandako gaiarekin koherentzia mantenduz, neurri eta errima errespetatuz.
Hizkuntzaren zuzentasunean landutako ezagutzaz baliatzea.
-
Letra larria: letra larria ezarri du izen berezietan eta puntua eta gero.
-
Puntuazioa: puntua esaldi amaieretan ezarri du.
-
Kaligrafia: letra modu ulergarrian idatzi du (hitza osorik idatzi eta hitzak bereizi).
-
Aurkezpena: paragrafoak bereizi ditu.
Gustuen eta interesen arabera aukeratutako askotariko obrak autonomiaz irakurtzea.
-
Beren gustu eta interesen araberako testuak modu autonomoan irakurri eta
haiei buruzko iritzia adierazten du. -
Bere irakurketa esperientziak partekatu eta gomendatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak (3. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako generoari dagozkion ahozko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea.
-
Biografia eta artelan baten deskribapenaren gaineko audioa entzun ondoren galdera zuzenak eta inferituak erantzun ditu.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak ulertzea.
-
Biografia irakurri ondoren, galdera zuzenak eta inferituak erantzun ditu.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak sortzea.
-
Landutako jarraibideak segituz biografia idatzi du.
Hizkuntzaren zuzentasunean landutako ezagutzaz baliatzea.
-
Letra larria: letra larria ezarri du izen berezietan eta puntua eta gero.
-
Puntuazioa: puntua esaldi amaieretan ezarri du.
-
Kaligrafia: letra modu ulergarrian idatzi du (hitza osorik idatzi eta hitzak bereizi).
-
Aurkezpena: paragrafoak bereizi ditu.
Gustuen eta interesen arabera aukeratutako askotariko obrak autonomiaz irakurtzea.
-
Beren gustu eta interesen araberako testuak modu autonomoan irakurri eta haiei buruzko iritzia adierazten du.
-
Bere irakurketa esperientziak partekatu eta gomendatzen ditu.
-
Gaztelania
1. unitatea:
“El libro de mi vida”
Proiektua: el alumno o alumna escribira “El libro de mi vida” en el que expresará su historia personal de una manera muy particular: jugando con las palabras.
Landuko diren edukiak:
- Género de texto: Biografía
- Canciones, nanas y trabalenguas
- Sustantivos y adjetivos
- Poesía escrita, autores: Antonio Machado, Gloria Fuertes y Carlos Reviejo
- Recursos poéticos: rima, paralelismo, comparativos
- Lectura expresiva
2. unitatea:
“Grandes personas, pequeños relatos”Proiektua: el alumno o alumna, partiendo del análisis de referentes literarios describe los personajes, tanto sus características físicas, como de carácter así como sus gustos y aficiones.
Landuko diren edukiak:
- Referentes literarios: Lazarillo de Tormes, Don Quijote de la Mancha, Platero y yo. Alicia en el Pais de las Maravillas y Pipi Calzas largas
- Descripcion de personas: rasgos físicos, rasgos de carácter y gustos y aficiones
- Recursos linguisticos: adjetivos, acciones que realiza y comparaciones
- Clasificación de palabras: número de silabas
- Uso de la tilde: aguda, llana, esdrújula
3. unitatea:
“Tu opinión y tú”
Proiektua: el alumno o alumna, expresa su opinión acerca de temas controvertidos, oralmente y por escrito, y la argumenta utilizando para ello información recabada tanto de diversos textos como de su propia experiencia
Landuko diren edukiak:
- Tipo de texto: Argumentativo
- Relación entre argumento y punto de vista
- Adjetivos valorativos
- Escucha activa, anotación de ideas, uso de formulas de cortesía…
- Conectores: causa – consecuencia
- Clasificación de palabras: monosilabas, tilde diacrítica, agudas, llanas y esdrújulas
Ebaluazio irizpideak (1. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako generoari dagozkion ahozko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea.
-
Ahozko eta ikus-entzunezko testuak entzun ondoren, galdera zuzenak eta inferituak erantzun ditu.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak ulertzea.
-
Poeten biografiak irakurri, ulertu eta informazioa ordenatu du.
-
Poema irakurri ondoren, galdera zuzenak eta inferituak erantzun ditu.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak sortzea.
-
Sortu duen poeman egitura eta koherentzia mantendu ditu.
-
Pertsona aldaketak egin ditu (bigarren pertsonatik lehenengo pertsonara).
-
Estrofa eta bertso kopurua mantendu du.
-
Generoa eta numeroa egoki erabili ditu.
Hizkuntzaren zuzentasunean landutako ezagutzaz baliatzea.
-
Letra larria ezarri du izen berezietan eta puntua eta gero.
-
Kopiatzerakoan akatsik ez du egin (tildeak barne).
-
Kopiatzerakoan puntuazio zeinuak ezarri ditu.
-
Modu ulergarrian idatzi du (hitza osorik/hitzak bereizita eta kaligrafia).
Ebaluazio irizpideak (2. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako generoari dagozkion ahozko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea.
-
Ahozko eta ikus-entzunezko testuak entzun ondoren galdera zuzenak eta inferituak zuzen erantzun ditu.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak ulertzea.
-
Deskribapena eta biografia irakurri ondoren galdera zuzenak eta inferituak erantzun ditu.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak sortzea.
-
Pertsonaia baten deskribapena sortzerakoan, egitura eta koherentzia
mantendu ditu.
Hizkuntzaren zuzentasunean landutako ezagutzaz baliatzea.
-
Letra larria: Letra larria ezarri du izen berezietan eta puntua eta gero.
-
Ortografia: Landutako ortografia modu egokian erabiltzen du.
-
Puntuazioa: Testua sortzerakoan puntuazio zeinuak ezarri ditu.
-
Kaligrafia: Modu ulergarrian idatzi du (hitza osorik/hitzak bereizi eta kaligrafia).
-
Aurkezpena: Marjinak errespetatu ditu.
Ebaluazio irizpideak (3. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako generoari dagozkion ahozko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea.
-
Ahozko eta ikus-entzunezko testuak entzun ondoren galdera zuzenak eta inferituak zuzen erantzun ditu.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak ulertzea.
-
Genero desberdinetako testuak irakurri ondoren (azalpen-testuak), galdera zuzenak eta inferituak erantzun ditu.
Landutako generoari dagozkion ahozko testuak sortzea.
-
Bere iritzia modu egokian azaldu du.
-
Iritzia baieztatzeko argudio sendoak eman ditu (hiru argudio).
-
Esaldi egitura osoak erabili ditu. Loturak egiteko kohesio elementuak ezarri ditu.
Hizkuntzaren zuzentasunean landutako ezagutzaz baliatzea.
-
Letra larria: Letra larria ezarri du izen berezietan eta puntua eta gero.
-
Ortografia: Landutako ortografia modu egokian erabiltzen du.
-
Puntuazioa: Testua sortzerakoan puntuazio zeinuak ezarri ditu.
-
Kaligrafia: Modu ulergarrian idatzi du (hitza osorik/hitzak bereizi eta kaligrafia).
-
Aurkezpena: Marjinak errespetatu ditu.
-
Ingelesa
1. unitatea:
“Time travel”
Proiektua: this term we are learning about cycles. In English, we are going to travel through time to some specific moments in history to solve a puzzle. Are you ready?
The protagonist is a boy called Alex and the story begins when Alex is walking through the library and hears a book speak. He takes the book and reads of an ancient, immortal Egyptian wizard called Amenobis. Amenobis is still around somewhere but he has lost the source of his power; a magic staff in four pieces.The pieces are lost in different centuries but he can not travel back in time because he does not have the right characteristics. Only someone as brave as a lion, as nimble as a gazelle and as pure and innocent as a child can travel if they say the magic spell. Alex is fooling around and as he says the spell he is transported back in time. First, he finds himself in the first century in Ancient Baghdad with the famous chess master As Suli. Once he has retrieved one part of the magic staff he finds himself in eighteenth century Vienna with Mozart. He gets the second part of the staff and then finds himself at the end of the nineteenth century in New York with the inventor Thomas Edison. At the end of his third adventure, Alex finds himself back in school and he tries out the magic staff on David who doesn’t believe his story. It doesn’t work and he realises that he still needs the fourth part of the staff. The magic has finally worn off and, very disappointed, he throws the pieces in the rubbish bin. And there they are found by the wizard Amenobis who knows that the fourth part of the staff is right in the school.
