Prestakuntza: eskaintza osoa
Ikastolako langileentzako Ikastolaz kanpoko prestakuntza-eskaintzaren bilduma duzu honakoa.
Hemen ez dagoen zerbaiten bila bazabiltza, bete inprimaki hau egin nahi duzun horren berri emanez. Saiatuko gara zure nahiak eta interesak asetzen.
Ikastolako lankideek egin dituzten ikastaroen bilduma hemen duzu, zerbait interesgarria topa dezakezu.
-
“Hezkuntza antiarrazistaz hausnartzen” jardunaldia
Ndank Ndank elkarteak hezkuntza antiarrazistaz hausnartzeko jardunaldia antolatu du.
- Eguna: urtarrilak 31
- Ordutegia: 10:00-13:30
- Lekua: Bergarako Seminarixoa
- Hizlariak:
- Amaia Jackson: “Arrazakeriaren identifikazioa eskolan”
- Leyao Rovira: “Nola eragiten du zuri salbatzailearen ikuspegiak adopziozko identitate ez-zuriaren eraikuntzan?”
- Hajar Samadi: “Eskolan bizikidetza inklusiboa sendotzeko gakoak”
- Izen-ematea
-
Hik Hasi formazio-laborategiak 2025-26
Hik Hasik prest du 2025-26 ikasturterako formazio-laborategien eskaintza: gai anitzi buruzko 11 formazio-laborategi, urritik martxora bitartean.
Formatu laburreko laborategiak dira: astean zehar bi ordu eta erdiko lau saio. Adituaren mintzaldia, parte-hartzaileen arteko solasaldia eta gako praktikoak dira laborategien ezaugarriak, eta homologatuta daude.
-
Ikastolen Elkarteko prestakuntza eskaintza 2025-26
Ikastola Eredua garatu eta indartzeko urtez urteko prestakuntza eskaintzea da Ikastolen Elkartearen xedea. Hemen duzue Ikastolen Elkartearen prestakuntza-eskaintza eguneratua.
-
UEUren prestakuntza eskaintza 2025-26
UEUk (Udako Euskal Unibertsitatea) ikasturtean zeharreko ikastaro eskaintza zabala izaten du, tartean hezkuntzari buruzkoak ere badira. Ikusi eskaintza.
-
FIT erakundearen formakuntza eskaintza
FIT erakundeak online ikastaroak antolatu ditu. Hemen duzue eskaintza osoa.