HIZKUNTZAK
  • Zientzia klubaren webgunea

    Bisitatu!

Gu Orereta Ikastolako ikasle talde bat gara, eta klub bat egin dugu: Zientzia Kluba. Klub hau zazpi ikasle zientziazalez eta irakasle batez osatuta dago: Egoitz Verdugo (irakaslea), Ilai Gajate, Olaia Sanchez, Aimar Casal, Aritz Leonet, Oier Emazabel, Miren Ayerdi eta Oier Bonail.

Proiektu hau (webgunea) aurreko kurtsoan edukitako ideia bat da. Hasiera batean aldizkari bat egin nahi genuen, baina guk ere proiektu gehiago genituenez ez zigun denbora eman alerik ateratzeko. Hortaz, aurten, berriro saiatu gara. Hainbat artikulu idatzi ondoren, erabaki genuen proiektu gehiago edukitzearen ondorioz ezin genuela hiru hilabetero ale bat atera. Horregatik, webgune bat egitea erabaki dugu.

Hau da hainbat hilabetetako lanaren fruitua. Espero dugu gustukoa izango zaizuela, eta gure lana baloratuko duzuela.

Gure klubarekin zuzenean kontaktatzeko helbide elektroniko honen bidez egin dezakezu: zientziakluba@oreretaikastola.eus

Zientzia kluba