Landuko diren edukiak:
- Testu mota: Komikia, biografia eta esketxa
- Unitatean zehar lantzen den hiztegia
- Galdegaiak: Zer, non, noiz, nola…
- Aditz denboren lanketa (izan aditza, orainaldia eta iragana)
- Pertsona izenordainak eta esaldi egitura
2. unitatea:
“Animals around us”
Proiektua: for the final task, the pupils will choose one of the animals that make up a set of different animal groups and describe their appearance, a DYK fact, and say if they are suitable or not as a pet. Some of this information will then be used to create a pack of cards to play Happy families and Guess Who.
Landuko diren edukiak:
- Testu mota: deskribapena, informatiboa, eskema, esketxa
- Unitatean zehar lantzen den hiztegia
- Aditz denboren lanketa (oraina, iragana)
- Esaldi egitura.
- Denbora antolatzaileak
- Adjetiboak
3. unitatea:
“Chocolate fest”
Proiektua: the pupils will organise and carry out a chocolate themed workshop having first chosen what activities to carry out (song, game, poster, instructions to make something with chocolate, etc.) and who will take responsibilities for each one
Landuko diren edukiak:
- Testu mota: instrukzio testua, informatiboa, esketxa, biografia, narrazioa
- Unitatean zehar lantzen den hiztegia
- Aditz denborak eta egitura pasibo + agintera
- Denbora antolatzaile eta pertsona izenordainak
- Galdegaiak
Ebaluazio irizpideak (1. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak ulertzea.
-
Komiki ezberdinetan emandako informazio garrantzitsua hautu eta antolatu ditu.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak sortzea.
-
Oinarrizko egitura eta hizkuntza baliabideak jarraitu eta erabiliz azken komikia sortu du.
-
Ulermen jarduerak osatzeko egitura egokiak erabili ditu.
Landutako generoari dagozkion ahozko testuak sortzea.
-
Ahozko testuak (esketxa, komikiaren azken atala) ahoskera egoki eta ulergarria erabiliz aurkeztu ditu.
Hizkuntzaren zuzentasunean landutako ezagutzaz baliatzea.
-
Landutako hiztegia modu egokian erabili du.
Ebaluazio irizpideak (2. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak ulertzea.
-
Animalien deskribapenetatik informazio garrantzitsua hautatu eta antolatu du.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak sortzea.
-
Animalia familiei buruzko deskribapenak egin ditu ereduak erabiliz.
Landutako generoari dagozkion ahozko testuak ulertzea.
-
Animalien deskribapenetatik informazio garrantzitsua hautatu eta antolatu du.
-
Abestiak ordenatu ditu.
Hizkuntzaren zuzentasunean landutako ezagutzaz baliatzea.
-
Lan idatzietan aurretik landutako hiztegia ondo erabiltzen du.
Ebaluazio irizpideak (3. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak ulertzea.
-
Zereginari erantzuten dioten hainbat informazio garrantzitsu hautatu eta antolatzen ditu.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak sortzea.
-
Txokolatea egiteko prozesua eta jarraibideak idatzi ditu.
Landutako generoari dagozkion ahozko testuak ulertzea.
-
Zereginari erantzuten dioten hainbat informazio garrantzitsu hautatu eta antolatzen ditu.
Hizkuntzaren zuzentasunean landutako ezagutzaz baliatzea.
-
Gertaerak eta istorioak kontatzeko hizkuntza egokia erabiltzen du.
-
Ingurunea
1. unitatea:
“Landareak lurraren opari”
Proiektua: ikasleak, Unibertsoan Lurraren kokapenak landareen bizitzan duen eragina ezagutuz, eta horiek pertsonon bizitzarako duten garrantziaz jabetuz, natura zaintzeko eta berari eusteko, instrukzioak sortuko ditu
Landuko diren edukiak:
- Eguzki sistemaren eraketa: (izarra, planeta, Eguzkia, Lurra, Ilargia)
- Mugimenduak: Traslazioa ( urtaroak), errotazioa (eguna, gaua, eklipsea)
- Landareak bizirauteko elementuak: (ura, argia eta gatz-mineralak)
- Landareen onurak: oxigenoa eta elikagaiak
- Naturaren babeserako jarraibideak (ekintzen antolaketa eta adierazpena). Agintera
2. unitatea:
“Maite ditugu gure bazterrak”
Proiektua: ikasleak, behaketa zientifikoa eginez eta eskuratutako ezagutzak baliatuz, ekosistema jakin baten deskribapen zientifikoa idazten du eta ekosistema baten iraupenerako aholkuak ematen ditu
Landuko diren edukiak:
- Mapa motak: fisikoa, politikoa, google maps. Puntu kardinalak
- Euskal Herriko erliebea, eguraldia eta klima motak
- Ekosistemaren osagaiak: bizigabeak ( ura , lurra, eguzkia) eta bizidunak ( landareak, animaliak eta mikroorganismoak)
- Elika- kateak
3. unitatea:
“Materia gara”Proiektua: “GU IKERLARI” izena duen txosten zientifiko bat osatzea
Landuko diren edukiak:
- Materiaren propietateak eta egoerak. (disoluzioak eta nahasturak)
- Airearen eta uraren propietateak eta aldaketak. Sustantzien nahasketak
- Lan sektoreak (lehenengo, bigarren eta hirugarren sektorea.)
- Lehengaiak, produktu landuak eta hondakinak
Ebaluazio irizpideak (1. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Gizakiak ingurunean egiten duen esku-hartzearen kausak eta ondorioak kritikoki aztertzea.
-
Gizakiak ingurumenean sortzen duen inpaktua azaldu eta alternatibak bilatu ditu kasu erreal batean.
-
Ikerketa baten bidez landareek bizirik irauteko behar dituzten elementuak identifikatu ditu.
-
Landareek eskaintzen dituzten onurak izendatu ditu.
-
Naturaren babeserako proposatutako jarraibideak hautatu ditu.
Natura-, gizarte- eta kultura-inguruneko elementu edo sistemen ezaugarriak identifikatzea eta aztertzea.
-
Unibertsoa zer den eta nola sortu zen deskribatzen du, haren osagai eta elementu nagusiak azaldu eta identifikatuz.
Ebaluazio irizpideak (2. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Natura-, gizarte- eta kultura- inguruneko elementu edo sistemen ezaugarriak identifikatzea eta aztertzea.
-
Ekosistema jakin baten fitxa teknikoa osatzen du.
-
Euskal Herriko ekosistema batean sortzen diren erlazioak eta elika-kateak bereizten ditu.
-
Ekosistemaren desorekan gizakiaren portaera kaltegarriak adierazten ditu.
-
Jokabide okerrak sortutako kalteak egoki hautatu ditu.
-
Sortutako kalteei aurre egiteko proposamenak egin ditu.
Natura-, gizarte- eta kultura- inguruneko elementu edo sistemen ezaugarriak identifikatzea eta aztertzea.
-
Mapa motak identifikatzen eta sailkatzen ditu (fisikoa- politikoa), eta mapetan agertzen diren puntu kardinalak interpretatzen ditu.
-
Badaki ozeanoak, itsasoak, kontinenteak eta Euskal Herriko klima-eremuak kokatzen.
-
Herri bati buruzko informazioa zuzentasunez bilatu du, mapa fisikoan zein digitalean.
-
Emandako irudi batean erliebe-elementuak identifikatu ditu.
Ebaluazio irizpideak (3. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Materia, haren propietateak eta egoerak ezagutu eta interpretatzea.
-
Gorputz ezberdinen masa eta bolumena bereizten ditu.
-
Materiaren propietate orokorrak eta berariazkoak ezagutzen ditu.
-
Materiaren egoerak eta hauen aldaketak identifikatzen ditu.
