HIZKUNTZAK
  • [DBH3-DBH4] Greba eta paro eskubidea

    • Gurasoak edo arduradun legalak dira eskubide hau aitortzea edo ez aitortzea erabakitzen dutenak.
    • Ikasleek egiten dute deialdia, deialdi ofizial bati atxikita, eta barne-araudian jasota dagoen prozedura behar bezala beteta.
    • Ikasleen ardura da mobilizazioaren inguruko informazioa ikasleen artean behar bezala zabaltzea.
    • Irakasleen papera presentziala da, deialdia eta prozedura behar bezala gauzatu dituztela frogatzea. Irakasleen ardura ez da, inolaz ere, familiei mobilizazioaren edukiaren berri ematea.
    • Ikastolak ez du mobilizaziora joateko autobusik edo bitartekorik jarriko.
    • Greba eta paroetarako eskubide baimena urtero ekarri behar da, aurreko ikasturtekoak ez du balio.
    • Baimenik ez duten ikasleek mobilizazioan parte hartzen badute justifikatu gabeko hutsegitea izango da, eta neurri zuzentzaileak izango ditu.