HIZKUNTZAK
  • Eskola Kirola

    Araudia


IKASLEAK


  • Eskola Kiroleko programan izena emateak astean zeharreko saioetan eta asteburuetako jardunaldietan parte hartzeko erantzukizuna dakar berekin, neska–mutilek hartzen dituzten konpromisoak betetzen ikas dezaten. Horretarako, beharrezkoak dira gurasoen lankidetza eta konpromisoa.
  • Saio nahiz asteburuetako jardunaldietara etortzerik ez izatekotan, horren berri eman behar da.
  • Saio zein partiduetan puntualtasuna eskatzen da.
  • Saioetako eta asteburuetako jardunaldietako hizkuntza euskara da eta hura erabili behar da.
  • Saioetara nahiz asteburuko ekintzetara arropa eta oinetako egokiak ekarri behar dira.
  • Kideak, arerioak, epaileak eta entrenatzaileak errespetatu eta errespetuz tratatu behar dira. Baita Ikastolako beste edozein langile ere.
  • Ikastolako arauak, segurtasun-neurriak eta arduradunen erabakiak errespetatu behar dira.
  • Ikasleak instalakuntzak eta materiala egoki erabiliko ditu. Erabilera desegokiagatik ikasleren batek kalterik eragingo balu, konponketa hark ordaindu beharko du.
  • Saio edota jardunaldiarekin loturarik ez duten objektu edota materialik ez du ekarriko haietara.
  • Garapen-helburuak lehiakortasuna baino garrantzitsuagoak dira.
  • Jarrera desegokiak errepikatzen direnean, Ikastolako arduradunak arauak behin eta berriz hausten dituen ikaslearen jarrera hobetzen saiatuko dira elkarrizketaren bitartez. Horrez gain, gurasoak horren jakitun egingo ditu Ikastolak. Horiek eginda ere ikasleak jarrera aldatzen ez badu, diziplinazko neurria ezarriko zaio eta kirol anitzeko programan parte hartzeko eskubidea gal dezake.

IKASTOLAKO ARDURADUNAK


  • Ikastolako langileak patxadaz, pazientziaz, atentzioz eta egoki zuzenduko zaizkie ikasleei.
  • Malgutasunez, koherentziaz eta arduraz jokatuko dute.
  • Kirol anitzeko programa hezkuntza proiektuaren parte izateko irizpideen baitan egingo dute lan.
  • Euskara izango da lanerako hizkuntza.
  • Saioetako sarrera-irteerak eta saioak berak lasaiak, egokiak eta errespetuzkoak direla bermatzen saiatuko dira.
  • Ikastolako langileek arauak errespetaraziko dituzte. Baita bizikidetzarako oinarrizko jokabideak sustatu ere.
  • Kirol anitzeko programaren funtzionamendu egokiaz arduratuko dira. Hala dagokionean, aldez aurretik adostutako disziplinazko neurriak betearazteaz arduratuko dira.

Ikus Ikastolako Funtzionamendu eta Elkarbizitzarako Araudia