-
Matematika
1. unitatea:
“Datuen unibertsoan bueltaka”Proiektua: ikasleek, eskolaz kanpoko ordutegi bat egin behar dute
Landuko diren edukiak:
- Aritmetika/ Eragiketak: Batuketak/ kenketak zenbaki dezimalekin. Biderkatzaileak zenbaki dezimalekin, zatiketak eta eragiketa gaiak
- Aritmatika/ Zenbakikuntza: Zatikiak, faktorizazioa eta buruzko kalkulua (x10;:10)
- Neurriak: Unitate aldaketak magnitude hauekin: luzeera , pisua eta edukiera. Denborarekin batuketak eta kenketak
- Estadistika eta probabilitatea: Batezbestekoaren kalkulua
2. unitatea:
“Bidean galdu gabe”Proiektua: kasleek, parke baten diseinua gauzatu behar dute eta bertan pare bat ibilbide deskribatu beharko dituzte
Landuko diren edukiak:
- Aritmetika/ Zenbakikuntza: Zatikiak, buruzko kalkulua eta faktorizazioa
- Geometria: Oinarrizko irudi lauen sailkapena, oinarrizko gorputz geometrikoen ezaugarriak , perimetroa eta azaleraren kontzeptua eta lauki zuzen eta karratuaren perimetroa eta azaleraren kalkulua. Simetria
3. unitatea:
“Atera kontuak”Proiektua: ikasleek, bizilagun komunitate bateko kontuak atera beharko dituzte
Landuko diren edukiak:
- Aritmetika/Eragiketak: batuketak/ kenketak zenbaki dezimalekin. Biderkatzaileak zenbaki dezimalekin, zatiketak eta eragiketa gaiak
- Aritmetrika/Zenbakikuntza: zatikiak , buruzko kalkulua, faktorizazioa eta zenbakien idazketa. (milioi artekoa)
- Geometria: perimetroa eta azalera: lauki zuzena, karratua eta triangelua
- Arrazonamendu logikoa: problemak (saldoa, gastuak, aurrekontua)
- Estatistika eta probabilitatea: gertaera bat posible den edo ez, maiztasuna
Ebaluazio irizpideak (1. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Egunerokotasunean zenbaki motak interpretatu eta balioestea, arrazoiketa egokia erabiliz eta esanahia interpretatuz.
-
Oinarrizko eragiketak egiten ditu.
-
Zatikiak irudikatu eta erlazionatzen ditu.
-
Zatiki motak bereizten ditu: propioak, inpropioak eta nahasiak.
Neurriekin erlazioa duten problemak ebaztea, estrategia eta unitate ezberdinak erabiliz.
-
Unitate baten deskonposaketa egiten du.
-
Unitateen arteko baliokidetasuna erabiltzen du.
-
Denbora magnitudearekin eragiketak egiten ditu.
Propietate geometrikoak aplikatzea mundu fisikoa ulertu eta egoera errealei erantzuteko.
Inguru hurbileko datuak interpretatu eta zenbait parametro estatistiko kalkulatzea.
-
Identifikatzen du zein egoeretan den esanguratsua batez besteko balioa.
-
Batezbestekoa kalkulatzen du.
-
Batezbestekoa egoera ezberdinetan aplikatzen du.
Ebaluazio irizpideak (2. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Matematikako arazo-egoera errealak interpretatzea eta ebaztea, hainbat estrategia eta arrazoitzeko modu aplikatuz.
-
Problema bat ebazteko zenbait estrategiaren artean hautatu eta
gauzatutako prozesua azaltzen du.
Ezagutzak eta prozedurak elkarri lotuz, arrazoitzeko modu askotarikoak erabiltzea.
-
Bizitza errealari lotutako kalkulu eta estimazioak interpretatu eta gauzatzen
ditu.
Tresna analogiko eta digitalak erabiltzea, ezagutza matematiko berria sortzeko.
-
Tresna digitalak erabiltzen ditu (Google marrazkiak + poliedroak).
Hizkuntza matematikoa erabiltzea.
-
Emaitza matematikoak ahoz edo idatziz komunikatzen ditu hizkuntza matematiko egokia erabiliz: zatikiak; zenbakitzailea eta izendatzailea. Geometria; perimetroan eta azaleran unitatea adieraztea.
Ebaluazio irizpideak (3. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Matematikako arazo-egoera errealak interpretatzea eta ebaztea, hainbat estrategia eta arrazoitzeko modu aplikatuz.
-
Eguneroko bizitzan aurki ditzakegun problemak planteatzen ditu.
-
Datu eta informazio garrantzitsua identifikatzen ditu egoera problematizatu bat ebazteko.
-
Problema bat ebazteko zenbait estrategiaren artean hautatzen du eta prozesua azaltzen du.
-
Erabili beharreko estrategia eta eragiketa aukeratzen ditu.
-
Problemen ebazpenak justifikatzen ditu emaitzak interpretatuz.
Ezagutzak eta prozedurak elkarri lotuz, arrazoitzeko modu askotarikoak erabiltzea.
-
Bizitza errealari lotutako kalkulu eta estimazioak interpretatu eta egiten ditu.
-
Elementu matematikoen arteko loturak erabiltzen ditu, norberaren ezagutzak eta esperientziak mobilizatuz.
Tresna analogiko eta digitalak erabiltzea, ezagutza matematiko berria sortzeko.
-
Tresna digitalak erabiltzen ditu (Google marrazkiak + poliedroak).
Hizkuntza matematikoa erabiltzea.
-
Emaitza matematikoak ahoz edo idatziz komunikatzen ditu hizkuntza matematiko egokia erabiliz: zatikiak; zenbakitzailea eta izendatzailea. Geometria; perimetroan eta azaleran unitatea adieraztea.
-
Gorputz hezkuntza
1. unitatea:
“Atletismoa”Proiektua: ikasleek, atletismoaren barruan saltoa eta abiadura disziplinetan trebatzea
Landuko diren edukiak:
- Saltoaren teknika
- Saltoa gauzatzeko arauen ezagutza
- Irteera ezberdinen tekniken ezagutza
2. unitatea:
“Soka saltoa”Proiektua: gorputz adierazpenaren barruan salto ta salto ikasleek mota ezberdineko saltoen bitartez, elkarlanean koreografia bat sortzea
Landuko diren edukiak:
- Sokaren erabilera
- Salto mota ezberdinen ezagutza
- Koordinazioa
3. unitatea:
“Euskal Herriko kirolak”Proiektua: Euskal Herriko kirolak ezagutu eta “PERU HARRI”ra bisita
Landuko diren edukiak:
- Herri kirolen jatorria
- Sokatira, harrijasotzea, txingak, zaku lasterketen ezagutza eta praktika
- Herri kirolen arau nagusien ezagutz
4. unitatea:
“Floorball-a”Proiektua: kirol alternatiboen ezagutzan hain ezagunak ez diren kirolen praktika ezagutu eta trebatzea
Landuko diren edukiak:
- Floorball- aren arau nagusien ezagutza
- Stick-aren erabilera
- Jaurtiketak
- Pilotaren garraioa
5. unitatea:
“Euskal pilota / pala”Proiektua: pala txapelketa bat antolatu eta bertan parte hartzea sustatzea
Landuko diren edukiak:
- Begi esku koordinazioa
- Arau nagusien ezagutza
- Joko estrategien ezagutza eta praktika
- Trebetasun ariketak (palaren dominioa)
Ebaluazio irizpideak (1. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Norbanako ekintza eta jolas psikomotorren bidez alderdi motorra garatzea.
-
Espazio eta denbora menderatuz, bakarkako akzio motor batzuk era koordinatuan kateatu ditu.
-
Esfortzu fisikoaren intentsitatea eta iraupena erregulatuz eta dosifikatuz, nork bere gaitasun fisikoak kudeatu ditu.
Norbere osasun ohituretan jarrera arduratsua erakustea.
-
Jarduera fisikoa egitean arropari eta higiene-ohiturei erreparatzen die.
Ebaluazio irizpideak (2. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Norbanako ekintza eta jolas psikomotorren bidez alderdi motorra garatzea.
-
Soka saltoan erronka ezberdinak burutzen ditu.
Talde-konposizioak sortzea ikaskideekin lan eginez, gorputz- adierazpenaren bitartez.
-
Musika eta erritmo batzuk jarraituz, dantzak (pausoak eta koreografiak erabilita, egiturak asmatu, inprobisatu edo errepikatzen ditu.
Norbere osasun ohituretan jarrera arduratsua erakustea.
