HIZKUNTZAK

Hemen da 2026-27 ikasturterako matrikulazio-garaia. Hona horri buruzko informazioa.


Matrikula egiteko moduak eta beharrezko dokumentazioa


Ikastolan
(Esmalteria: 09:30-12:15 / 15:30-18:30. Añabitarte: 08:00-16:30)

Otsailaren 2tik 13ra arteko epea dago horretarako. Inprimakia bideratzeko bi aukera daude:

  • Ikastolako bulegoetako batetik pasa inprimakia jasotzera.
  • Inprimakia hemen deskargatu, bete eta Ikastolako bulegoetako batean entregatu.

Hau da inprimakiarekin batera entregatu behar den dokumentazioa:

  • Familia-liburuaren fotokopia
  • Udaleko errolda-agiria (bizikidetza-agiria)
  • Haurraren tutorearen edo tutoreen nortasun agiriaren fotokopia
  • Haurraren argazki bat
  • Aukeratutako ikastetxeen zerrenda
  • Kontu korrontearen zenbakia
  • Oharra: inprimakiarekin eta dokumentazioarekin batera, ikastetxearen Hezkuntza-Konplexutasunaren Indizea ezartzeko eta ikasleak matrikulatzen diren unetik aurrera Hezkuntza-Laguntzako Premia Espezifikoei erantzuteko baliabideen plangintza egokia egin ahal izateko, onarpen-prozesuan inkesta pertsonal bat betetzeko eskatuko zaio familia bakoitzari.

Online

Otsailaren 2tik 13ra, matrikulazioa “online” egiteko aukera egongo da ondorengo helbidean: ikasgunea.euskadi.eus. Kasu honetan, inprimakia online bete behar da, eta ondoren beharrezkoa den dokumentazioa eskaneatu eta webgunera igo.


Egutegia


  • Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: 2026ko otsailaren 2tik 13ra
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2026ko martxoaren 4an. Ikusgai eta erreklamazio-epea, martxoaren 12ra arte
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2026ko martxoaren 24an. Ikusgai eta erreklamazio- epea ikastetxeko Eskola Kontseiluan, apirilaren 13ra arte
  • Eskabidean atzera egitea: 2026ko apirilaren 13ra arte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2026ko apirilaren 21ean. Ikusgai, maiatzaren 25era arte
  • Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: 2026ko apirilaren 24an
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: 2026ko maiatzaren 25era arte
  • Itxarote-zerrendaren iraunaldia: 2026ko irailaren 11ra arte
  • Plazen erreserbaren iraunaldia: 2026ko irailaren 11ra arte

Araudia


Ikusi Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren agindua zeinaren bidez ezartzen baitira EAEko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan 2026-2027 ikasturtean izena emateko eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere.

Xehetasun gehiago: euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila

Orereta Ikastolako bazkidetza

Haurrak Orereta Ikastolan matrikulatzen dituen familia oro izango da Ikastolako bazkide. Horiek horrela, bazkide egitean, Orereta Ikastola Koop. E.ko kapitalera ekarpena egiten da: 60€ familiako. Urteko kuota 47,30€koa da.


Maiz egiten diren galderak


Onarpen prozesuari buruz maiz egiten diren galderak eta haien erantzunak hemen topatuko dituzue.