Ikastolako langileen lantaldeak
Orereta Ikastolak parte-hartzeari eta langilearen autonomiari garrantzia ematen dio, eta egitura horizontalagoa egiteko urrats nabarmenak eman ditu azken urteetan. Kide bakarreko zuzendaritzetatik, zuzendaritza taldeetara eman ziren urratsak orain urte batzuk. Ardura eta funtzioak egokitu eta kide gehiagoren artean banatu dira. Horrek eta informazioaren kudeaketan egin diren aurrerapauso guztiek langilegoaren parte-hartzea areagotzea, Ikastolarekiko barne sentimendua handitzea eta motibazioa indartzea dakarte.
Prozesukako antolamendu batetik lantaldetako antolaketa batera igarota gaude. Funtzionatzeko modu honekin, irakasle guztiek Ikastolako plan, proiektu edo bestelako lanetarako ekarpen-ordu bat dute astero. Horiek guztiek, ekarpen-orduaren bitartez, Ikastolaren plan estrategikoko eta urteko kudeaketa planeko xedeei erantzuten diete.
Lantaldeen / Ekarpen-orduaren funtzionamendua
Ekarpen-orduaren bitartez lantzen diren plan, proiektu edo bestelako lanek beren izatea beharrezko egiten duten helburu orokorrak definituak izango dituzte, baita ikasturtez ikasturteko helburu zehatz eta operatiboak ere.
Hala dagokien taldeek bileretan gai-zerrenda eta aktak jasoko dituzte. Funtzio hauek beteko dituen pertsona bana egongo da, gutxienez:
- Idazkaria: bilerako gai-zerrenda bidaltzeaz eta akta jasotzeaz arduratuko da.
- Zuzendaritzarekin lotura egingo duen kidea.
- Karpeta sisteman (hodeian), lantaldearen karpeta txukun egongo dela bermatuko duen kidea.
- Dinamizatzailea: bileren denbora/iraupena kudeatu eta gai bakoitzaren itxiera adosteaz arduratuko dena.
Etapa arteko talde eta kideen zerrenda
-
Enpresa batzordea
Helburu Estrategikoa
Lotura
Kideak
Legeak aurreikusitakoak
Egoitz Verdugo
-
Manex Eizmendi
-
Josu Iribarren
-
Irati Etxebeste
-
Garazi Otamendi
-
Esher Gutierrez
-
-
Ingurumena / Inguruaren zaintza
Helburu Estrategikoa
Lotura
Kideak
-
Ikastolan jasangarritasun kultura sustatzea.
-
Hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea bultzatzea, ikasleen protagonismoa eta ahalduntzea ardatz eta oinarri hartuta.
-
Ikasleen jasangarritasuneranzko konpetentzia eta irakasleen jasangarritasuneranzko irakaskuntza-konpetentzia sustatzea.
-
Ikastolak dituen landa guneak zaindu eta mantentzea.
-
Landaguneak ingurumen proiektuekin uztartzea eta azken horientzat baliabide bihurtzea.
-
Ingurumen proiektuak aberastea Ikastolak dituen baliabide naturalak ustiatuz.
Egoitz Verdugo | Aitor Arbelaitz (auzolana)
-
Jone Briñas
-
Oñatz Gonzalez
-
Eneritz Arbelaitz
-
Maite Landatxe
-
Ane Gartzia
-
Eba Lekuona
-
Hainbat guraso
-
-
IKT mintegia
Helburu Estrategikoa
Lotura
Kideak
Jon Aizpurua
-
Ane Beltran
-
Manex Eizmendi
-
Jon Iriondo
-
-
Komunikazio mintegi funtzionala
Helburu Estrategikoa
Lotura
Kideak
Ikas-etapetako eta ikas-etapa arteko eguneroko komunikazioa koordinatzea
Leire Agirrezabala
-
Maitane Segura
-
Maitane Sanchez
-
Maitane Martin
-
-
Komunikazio mintegi estrategikoa
Helburu Estrategikoa
Lotura
Kideak
Ekimen herritar/herrikoiez harago, Ikastolako barne eta kanpo komunitatea indartu edota zabaltzeko, eta Ikastolaren izaera, balore eta ezaugarriak azpimarratzeko ekintzak pentsatu, diseinatu eta exekuzio bidean jartzea
Leire Agirrezabala
-
Iñaki Zapirain
-
Ainhoa Albizuri
-
-
Zubiak Eraikiz
Helburu Estrategikoa
Lotura
Kideak
-
Ikasleekin nazio ikuspegia lantzea, Euskal Herria bere osotasunean ezagutzea.
-
Ikasleen arteko lankidetza sustatzea.
-
Euskal Herrian dugun aniztasunaz kontzientzia hartzea.
-
Ikastolek ditugun egoera anitzak kontuan hartuz elkartasuna eskaintzea.
-
Ikastolako komunitateko kideen arteko harremanak sortzea.
Ainara Aranburu
-
Ainara Aranburu
-
Kepa Goikoetxea
-
Karmele Gonzalez
-
Irati Muxika
-
Haizea Saez de Egilaz
-
-
Ongi etorri Oreretara
Helburu Estrategikoa
Lotura
Kideak
-
Munduko beste herrialdeetako jatorria duten gure komunitateko familiekin komunikazio bideak sortzea.
-
Munduko beste herrialdeetatik datozen familien kultur aberastasuna gure komunitatera ekartzea eta hori balioan jartzea.
-
Gure komunitatera etorri berriak diren eta jatorri atzerritarra duten familiei Ikastola Eredua eta proiektua ezagutaraztea.
-
Munduko beste herrialdeetatik datozen familiei gure proiektuaren, komunitatearen ezaugarrien, kulturaren eta hizkuntzaren berri ematea.
-
Gure komunitatera etorri berriak diren eta jatorri atzerritarra duten familiek gure Ikastolako estamentu desberdinetan parte-hartzea sustatzea.
Onintza Zabala
-
Amaia Iza
-
Onintza Zabala
-
Maitane Martin
-
Iker Goñi
-
Ane Igarzabal
-