-
Jarduera fisikoa egitean arropari eta higiene-ohiturei erreparatzen die.
Ebaluazio irizpideak (3. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Norbanako ekintza eta jolas psikomotorren bidez alderdi motorra garatzea.
-
Estikaren maneiu egokia du.
-
Pilota trebetasunez garraiatzen du.
-
Paseak eta jaurtiketak egoki egiten ditu.
Norbere osasun ohituretan jarrera arduratsua erakustea.
-
Jarduera fisikoa egitean arropari eta higiene-ohiturei erreparatzen die.
-
Plastika
1. unitatea:
“Kubismoa”Proiektua: koadro kubista talde handian
Landuko diren edukiak:- Kubismoaren ezaugarriak
- Marrazketa: eskala aldaketak
- Margotze teknikak: tenpera, argizaria eta tiza
2. unitatea:
“Errealismoa”Proiektua: ilustrazio irudimentsuak errealismotik abiatuta
Landuko diren edukiak:- Irudi errealistak marrazteko prozedura
- Bodegoia
- Argi-ilunak: itzalen marrazketa
3. unitatea:
“Kolorea”Proiektua: margolan abstraktu-geometrikoak taldean.
Landuko diren edukiak:- Kolorearen teoria.
- Zirkulu kromatikoa eta gris eskala
- Abstrakzio geometrikoaren ezaugarria
Ebaluazio irizpideak (1. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako teknika plastikoak bere ekoizpenetan erabiltzea.
-
Kubismoaren ezaugarriak (forma geometrikoak eta ikuspuntu ezberdinak) eta eskala aldaketak aplikatzen ditu.
Artelan baten sorkuntzan eman beharreko urratsak planifikatzea.
-
Artelana sortzeko eman beharreko urratsak planifikatu ditu.
Bere ekoizpenak sormena erabiliz gauzatzea.
-
Ideia originala izan du artelana sortzerakoan.
Ebaluazio irizpideak (2. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako teknika plastikoak bere ekoizpenetan erabiltzea.
-
Modu errealistan marrazteko irizpideak jarraitzen ditu.
-
Kolorearen teoria aintzat hartu eta aplikatzen du margotzeko garaian.
Artelanak sortzeko beharrezko materiala eta espazioa txukun mantentzea.
-
Materiala egoki zaintzen du.
-
Arduratsu jokatzen du espazioa eta materiala garbitzeko garaian.
Bere ekoizpenak sormena erabiliz gauzatzea.
-
Ideia originalak izan ditu bere artelanean.
Ebaluazio irizpideak (3. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Bere ekoizpenak sormena erabiliz egitea.
-
Instalazio artistikoaren ideia originala izan da.
-
Musika
1. unitatea:
“Hiru ahotsetara”Proiektua: koro melodikoa eta erritmikoa
Landuko diren edukiak:- Polifonia aztertu eta landu
- Ahotsaren tesitura-esparruak
- Eskema erritmiko desberdinen irakurketa eta interpretazioa
- Gorputz perkusioa (Stomp)
- Erritmoa/Koreografia
2. unitatea:
“Rap-a”Proiektua: Rap bat sortu eta grabatu
Landuko diren edukiak:
- Rap-a eta Hip-Hop-aren jatorria
- Euskal Herrian izan duen eragina
- Abestiaren egitura
- Oinarri instrumental baten gainean “a tempo” abestea
- Grabaketa (audio/bideo)
3. unitatea:
“Orkestra”Proiektua: musika taldea
Landuko diren edukiak:- Musika estilo desberdinak
- Talde egitura desberdinak
- Talde instrumentala sortu
- Interpretazioa
Ebaluazio irizpideak (1. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako kantagintza egiturak interpretatzea.
-
Musikaren oinarrizko elementuak ongi ezagutzen ditu.
-
Zuzentasunez erabiltzen ditu eskema erritmikoak eta melodikoak interpretatzerakoan.
Taldean nahiz bakarka, erritmo desberdinak konposatzea.
-
Bere ekoizpenak sormena erabiliz gauzatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak (2. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako kantagintza egiturak interpretatzea.
-
Landutako kantagintza egiturak (Rapa) zuzentasunez aplikatu ditu.
Bere ekoizpenak sormena erabiliz gauzatzea.
-
Bere ekoizpenak sormena erabiliz gauzatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak (3. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Taldean nahiz bakarka, erritmo desberdinak konposatzea.
-
Oinarrizko lengoaia musikala ezagutzen du eta irudi erritmiko desberdinekin melodiak sortzen ditu.
Musika instrumentu desberdinen bitartez melodia musikalak interpretatzea.
-
Musikaren oinarrizko elementuak ongi ezagutzen ditu eta zuzentasunez erabiltzen ditu melodia bat interpretatzerakoan.
-
IKT
1. unitatea:
“Tresna digitaletan trebatzen 2”Landuko diren edukiak:
- Drive karpetak
- Google dokumentuak
- Google aurkezpenak
- Google kalkulu orria
- Gmail
- Google clasroom
- Irudi eta jabetza eskubideak
- Sareetan izan beharreko jokabidea
- Bestelako tresna digitalak (irudi editorea, audio eta bideo edizioa, mapa mentalak)
2. unitatea:
“Niri buruz”Proiektua: Scratch aplikazioa erabiliz, ikasleek beraiei buruzko aurkezpen interaktibo bat sortu beharko dute
Landuko diren edukiak:
- Scratch
- Blokeak
- Estudioak
- Mugimenduak
- Eszenak
- Planifikazioa/programazioa/arazoen konponketa.
3. unitatea:
“Nire banda”Proiektua: Scratch aplikazioa erabiliz, ikasleek bideo musikal interaktibo bat eraiki beharko dute
Landuko diren edukiak:
- Scriptak
- Pertsonaiak
- Elkarrizketak
- Planifikazioa/programazioa/arazoen konponketa
Ikasturte osoan lantzekoa:
Proiektua: Hatz10 mekanografia ikasteko aplikazioa
Landuko diren edukiak:
- Aurreratua (karaktere bereziak eta zenbakiak)
- Praktika txokoa
Ebaluazio irizpideak (1. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako IKT tresnak erabiltzea.
-
Ordenagailua erabiltzen duenean postura egokia dauka.
-
Dokumentuen estiloak egoki erabiltzen ditu.
-
Irudi libreak bilatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak (2. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako IKT tresnak erabiltzea.
-
Google Aurkezpenek dituzten baldintzak ezagutu eta aplikatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak (3. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako IKT tresnak erabiltzea.
-
Programa sinpleak planifikatzen ditu.
-
Planifikatutako programa garatu du.
-
Bere programan edota lagunarenean, akatsak identifikatu eta horiek zuzentzen
ditu.
LH6
-
Euskara eta literatura
1. unitatea:
“Hitzari bitsa”Proiektua: Argixorgin liburua irakurri ostean, taldeka tertulia literarioa gauzatzea
Landuko diren edukiak:
- Testu-mota: Gutuna / Ipuina
- Narrazioaren egitura elementuak: pertsonaiak eta ekintzak
- Narrazioa: denbora antolatzaileak , testu antolatzaileak eta aditza (3. pertsona)
- Argudio testua ahozkoa: literatura tertulia
2. unitatea
“Hitzaren bitsa”Proiektua: Bizitzea gustatuko litzaiekeen istorio bat idatziko dute, ondoren, “Madalen Sarian” parte-hartzeko
Landuko diren edukiak:
- Testu-mota: ipuina
- Narrazioaren egitura elementuak: pertsonaiak eta ekintzak
- Narrazioa: denbora antolatzaileak, testu antolatzaileak eta aditza (3. pertsona)
- Literatura testua
3. unitatea
“Egunero hasten delako”Proiektua: ikasleak, bere burua hobeto ezagutzen lagunduko dion eguneroko pertsonal eta intimo batean oinarrituta, gertaerak kontatuko ditu, sormenaz baliatuz eta testuak idazteko behar dituen hizkuntza-baliabideak aplikatuz
Landuko diren edukiak:
- Testu mota: Egunerokoa
- Aditza: aditz- denbora eta aspektua (iragana, oraina eta etorkizuna)
- Igorlearen pertsona marka: ni/nik ergatiboa
- Sinonimoak/ antonimoak
- Komiki-tira: egitura eta globoetako esaldiak
Ebaluazio irizpideak (1. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako generoari dagozkion ahozko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea.
-
“Argixorgin” liburuko hainbat kapitulu entzun ondoren, galdera zuzenak eta inferituak erantzuten ditu.
Landutako generoari dagozkion ahozko testuak sortzea.
-
“Argixorgin” liburua irakurri ondoren, liburuaren hainbat aspektuen (pertsonaiak, ekintzak…) inguruko iritzia eta argudioak ematen ditu.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak ulertzea.
-
“Argixorgin” liburuko hainbat kapitulu irakurri ondoren, galdera zuzenak eta inferituak erantzuten ditu.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak sortzea.
-
Gutun azala eta gutun informala idazterakoan egitura mantendu du.
-
Igorlearen eta hartzailearen helbideak zuzen idatzi ditu.
-
Esaldiak zuzen eratu ditu aditzak egoki ezarrita.
Hizkuntzaren zuzentasunean landutako ezagutzaz baliatzea.
-
Ortografia: Aurrez prestatutako diktaketen hitzak zuzen idazten ditu.
Gustuen eta interesen arabera aukeratutako askotariko obrak autonomiaz irakurtzea.
-
Beren gustuei eta interesen araberako testuak modu autonomoan irakurri eta haiei buruzko iritzia adierazten du.
-
Bere irakurketa esperientziak partekatu eta gomendatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak (2. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako generoari dagozkion ahozko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea.
-
Testua entzun ondoren, galdera zuzenak eta inferituak erantzun ditu.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak ulertzea.
-
Testu informatibo bat irakurri ondoren, galdera zuzenak eta inferituak erantzuten ditu.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak sortzea.
-
Gidoia jarraitu du ipuina idazterakoan.
-
Egitura eta koherentzia mantendu ditu.
-
Aditz denbora mantendu du eta beharraren baitan orainaldia edo lehenaldia erabili du.
-
Narratzailearen ikuspuntua mantendu du.
Hizkuntzaren zuzentasunean landutako ezagutzaz baliatzea.
-
Ortografia: Aurrez prestatutako diktaketen hitzak zuzen idazten ditu.
Ebaluazio irizpideak (3. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako generoari dagozkion ahozko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea.
-
Eguneroko eta azalpen testu baten inguruko audioa entzun ondoren, galdera zuzenak eta inferituak erantzuten ditu.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak ulertzea.
-
Egunerokoa eta azalpen testua irakurri ondoren, galdera zuzenak eta inferituak erantzuten ditu.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak sortzea.
-
Landutako jarraibideak segituz, egunerokoa idatzi du.
Hizkuntzaren zuzentasunean landutako ezagutzaz baliatzea.
-
Letra larria: Letra larria ezarri du izen berezietan eta puntua eta gero.
-
Puntuazioa: Puntua esaldi amaieretan ezarri du.
-
Kaligrafia: Letra modu ulergarrian idatzi du(hitza osorik idatzi eta hitzak bereizi).
-
Aurkezpena: Paragrafoak egituraren arabera bereizi ditu.
-
Gaztelania
1. unitatea:
“Las cosas que nunca existieron”Proiektua: tienen que crear un libro de animales imaginarios descubriendo diferentes realidades con finalidad informativa
Landuko diren edukiak:
- Tipo de texto: texto instructivo
- Emisor / receptor
- Secuencia descriptiva: tema o título, subtemas, esquemas gráfico
- Léxico: demostrativos + hiperónimo
- Gramática: pronombres personales, adverbios, demostrativos. Uso del imperativo, infinitivo y construcción del SE
2. unitatea:
“En tus zapatos”
Proiektua: partiendo del análisis de casos y recabando información acerca de situaciones que afectan a los derechos y a la dignidad de las personas narra dichas situaciones utilizando para ello la perspectiva informativa y la artística literaria, con la finalidad de darlas a conocer e incidir tanto en la propia conciencia como en la de los receptores.
Landuko diren edukiak:
- Tipo de texto: narración
- Lenguaje verbal: sustantivos, adjetivos y verbos
- Lenguaje icónico: correlación imagen – sentimiento
- Ortografía de las palabras para la expresión de sentimientos
- Emisor / destinatario
- Verbo: 1 y 2 persona. Condicional
- Gramática: pronombres personales, posesivos
3. unitatea
“Los mitos. Un mundo por descubrir”
Proiektua: crear un mito para ser explicado de viva voz
Landuko diren edukiak:
- Tipo de texto: Mito
- Recursos gramaticales: concordancia género y número
- Ortografía: tilde en los interrogativos y exclamativos
- Guión de lectura: articulación y vocalización, signos de puntuación, volumen y vocalización
Ebaluazio irizpideak (1. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako generoari dagozkion ahozko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea.
-
Testua entzun ondoren, galdera zuzenak eta inferituak erantzun ditu.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak ulertzea.
-
Informazio testua edota kontakizun bat irakurri ondoren, galdera zuzenak eta inferituak erantzun ditu.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak sortzea.
-
Gidoia idatzi du.
-
Gidoia jarraitu du kontakizuna idazterakoan.
-
Egitura eta koherentzia mantendu ditu.
Hizkuntzaren zuzentasunean landutako ezagutzaz baliatzea.
-
Orain arte landutakoak (letra larriak, c/z/qu, mb/mp) eta galderazko eta harridurazko partikuletako tildeak egoki erabili ditu.
Ebaluazio irizpideak (2. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako generoari dagozkion ahozko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea.
-
Testua entzun ondoren, galdera zuzenak eta inferituak erantzun ditu.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak ulertzea.
-
Informazio testua edota kontakizun bat irakurri ondoren, galdera zuzenak eta inferituak erantzun ditu.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak sortzea.
-
Gidoia jarraitu du kontakizuna
idazterakoan. -
Egitura eta koherentzia mantendu ditu.
-
Aditz denbora mantendu du eta beharraren baitan orainaldia edo lehenaldia erabili du.
-
Agindutako narratzailearen ikuspuntua mantendu du.
-
Baldintza egoki erabili du.
-
Sentimenduak adierazteko hiztegi aberatsa erabili du.
Hizkuntzaren zuzentasunean landutako ezagutzaz baliatzea.
-
Orain arte landutakoak (letra larriak, elkarrizketa marra, galderazko partikuletako tildeak eta baldintzetakoak)
egoki erabili ditu. -
Paragrafo amaieran puntua jarri du.
-
Baldintzazko esaldiak zuzen erabili ditu.
Gustuen eta interesen arabera aukeratutako askotariko obrak autonomiaz irakurtzea.
-
Beren gustu eta interesen araberako testuak modu autonomoan irakurri eta haiei buruzko iritzia adierazten du.
-
Bere irakurketa esperientziak partekatu eta gomendatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak (3. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako generoari dagozkion ahozko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea.
-
Testua entzun ondoren, galdera zuzenak eta inferituak erantzuten ditu.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak ulertzea.
-
Mitoa edota informazio testua irakurri ondoren, galdera zuzenak eta inferituak erantzuten ditu.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak sortzea.
-
Sortu duen mitoaren egitura eta koherentzia mantentzen ditu.
-
Aditzaren denbora eta hautatutako narratzailearen ikuspuntua mantentzen ditu.
-
Elkarrizketa marra zuzen erabiltzen du narratzailearen eta pertsonaien hitzak bereizteko.
-
Generoa eta numeroa egoki erabiltzen ditu.
Landutako generoari dagozkion ahozko testuak sortzea.
-
Aukeratutako mitoa modu egokian irakurtzen du: ondo ahoskatuz, patxadaz, ozen eta entonazioa zainduz.
Hizkuntzaren zuzentasunean landutako ezagutzaz baliatzea.
-
Letra larria: Letra larria zuzen erabiltzen du.
-
Puntuazioa: Paragrafoaren bukaeran puntua jartzen du. Elkarrizketaren aurreko bi puntuak jartzen ditu eta elkarrizketa marra ondo erabiltzen du.
-
Ortografia: Harridurazko eta galderazko partikuletan tildea ondo erabiltzen du.
-
Hay/ahí/¡ay!
-
Ha/a
-
Aurkezpena: Testua justifikatzen du, paragrafotan antolatzen du eta ondo bereizten ditu.
-
Ingelesa
1. unitatea:
“Every life: me and people like me”
Proiektua: ikasleak ahoz zein idatziz bizitzako alderdi desberdinak deskribatu eta aurkeztu beharko dituzte. Hona iristeko, beraien inguruko aurkezpena (familia, etxea, herria, eskola…), leku desberdinetako jolas eta denborapasak eta iraganeko/gaur egungo argazkien desberdintasunak aztertu beharko dituzte
Landuko diren edukiak:
- Testu mota: deskribapena
- Aditz-denborak: oraina, iragana
- Galdera motak: non, noiz, nola, zer, zergatik…
- Konparaketak (eta, baina)
- Lexikoa: herri, etxe, familia-kide, lanbide, populazio…
- Aditz-irregularren jarraipen eta memorizazioa (3 unitateetan zehar)
2. unitatea
“Junior chefs”Proiektua: binaka sandwich bat sortu eta aurkeztu egin beharko dute. Bikote bakoitzak beste bikote baten epaimahai lanak egingo ditu
Landuko diren edukiak:
- Testu mota: deskribapena, errezeta, informatiboa
- Lexikoa: sukaldeari dagokion hiztegia
- Plater desberdinei buruzko iritzia
- Testu antolatzaileak
- Deskribapenerako adjetiboak
- Aditz denborak
3. unitatea
“Old spooks-new tales”Proiektua: beldurrezko istorioak sortu eta antzeztu puppet eta antzerki txikien bitartez
Landuko diren edukiak:
- Testu mota: informatiboa, esketxa, narratiboa
- Lexikoa: unitatean zehar landuko den hiztegia
- Aditz denborak
- Izen, adjetibo eta aditzak: sailkatu eta erabiltzea
- Denbora antolatzaile eta pertsona izenordainak
- Galdegaiak
Ebaluazio irizpideak (1. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako generoari dagozkion ahozko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea.
-
Ahoz emandako informazio garrantzitsua hautatu eta antolatu du.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak ulertzea.
-
Munduan zeharreko haur desberdinei buruz emandako informazio garrantzitsua hautatu eta antolatu ditu.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak sortzea.
-
Pertsona baten aurkezpena egiteko landutako egiturak modu egokian erabili ditu.
-
Aiton-amonen bizimodua gure eguneroko bizimoduarekin konparatu du, landutako egiturak jarraituz.
Landutako generoari dagozkion ahozko testuak sortzea.
-
Eguneroko bizitzako alderdiei buruzko informazioa ahoz eman du landutako arauak jarraituz.
-
Aiton-amonen bizimodua gure eguneroko bizimoduarekin konparatu eta ahoz adierazi ditu.
Hizkuntzaren zuzentasunean landutako ezagutzaz baliatzea.
-
Konparaketak egiteko “but” eta “and” erabili ditu.
-
Aditza dagokion aditz denboran idatzi du.
-
Landutako gramatikako egiturak zuzen erabili ditu.
Ebaluazio irizpideak (2. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak ulertzea.
-
Janariari lotutako emandako testuetan eskatutako informazio garrantzitsua hautatu eta antolatu du.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak sortzea.
-
Landutako egiturak erabiliz, plater desberdinen deskribapena egin du.
-
Landutako hiztegia erabiliz errezetak idatzi ditu.
Landutako generoari dagozkion ahozko testuak sortzea.
-
Unitatean zehar ikasitako hiztegia eta errezetaren egitura kontuan hartuta beraien pintxoa aurkezteko ahozko aurkezpena sortu du.
Hizkuntzaren zuzentasunean landutako ezagutzaz baliatzea.
-
Gelan landutako gramatikako kontzeptuak ulertu eta jarduera desberdinetan aplikatu ditu.
Ebaluazio irizpideak (3. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak ulertzea.
-
Idatzizko testuen bitartez emandako informazio garrantzitsua hautatu eta antolatzen du.
Landutako generoari dagozkion idatzizko testuak sortzea.
-
Hiruhilekoan zehar landutako ezagutzak kontuan hartuz beldurrezko istoriotxo bat sortu du.
Landutako generoari dagozkion ahozko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea.
-
Ahoz emandako informazio garrantzitsua hautatu eta antolatzen du.
Landutako generoari dagozkion ahozko testuak sortzea.
-
Hiruhilekoan landutako ahozkotasun arauak kontuan hartuz, beldurrezko istorioa ahoz helarazi du.
Hizkuntzaren zuzentasunean landutako ezagutzaz baliatzea.
-
Landutako gramatikako egiturak testuinguru desberdinetan aplikatzen badaki.
-
Ingurunea
1. unitatea:
“Gu gara lurra bera”
Proiektua: ikasleak, ezagutza zientifikoa eraikitzeko esperimentazioa erabiliz, eragile geologikoek erliebe formen eraketan duten eragina ahoz esplikatzen du eta elkarlanean arituz. Lur planetaren orekan gizakiaren eragin kaltegarria ekiditzeko proposamenak egiten ditu
Landuko diren edukiak:
- Lur planetaren bilakaerari buruzko teoriak (Wegener- Plaken tektonika)
- Lurraren egitura: kanpo/ barne egitura. etimologia
- Ikergaiak: Kontinenteen mugimendueen eragilea, mendien sorrera, harearena eta uraren higaduraren eragileak
- Lur barneko eta kanpoko indarrak. (Kontzeptu – mapak)
2. unitatea:
“Non jaio, ala bizi”
Proiektua: ikasleak , metodologia zientifikoaren urratsak aplikatuz, herrialde bateko baliabide – ezaugarrien eta herrialde horretarako bizi-baldintzen arteko erlazioak ondorioztatzen ditu eta ezaugarri horiek osasunean duten eraginaz ohartuz, beharrean bizi direnekiko kooperazio- eta parte hartze jarrerak sustatzeko asmoz, elkarlanean , ekimenak planifikatu eta gauzatzen ditu
Landuko diren edukiak:
- Bizi baldintzak eta bizi- itxaropenaren arteko erlazioak. (Euskal Herria/ Senegal)
- Bizi funtzioak (elikadura, erlazioa, ugalketa)
- Giza gorputza (sistemak, aparatuak, organoak)
3. unitatea:
“Ekin eta ekin goaz aurrera”Proiektua: historiaurrean zenbait ideia zientifikok eta aurkikuntzek izan zuten eragina azaltzen du eta ondoren elektromagnetismoak inguruko zenbait objetuetan eta aparatuetan dituen eraginak frogatuz proiektu teknologiko bat planifikatu , gauzatu eta prozesua deskribatzea du helburu
Landuko diren edukiak:
- Historiaurreko eta historiako aroak (Paleolito, Neolito, Antzinaroa: Egipto, Grezia eta Erroma)
- Hiztegi zientifikoa: (energia, atomoa, elektrizitatea, magnetismoa eta elektromagnetismoa)
Ebaluazio irizpideak (1. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Galdera zientifiko errazak planteatzea eta erantzutea, pentsamendu zientifikoaren berezko teknikak eta tresnak erabiliz.
-
Lur planetaren bilakaera esplikatzeko teoriak izendatu eta emandako euskarrietatik informazio egokia hautatu du.
Natura-, gizarte- eta kultura-inguruneko elementu edo sistemen ezaugarriak identifikatzea eta aztertzea.
-
Lurraren geruza nagusiak identifikatu eta izendatu ditu.
Ebaluazio irizpideak (2. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Norberaren gorputza ezagutzea eta horien kontzientzia hartzea, ezagutza zientifikoan oinarritutako ohitura osasungarriak garatuz, ongizate fisikoa, emozionala eta soziala lortzeko.
-
Gizakiaren bizi-funtzioen ezaugarri nagusiak bereizten ditu.
-
Aurkezpen batean azaltzen du giza gorputzeko organoen eta aparatuen funtzionamendua.
-
Badaki zein diren gizakiaren onurarako ohitura osasungarriak.
Informazioa bilatzea eta hautatzea, bitarteko eta baliabide digital eta analogikoen bidez, bai banaka, bai taldean, bai sarean, haren fidagarritasuna eta egokitasuna ebaluatuz.
-
Datuen eta informazioaren
fidagarritasunaz jabetzen da.
Ebaluazio irizpideak (3. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Zirkuitu elektriko bat egoera erreal baterako instalatzea.
-
Zirkuitu elektriko bat egoera erreal baterako instalatzen du.
Historian aldaketak eragin dituzten gertaerak denboran kokatu eta haien ezaugarri garrantzitsuenak azaltzea.
-
Historiaurreko eta antzinaroko hainbat ezaugarri garrantzitsu dagokion garaian kokatzen ditu.
-
Matematika
1. unitatea:
“Datuak handik, datuak hemendik… nork ulertu mundu hau?”Proiektua: ikasleek, txosten bat prestatu beharko dute, naturako hainbat fenomenoen datuekin.(prezipitazioak, tenperatura, haizearen abiadura)
Landuko diren edukiak:
- Aritmetika/Zenbakikuntza: buruzko kalkulua, zenbaki negatiboak eta faktorizazioa
- Neurriak: unitate aldaketak (denbora, luzeera, pisua)
- Arrazonamendu logikoa: problemak eta kontzeptu mapak
- Estatistika eta probabilitatea: informazioa jaso, antolatu eta kudeatu. Datu berriak kalkulatu.
2. unitatea:
“Elikadura neurtuz, osasuna zaindu”Proiektua: ikasleak, dieta osasuntsu baten bidean, gosari orekatu bat prestatu behar dute
Landuko diren edukiak:
- Aritmetika/zenbakikuntza: zatikiak, faktorizazioa eta idazketa matematikoa
- Neurriak: magnitudeen arteko eragiketak.
- Arrazonamendu logikoa: problemak (unitatera erreduzitzea eta proportzioak.)
- Estatistika eta probabilitatea: ezinezkoa, posiblea eta seguruak diren gertaerak identifikatzea.
3. unitatea:
“Geometriaren diseinatzaile gara”
Proiektua: ikasleek, irudi eta mugimendu geometrikoak erabiliz, alfonbra bat diseinatu behar dute
Landuko diren edukiak:
- Aritmetika/Zenbakikuntza: faktorizazioa
- Neurriak: oinarrizko magnitudeen unitate garrantzitsuenak erabili eta haien arteko baliokidetasunak eta kalkuluak egin
- Geometria: oinarrizko irudien ezaugarriak berrikusi. Oinarrizko irudien simetria eta antzekotasuna erabili diseinu geometrikoak egiteko. Eskala. Lauki zuzen, karratu eta triangeluez osatutako irudien perimetroa eta azalera kalkulatu
- Estatistika eta probabilitatea: gertaera probableak identifikatu eta kalkulatu
Ebaluazio irizpideak (1. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Egunerokotasunean zenbaki motak interpretatu eta balioestea, arrazoiketa egokia erabiliz eta esanahia interpretatuz.
-
Kalkulu aritmetikoak buruz egiten ditu.
-
Zenbaki negatiboak identifikatu eta izendatzen ditu.
-
Zenbakiak zuhaitz modura deskonposatzen ditu.
-
Zenbaki dezimaldunak biribiltzen ditu.
Neurriekin erlazioa duten problemak ebaztea, estrategia eta unitate ezberdinak erabiliz.
-
Unitate baten deskonposaketa egiten du.
-
Unitateen arteko baliokidetasuna erabiltzen du.
-
Unitateen arteko eragiketak egiten ditu.
Propietate geometrikoak aplikatzea mundu fisikoa ulertu eta egoera errealei erantzuteko.
Inguru hurbileko datuak interpretatu eta zenbait parametro estatistiko kalkulatzea.
-
Taula eta diagramak irakurtzen ditu.
-
Datu mota bakoitzaren esanahia interpretatzen du.
-
Kopuru bati dagokion ehunekoa kalkulatzen du.
-
Kopuru baten ehunekoa kalkulatzen du.
-
Datu motaren baitan taula zein diagrametan antolatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak (2. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Matematikako arazo-egoera errealak interpretatzea eta ebaztea, hainbat estrategia eta arrazoitzeko modu
aplikatuz.-
Datu eta informazio garrantzitsuak identifikatzen ditu, egoera problemizatu bat ebazteko harremanak eta loturak ezarriz.
-
Problema bat ebazteko zenbait estrategiaren artean hautatu eta gauzatutako prozesua azaltzen du.
Ezagutzak eta prozedurak elkarri lotuz, arrazoitzeko modu askotarikoak erabiltzea.
-
Problemen eta egoera matematikoen adibideak sortu eta ebatz daitezkeela justifikatzen du, norberaren arrazoibideak eta argudioak eskainiz.
Tresna analogiko eta digitalak erabiltzea ezagutza matematiko berria sortzeko.
-
Koadernoko zein frogetako jarduerak txukuntasunez adierazi eta aurkezten ditu.
Hizkuntza matematikoa erabiltzea.
-
Eguneroko bizitzan zenbait formatutan dagoen hizkuntza matematiko erraza interpretatzen du, hiztegi egokia eskuratuz eta mezuaren ulermena erakutsiz.
Ebaluazio irizpideak (3. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Matematikako arazo-egoera errealak interpretatzea eta ebaztea, hainbat estrategia eta arrazoitzeko modu aplikatuz.
-
Datu eta informazio garrantzitsuak identifikatzen ditu, egoera problemizatu bat ebazteko.
-
Problema bat ebazteko zenbait estrategiaren artean hautatzen du eta egindako prozesua azaltzen du.
Ezagutzak eta prozedurak elkarri lotuz, arrazoitzeko modu askotarikoak erabiltzea.
-
Problemen eta egoera matematikoen adibideak sortzen ditu, eta ebatz daitezkeela justifikatzen du, norberaren arrazoibideak eta argudioak eskainiz.
Tresna analogiko eta digitalak erabiltzea ezagutza matematiko berria sortzeko.
-
Koadernoko zein frogetako jarduerak txukuntasunez adierazi eta aurkezten ditu.
Hizkuntza matematikoa erabiltzea.
-
Hirukiak eta laukiak sailkatzerakoan hizkuntza egokia erabiltzen du.
-
Gorputz hezkuntza
1. unitatea:
“Atletismoa”Proiektua: ikasleek , beraien erritmo kostantea ezagutzea talde kooperatiboan trebatuz eta elkarri lagunduz
Landuko diren edukiak:
- Pultsazioen neurketa
- Kronometroaren erabilera
- Erresistentzia aerobikoaren lanketa
2. unitatea:
“Akrosport-a”Proiektua: gorputz adierazpenaren barruan akrosporteko ikuskizun bat gauzatu eta aurkeztea
Landuko diren edukiak:
- Segurtasun neurrien ezagutza
- Figura ezberdinen ezagutza
- Figura ezberdinak gauzatzea
3. unitatea:
“Munduko jolasak”Proiektua: ikasleek, taldeka kontinente bakoitzeko jolas ezagunen aurkezpena eta saio gidatu bat prestatuko dute
Landuko diren edukiak:
- Munduko jolas ezberdinen ezagutza
- Teknika kooperatiboak
- Webgune baliagarrien ezagutza
4. unitatea:
“Boleibola”Proiektua: kirol alternatiboen ezagutzan hain ezagunak ez diren kirolen praktika ezagutu eta trebatzea
Landuko diren edukiak:
- Boleiboleko alderdi teorikoen ezagutza
- Arauen ezagutza
- Mugimendu ezberdinen praktika (sakea, besaurrea, hatz-tokeak)
- Eraso/ defentsa egoerak
5. unitatea:
“Euskal pilota / punta”Proiektua: ikasleak, plastikozko zesta bat sortuko dute , ondoren unitatean zehar erabili ahal izateko
Landuko diren edukiak:
- Begi esku koordinazioa
- Arau nagusien ezagutza
- Joko estrategien ezagutza eta praktika
- Trebetasun ariketak
Ebaluazio irizpideak (1. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Norbanako ekintza eta jolas psikomotorren bidez alderdi motorra garatzea.
-
Iraupen-lasterketan, asnasteko ia oztoporik gabe, 5 edo 10 minutu artean egiten du korrika, etenik gabe.
-
Bihotz taupadak ezagutu eta identikatzen ditu.
-
Denborak egoki hartu eta jasotzen ditu.
Norbere osasun ohituretan jarrera arduratsua erakustea.
-
Jarduera fisikoa egitean arropari eta higiene-ohiturei erreparatzen die.
Ebaluazio irizpideak (2. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Norbanako ekintza eta jolas psikomotorren bidez alderdi motorra garatzea.
-
Akrosport-eko giza irudi eta giza piramideak banaka eta taldean egin eta lortzen ditu, musikaren erritmoa errespetatuz.
-
Rol ezberdinak ezagutzen eta onartzen ditu.
-
Segurtasun neurriak ezagutu eta aplikatzen ditu.
Talde-konposizioak sortzea ikaskideekin lan eginez, gorputz- adierazpenaren bitartez.
-
Musika eta erritmo batzuk jarraituz, dantzak (pausoak eta koreografiak) erabilita, egiturak asmatu, inprobisatu edo errepikatzen ditu.
Norbere osasun ohituretan jarrera arduratsua erakustea.
-
Jarduera fisikoa egitean arropari eta higiene-ohiturei erreparatzen die.
Ebaluazio irizpideak (3. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Norbanako ekintza eta jolas psikomotorren bidez alderdi motorra garatzea (boleibola).
-
Sakearen teknika egokia du.
-
Behatzetako tokeen teknika egokia du.
-
Besaurreko teknika egokia du.
-
Landutako teknikak partidu egoera batean aplikatzen ditu.
Norbere osasun ohituretan jarrera arduratsua erakustea.
-
Aldagaiak ekartzen ditu.
-
Plastika
1. unitatea:
“Artearen bilakaera”Proiektua: artelan klasikoen bertsioak
Landuko diren edukiak:
- Artearen historiaren bilakaera orokorra
- Arte estilo nabarmenenak
- Margotze teknika: marrazketa, eskala, pintzelen erabilera eta kolorea
2. unitatea:
“Kartelgintza”Proiektua: Madalenetako kartel lehiaketa
Landuko diren edukiak:
- Kartelen ezaugarriak: mezua, kolorearen erabilera, estetika
- Kartel baten diseinu prozesua
3. unitatea:
“Eskulturgintza”Proiektua: hormigoizko eskultura
Landuko diren edukiak:
- Bolumearen definizioa
- Moldeak
- Hormigoiaren trataera eta eskulturen diseinua
Ebaluazio irizpideak (1. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako teknika plastikoak bere ekoizpenetan erabiltzea.
-
Estanpazio teknikaren ezaugarriak aintzat hartu ditu grabatua sortzeko.
Artelan baten sorkuntzan eman beharreko urratsak planifikatzea.
-
Estanpazio baten sorkuntzan eman beharreko urratsak planifikatu ditu.
Bere ekoizpenak sormena erabiliz gauzatzea.
-
Ideia originala izan du estanpazioa sortzerakoan.
Ebaluazio irizpideak (2. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako teknika plastikoak bere ekoizpenetan erabiltzea.
-
Kartel baten sorkuntzan kontuan hartu beharreko irizpideak (tipografiak, kolorearen erabilera, irudiak sortzeko teknikak…) jarraituz egin du kartela.
Artelan baten sorkuntzan eman beharreko urratsak planifikatzea.
-
Kartel baten sorkuntzan eman beharreko urratsak planifikatu ditu.
Bere ekoizpenak sormena erabiliz gauzatzea.
-
Ideia originala izan du kartela sortzerakoan.
Ebaluazio irizpideak (3. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako teknika plastikoak bere ekoizpenetan erabiltzea.
-
Hormigoizko eskultura bat sortzeko irizpideak jarraitu ditu (moldea eraiki, hormigoia prestatu, pieza lixatu) bere artelana sortzeko.
Artelan baten sorkuntzan eman beharreko urratsak planifikatzea.
-
Hormigoizko eskultura baten sorkuntzan eman beharreko urratsak planifikatu ditu.
Bere ekoizpenak sormena erabiliz gauzatzea.
-
Ideia originala izan du eskultura sortzerakoan.
-
Musika
1. unitatea:
“Zinemaldia”Proiektua: ipuin musikatua
Landuko diren edukiak:
- Pelikulen soinu bandak
- Soinu banda baten interpretazioa
- Soinu efektuak ez ohikoak eta ohikoak diren instrumentuekin
- Grabazioa egitura eta prozesua
2. unitatea:
“Perkushow”Proiektua: perkusio taldea
Landuko diren edukiak:
- Eskema erritmiko desberdinen interpretazioa
- Stomp, Mayumana, Blueman Group… taldeak aztertu
- Koordinazioa
- Birziklatutako materialarekin edota gelako gauzekin (erratzak, zabor ontziak…) erritmoak interpretatu
3. unitatea:
“Sketch musikala”Proiektua: antzerki musikatua egungo gai baten inguruan
Landuko diren edukiak:
- Musika eta emozioak
- Musikal batek duen egitura aztertu
- Interpretazioa (orkestra, dantza, antzerkia…)
- Grabaketa
Ebaluazio irizpideak (1. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Instrumentu desberdinen bitartez melodia musikalak interpretatzea.
-
Musikaren oinarrizko elementuak ongi ezagutzen ditu.
-
Zuzentasunez erabiltzen ditu melodia bat interpretatzerakoan.
Ebaluazio irizpideak (2. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Taldean nahiz bakarka, erritmo
desberdinak konposatzea.-
Erritmoaren kontzeptua ulertu du eta modu egokian aplikatzen du gorputz perkusioa erabiliz.
Instrumentu desberdinen bitartez, melodia musikala interpretatzea.
-
Musikaren oinarrizko elementuak ongi ezagutzen ditu eta zuzentasunez erabiltzen ditu melodia bat interpretatzerakoan.
Bere ekoizpenak sormena erabiliz gauzatzea.
-
Bere ekoizpenak sormena erabiliz gauzatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak (3. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Soinua baliabide digitalekin esperimentatzea, ideak sormenez adierazteko eta komunikatzeko.
-
Helburu jakinera egokitutako zenbait adierazpen-proposamen pertsonal sortzen eta partekatzen ditu.
Bere ekoizpenak sormena erabiliz gauzatzea.
-
Bere ekoizpenak sormena erabiliz gauzatzen ditu.
-
IKT
1. unitatea:
“Tresna digitaletan trebatzea 3”Landuko diren edukiak:
- Drive karpetak
- Google dokumentuak
- Google aurkezpenak
- Google kalkulu orria
- Sareetan izan beharreko jokabidea
- Bestelako tresna digitalak (irudi editorea, audio eta bideo edizioa, mapa mentalak)
2. unitatea:
“Nire bideo jokoa”Proiektua: ikasleek jolastea gustatuko litzaieken bideo joko bat diseinatu beharko dute
Landuko diren edukiak:
- Bideojokoen oinarrizko dinamikak
- Aldagaiak
- Luzapenak
- Kode zatiak berrerabiltzea
- Planifikazioa/programazioa/arazoen konponketa
3. unitatea:
“Nire ipuina”Proiektua: euskarako proiekturako idatzitako ipuina animatuko dute
Landuko diren edukiak:
- Pertsonaien animaziorako irudien edizioa
- Programazioan ikasitakoa erabiltzea
- Planifikazioa/programazioa/arazoen konponketa
Ikasturte osoan lantzekoa:
Proiektua: HATZ10, mekanografia ikasteko aplikazioa
Landuko diren edukiak:
- Trebatu
- Praktika txokoa
Ebaluazio irizpideak (1. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako IKT tresnak erabiltzea.
-
Kalkulu orri batean gelak ordutegi ideala egiten du.
-
Mezu elektroniko baten bidalketa programatzen daki.
Ebaluazio irizpideak (2. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako IKT tresnak erabiltzea.
-
Webideo erabiliz bideo bat editatzen du.
Ebaluazio irizpideak (3. hiruhilekoa)
KONPETENTZIA EBALUAZIO ADIERAZLEAK Landutako IKT tresnak erabiltzea.
-
Programa sinpleak planifikatzen ditu.
-
Planifikatutako programa garatu du.